Blog
KODE ZIBILAREN 3. ARGITARALDI ELEBIDUNA (GAZTELANIA-EUSKARA)
Forulege 2011/11/16Deustuko Unibertsitateak eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Kode zibilaren testu elebiduna (gaztelania-euskara) argitaratu dute 3. aldiz. 3. argitaraldi hau prestatu du Andres Urrutiak, notarioa, Deustuko Unibertsitatearen irakaslea eta Academia Vasca de Derecho-Zuzenbidearen Euskal Akademiaren buruordeak. Argitaraldi honek 2011. urteko irailaren 1era arte eguneraturik dago eta ohiko aurkibide analitiko elebidunak ere baditu.
Izenburua: | KODE ZIBILA |
Argitaraldia: | 3., 2011ko iraila |
Lekua: | Bilbo |
Argitaratzaileak: | Deustuko Unibertsitatea Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea |
Egokitzailea: | Andres Urrutia |
L.G.: | BI-2.753-2011 |
ISBN: | 978-84-9830-088-8 |

