Blog
Euskal Herriko Gizarte Ekintza. Iraganeko oinarrietatik etorkizuneko ahalbideetara
Forulege 2011/12/02Francisco Javier Arrietak, Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko irakasle doktoreak, eta Josune López-ek, zuzenbidean lizentziadunak, “Euskal Herriko Gizarte Ekintza. Iraganeko oinarrietatik etorkizuneko ahalbideetara” lana aurkezten digute.
Lan honetan ikuspuntu juridikotik jorratzen da gizarte-ekintzak Euskal Herrian izan duen bilakaera. Hasteko, historian zehar izan diren babes-teknika desberdinak azaltzen dira. Jarraitzeko, babes-teknika horiek Euskal Herrian zer-nola aplikatu diren aztertzen da. Horretarako, bi garai nagusi bereizi dira, inflexio-puntu gisa hartuz euskal herrialdeek Foru Zuzenbide Publikoa galdu zuteneko garaia. Bada, gertaera hori funtsezkoa da, gaur egun Gizarte Laguntzaren eta Gizarte Segurantzaren arloan dagoen eskumen-banaketa ulertzeko. Ildo horretatik, sakon interpretatzen da Konstituzioaren 41. artikulua, Gizarte Segurantzaz diharduena. Amaitzeko, bidea zabalik uzten da, iragana oinarri harturik, jardute-aukera berriak bilatzeko, indarreko lege-esparrutik irten gabe.

