Blog
Forulege.blog
Forulege 2010/11/26Forulege.blog Zuzenbidearen Euskal Akademiaren blog berria da. Horren bitartez, akademiak osatu nahi du dagoeneko www.forulege.com webgunean euskal zuzenbide zibilaren inguruan egiten duen eskaintza. Ezbairik gabekoa da helburu horrek adierazbide franko dituela, hasi euskal zuzenbide zibilaren eta gainontzeko lurraldeetako zuzenbide zibilen inguruko egintza, argitalpen eta albisteen zabalkundetik eta buka, euskal zuzenbide zibilaren inguruan erabiltzaileek izan ditzaketen zalantzak argitzeko aukeran, halakoak agertzen diren kasuetan.
Blog-a euskaraz eta gaztelaniaz argitaratuko da, Euskal Autonomi Erkidegoko bi hizkuntzen ofizialtasunaren arabera, eta zeregin honetan lankidetzan aritu nahi duten guztiek parte har dezakete.
Iruzkina egin Partekatu:
