Forulege.blog

Abuztuan atsedenaldia

Forulege 2021/08/02

Forulege blogak agur esaten dizue iraila arte. Oporrak ondo igaro!   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

PERTSONA DESGAIAK LAGUNTZEKO LEGERIA ZIBIL ETA PROZEDURAZKO ERREFORMA. EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN IKUSPEGIA, jardunaldiaren bideoak.

Forulege 2021/07/30

Zuen interesekoa delakoan Zuzenbidearen Euskal Akademiak, Euskal Herriko Notarioen Elkargo Txit Prestuak eta Bizkaiko Abokatutzaren Elkargo Ohoretsuak uztailaren 13, 14 eta 15ean pertsona desgaiei buruz oraintsu gertatu den sakoneko lege eraldaketaren inguruan online antolatutako jardueraren bideoak ikusteko esteka eskaintzen dizuegu.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Euskal Zuzenbidearen akademiaren kideak "Egiunea" aldizkariaren 10.zenbakian

Forulege 2021/07/20

Euskal Herriko Notario Elkargoaren web orrialdean argitaratu dute Egiunea aldizkariaren 10.zenbakia. Andres Urrutia Badiola (De los escribanos forales a los notarios: el País Vasco en el siglo XIX) eta F. Javier Oñate Cuadros (La vecindad civil ante notario) notarioen artikuluak argitaratu dira aldizkarian. Era berean, Javier Muguruza Arrese legelariaren eta Borja Iriarte Angel magistratuaren artikuluak. Guztiak dira Zuzenbidearen Euskal Akademiaren Kideak.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

PERTSONA DESGAIAK LAGUNTZEKO LEGERIA ZIBIL ETA PROZEDURAZKO ERREFORMA. EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN IKUSPEGIA.

Forulege 2021/07/02

Zuzenbidearen Euskal Akademiak, Euskal Herriko Notarioen Elkargo Txit Prestuak eta Bizkaiko Abokatutzaren Elkargo Ohoretsuak uztailaren 13, 14 eta 15ean persona desgaiei buruz oraintsu gertatu den sakoneko lege eraldaketaren inguruan gogoetatzeko webinar delakoa antolatu dute bi ikuspegi desberdinetatik abiatuta: a) Zuzenbide orokorrarena eta b) Euskal zuzenbide zibilarena.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

"Conflictos interregionales en el sistema español (perspectivas interna e internacional)" mintegia

Forulege 2021/06/24

Sevillako Pablo Olavide Unibertsitateak "Conflictos interregionales en el sistema español (perspectivas interna e internacional)"  mintegia antolatu zuen ekainaren 17an. Mintegi horretan partaide izan ziren Francisco de Borja Iriarte Angel, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko magistratu eta Euskal Zuzenbidearen akademiako zuzendaritza batzaren kidea eta Francisco Javier Oñate Cuadros, Donostiako Notarioa eta Euskal Zuzenbidearen akademiako kolaboratzailea. Blog honi atxikitzen zaio mintegia online ikusteko esteka.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Francisco de Borja Iriarte Angel: "El Tribunal Superior de Justicia de Baleares confirma la aplicación del pacto de definición a un causante extranjero residente en Mallorca"

Forulege 2021/06/17

Francisco de Borja Iriarte Ángel jaunak, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren Zibil-Penal gelaren magistratuak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza kideak, Balearretako Justizia Auzitegi Nagusiak, Mallorcako egoiliarra baina atzerritarra den kausatzaile bati definizio ituna aplikatzea berretsi du eta horren inguruko artikulua bidali digu forulege.blog-ean zabaltzeko. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Javier Muguruza Arrese: "Suprimido el polémico artículo 28 de la Ley Hipotecaria"

Forulege 2021/06/07

Javier Muguruza Arrese jaunak, abokatuak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren diruzainak, Hipoteka legearen 28.artikuluaren ezabatzearen inguruko artikulua bidali digu forulege.blog-ean zabaltzeko. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.     Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Ley 8/2021, de 2 de junio, por la que se reforma la legislación civil y procesal para el apoyo a las personas con discapacidad en el ejercicio de su capacidad jurídica.

Forulege 2021/06/03

Honako lege testu hau argitaratu da: Ley 8/2021, de 2 de junio, por la que se reforma la legislación civil y procesal para el apoyo a las personas con discapacidad en el ejercicio de su capacidad jurídica. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoan berebiziko eragina izango du lege honek eta horrexegatik blog honi eransten zaio. Legea Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu da ekainaren 3an eta indarrean jarriko da argitaratzetik hiru hilabetera.
  Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Jesús Fernández de Bilbao "La sucesión por comisario en la Ley de Derecho Civil Vasco ¿Fiducia o poder testatorio?"

Forulege 2021/05/28

Jesús Fernández de Bilbao legelariak, Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuaren euskal zuzenbide zibila ikertzeko taldekideak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza kideak, Euskal zuzenbide zibilaren ikuspegitik, komisario bidezko oinordetzaren inguruan egindako artikulua eskaintzen digu. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

"Conflictos interregionales en el sistema español (perspectivas interna e internacional)" mintegia

Forulege 2021/05/25

Sevillako Pablo Olavide Unibertsitateak "Conflictos interregionales en el sistema español (perspectivas interna e internacional)" mintegia antolatu du. Mintegi horretan partaide izango dira Francisco de Borja Iriarte Angel, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko magistratu eta Euskal Zuzenbidearen akademiako zuzendaritza batzaren kidea eta Francisco Javier Oñate Cuadros, Donostiako Notarioa eta Euskal Zuzenbidearen akademiako kolaboratzailea. Blog honi atxikitzen zaio mintegiaren egiataraua.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Legelari gazteentzako "Adrián Celaya Ibarra" Seigarren Saria. Deialdia eta oinarriak

Forulege 2021/05/20

Academia Vasca de Derecho-Zuzenbidearen Euskal Akademiak legelari gazteentzako euskal zuzenbide publikoaren eta euskal zuzenbide pribatuaren arloko “Adrian Celaya Ibarra” Seigarren Sariaren deialdia egitea erabaki du. Belaunaldi berriengan Zuzenbidearen jarduna sustatzea du helburu sari horrek. Sariaren oinarriak barruratzen dira blog honetan.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Andrés M. Urrutia: "Habitación, familia y sucesión (Del Derecho civil vasco al Derecho privado europeo)”

Forulege 2021/05/14

Andrés M. Urrutia Badiola jaunak, notarioak, Deustuko Unibertsitateko irakasleak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren buruak, Revista crítica de Derecho Inmobiliario aldizkariaren 783. zenbakian (2021.eko urtarrila-otsaila) "Habitación, familia y sucesión (Del Derecho civil vasco al Derecho privado europeo)" izenburua duen ikerketa argitaratu du. Ohargarria delakoan aldizkariaren webgunearen esteka eskeintzen dizuegu.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

6/2021 legea, apirilaren 28koa, Erregistro Zibilari buruzkoa indarrean jartzea. Ezkontzarako izapidetza eta euskal auzotasun zibila.

Forulege 2021/05/10

2021eko apirilaren 30ean, 6/2021 legea, apirilaren 28koa, Erregistro Zibilari buruzkoa indarrean jarri da. Bertan arautzen dira arlo esanguratsu batzuk, hala nola, ezkontzaren aurreko izapidetza egiteko eskumena Notarioen zereginetan barneratzea. Era berean, Kode Zibilaren 14. artikuluan arautzen den auzotasun zibilaren hautaketa Notario aurrean egiteko aukera ere barneratzen da lege berri horretan. Esan gabe doa azken honek berebiziko garrantzia duela euskal zuzenbide zibilaren aplikazioan, horrek ahalbidetuko duelako pertsona baten hautua euskal zuzenbide zibileko auzotasuna eskuratzeko edo gordetzeko. Notarioen aurrean egindako hautaketa horren berri erregistro zibilari emango zaio. Hain zuzen ere, askoren intereseko delakoan, blog honetan eskeintzen da legearen testua.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

EUSKAL ZUZENBIDE ZIBIL ETA ZERGARI BURUZKO IKASTAROAREN AMAIERAKO JARDUNALDIA: BOST URTE LEGEA APLIKATZEN.

Forulege 2021/05/05

Andres Urrutia, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren buru eta notarioak, Diego Granados, Euskal Herriko Notario Elkargo Txit prestuko dekano eta notarioak, Elixabete Piñol, Jose Miguel Gorostiza eta Jesus Fernandez de Bilbao abokatuek euskal zuzenbide zibil eta zergari buruzko ikastaroaren amaierako jardunaldia eskeini zuten. Jardunaldian partaidetza zabala gertatu zen eta horrekin Euskal Zuzenbide Zibil eta Fiskalaren inguruko ikastaroari amaiera eman zitzaion.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Euskal Zuzenbidearen akademiaren kideak "Egiunea" aldizkariaren 9.zenbakian

Forulege 2021/04/30

Blog honetan eskeintzen da Zuzenbidearen Euskal Akademiaren buruak, Andres Urrutia jaun notarioak idatzi dituen "El Notariado Vasco y el Gobierno de Euzkadi" artikulua eta "4 horas" liburuaren kronika. Aldi berean, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza kide den Alkain Oribe andereak idatzitako "Alén" aldizkariaren erreseina jasotzen da. Testu horiek Egiunea aldizkariaren 9.zenbakian agertu dira, Euskal Herriko Notario Elkargoaren eskutik: https://paisvasco.notariado.org/liferay/c/document_library/get_file?uuid=69d6249d-9051-4525-93ce-05b5b47043a4&groupId=13553835   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra