Blog
Euskal Lege Zibila: proposamen berria
Forulege 2012/06/05Bost urte geroago, Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuak sakon berrikusi dute, modu bateratuan, 2007. urtean Zuzenbidearen Euskal Akademiak gizarteratu zuen Euskal Lege Zibilaren aurreproiektua. Hala egin dute Akademiaren Zuzenbide Pribatuaren batzordeak eta Abokatuen Bazkunaren Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldeak. Asmoa da euskal legegileei eskaintzea halako testu osoa, Autonomia Erkidegoaren lurraldea eta herritarrak barnebiltzen dituena. Igorpen honetan barruratzen dira proposamen berriaren argibide-oroitidazkia, zioen azalpena eta testu garatua, hain zuzen ere, Euskal Lege Zibilaren Proposamen berria osatzen dutenak. Aurrerantzean www.forulege.com webgunean aurkitu daiteke testua, legeria arloan (lege zibilak).

