Blog
Oinordetza ituna, ondasunak unean bertan eskualdatuz, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergan
Forulege 2011/05/18Artikulu honetan Iñaki Alonso Arce jaunak, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Ogasun saileko koordinaziorako eta laguntza teknikorako zuzendariordeak, oinordetzako itunaren eta banakako ondasunen dohaintza huts eta bakunen arteko zedarritzeari ekiten dio. Honek zerga arloan berebiziko garrantzia du, zehazki Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan eta Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergan, izan ere eskualdaketa batek kalifikazio bat edo bestea izateak aipatu zerga batean edo bitan salbuetsia geratzea ondoriozta dezake.
Artikulua argitaratu da 2011ko apirileko zenbakian, Fórum Fiscal de Bizkaia aldizkarian, 115.222 erreferentziarekin, 15. orrialdean eta horren argitarazlea CISS WOLTERS KLUWER izan da.
Atxikitako dokumentua: Los_pactos_sucesorios_con_eficacia_de presente_en_el_Impuesto_sobre_Sucesiones_y_Donaciones.pdf
Iruzkina egin
Partekatu:

