Blog
Àpoca, butlletí Català d'informació notarial
Forulege 2012/06/27Àpoca, butlletí Català d'informació notarial delakoak, Bartzelonako notarioa den Eladi Crehuet jaunaren zuzendaritzapean, 5. zenbakia argitaratu du. 5. zenbaki hau dagokio bigarren aldiari eta 2012. urteko udarena da. Atalez atal irakurrita, editorialarekin batera datozkigu albiste laburrak, notario-jarduerari buruzko kontuak eta umore ttanttak ere, era-erakoak. Azpimarratzekoak dira Martínez Sarrión notario jaunaren hilberri-txostena eta editoriala, azken honetan egiten dela halako gogoeta egokia, judizioz kanpoko betearazpenetan notarioek izan dezaketen erantzukizunari buruz.

