Blog
Zigor Kode elebidunaren 3. argitaraldia (gaztelania-euskara)
Forulege 2012/06/19Jon-Mirena Landa Gorostiza, Euskal Herriko Unibertsitatearen Zigor zuzenbideko irakasle titularrak, eta Andres Urrutia Badiola, Deustuko Unibertsitatearen irakasleak, eguneratu dute Zigor Kodearen testu elebiduna (gaztelania-euskara). Hirugarren argitaraldi honek batzen ditu lege testu horretan gertatu diren azken aldaketak. Hain zuzen ere, 2012ko ekainaren 1ean itxi da hirugarren argitaraldi berri hau.

