Forulege.blog
MINOR Bilduma bildumako hirugarren liburuaren argitalpena, Donostiako Javier Oñate Cuadros notarioak idatzia.
Forulege
2022/12/20
Abendu honetan, Zuzenbidearen Euskal Akademiak (AVD-ZEA), Euskal Herriko Notarioen Elkargoak eta Dykinson argitaletxeak MINOR Bilduma-ren hirugarren liburua argitaratu dute. Bilduma honen helburua Euskal Herriko eragile juridikoak idatzitako testuak argitaratzea da, lan espezifikoak bilbatuz, zein gai zehatzei buruzko monografiak argitaratuz. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
"La sucesión por comisario en la Ley de Derecho Civil Vasco, y otras figuras similares en el derecho civil autonómico español" liburuaren argitalpena
Forulege
2022/12/15
Abendu honetan, Lanbideak bilduman, Zuzenbidearen Euskal Akademiak, Euskal Herriko Notario Elkargoaren, Bizkaiko Abokatuen Elkargoaren eta Dykinson argitaletxearen elkar-lanaren bidez, argitaratu du La sucesión por comisario en la Ley de Derecho Civil Vasco, y otras figuras similares en el derecho civil autonómico español liburua, Akademiaren Zuzendaritza Batzordeko kide eta abokatu den Jesús Javier Fernández de Bilbao y Paz egilearena. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Legelari gazteentzako VII. "Adrian Celaya" sarien banaketa ekitaldia.
Forulege
2022/12/12
Azaroaren 10ean, Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren egoitzan Zuzenbidearen Euskal Akademiaren 2022/2023 ikasturtea irekitzeko ekitaldia egin zen.
Ikasturtea irekitzeko hitzaldiaren ondoren legelari gazteentzako VII. "Adrian Celaya" Sarien banaketa ekitaldia egin zen. Epaimahaikoen ebazpena irakurri zuen Alkain Oribe andreak, Zuzenbidearen Euskal Akademia delakoaren zuzendaritza kideak. Sariak Adrian Celaya zenaren etxekoek eman zituzten. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
2022/2023 ikasturtearen irekiera ekitaldia Zuzenbidearen Euskal Akademian.
Forulege
2022/12/05
Ostegunean, azaroaren 10ean, arratsaldeko 19:00etan, Euskal Herriko Notario Elkargoaren egoitzan (Henao kaleko 8. zk.) Zuzenbidearen Euskal Akademiaren 2022/2023 ikasturtea irekitzeko ekitaldia egin zen. Ekitaldiaren mahaiburuak izan ziren, besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko lehendakaria, Iñaki Subijana Zunzunegui jauna, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburua, Olatz Garamendi Landa andrea, Euskal Herriko Notario Elkargoaren dekanoa, Diego de Granados Asensio jauna eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren lehendakaria, Andres Urrutia Badiola jauna. Horiekin batera, jarraiko agintariak izan ziren ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoko fiskal nagusia, Carmen Adan del Rio andrea, Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko dekanoa, Gema Tomas Martinez andrea, eta Emilio Olabarria Aequitas fundazioaren patronatukidea eta Adrian Celaya Ibarra, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren lehengo lehendakariaren familiartekoak. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
KONGRESUA: Abenduaren 20ko Euskadiko Kooperatiben 11/2019, Legea Legearen edukia eta gizarte-ekonomia garatzeko aukera
Forulege
2022/11/24
Azaroaren 16 eta 17an Deustuko Unibertsitatean Euskadiko Kooperatiben Legeari buruzko Kongresua ospatu da, Kooperatiba Zuzenbidearen Nazioarteko Elkarteak, eta Deustuko Unibertsitateko Kooperatiba Gaien Institutuak antolatuta, Zuzenbidearen Euskal Akademiarekin elkar lanean. Bi jardunaldietan zehar, Legearen edukia eta gizarte-ekonomia garatzeko aukera jorratu dira. Kongresuan 150 partaide baino gehiago izan dira egunero. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
KONGRESUA, Abenduaren 20ko Euskadiko Kooperatiben 11/2019 Legeari buruz: legearen edukia eta gizarte-ekonomia garatzeko aukera
Forulege
2022/11/11
Deustuko Unibertsitateako Kooperatiben Gaietako Institutuak (IEC) eta Kooperatiba Zuzenbidearen Nazioarteko Elkarteak (AIDC) antolatu dute kongresua, Zuzenbidearen Euskal Akademiarekin elkar lanean. Kongresua Deustuko Unibertsitatearen Ellacuría Aretoan izango da 2022ko azaroaren 16 eta 17an. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
2022/2023 ikasturtea irekitzeko ekitaldia
Forulege
2022/10/30
Zuzenbidearen Euskal Akademiaren lehendakariak eta Euskal Herriko Notario Elkargoaren dekanoak
Atsegin handiz gonbidatzen zaituzte honako ekitaldi honetara
2022/2023 ikasturtea irekitzeko ekitaldia
Ekitaldia azaroaren 10ean, osteguna, izango da, arratsaldeko 19:00etan Euskal Herriko Notario Elkargoaren egoitzan (Henao kalea 8) Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Francisco Javier Arrieta Idiakez jaunak "Bases para el estudio del Derecho del Trabajo" eskuliburuaren 8. argitaraldia plazaratu du
Forulege
2022/10/27
D. Francisco Javier Arrieta Idiakez, profesor titular de Derecho del Trabajo y de la Seguridad Social de la Universidad de Deusto, y miembro de la Junta Directiva de la Academia Vasca de Derecho, ha publicado la 8ª edición de su manual Bases para el estudio del Derecho del Trabajo (Editorial Dykinson, ISBN 978-84-1122-518-2, 384 pp.). Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Francisco Javier Arrieta Idiakez jaunak, "Lan Zuzenbidea" eskuliburuaren 5. argitaraldia plazaratu du
Forulege
2022/10/27
Francisco Javier Arrieta Idiakez jaunak, Deustuko Unibertsitateko Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko irakasle eta Zuzenbidearen Euskal Akademiako Zuzendaritza Batzako kide denak, Lan Zuzenbidea eskuliburuaren 5. argitaraldia plazaratu berri du (Dykinson argitaletxea, ISBN 978-84-1122-549-6, 384. orr.). Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Manuel Maria Zorrilla Ruiz magistratu eta irakaslearen Acto in Memoriam
Forulege
2022/10/20
18.30. Meza kapera gotikoan
19.00. Ekitaldi akademikoa. Garate aretoa
☆ Hasiera Gema Tomás Martínez and. Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko dekanoa
☆ Parte hartuko duten erakundeen izenean hitz egingo dutenak:
Iñaki Subijana Zunzunegui jn. Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko lehendakaria.
Andres M. Urrutia Badiola jn. Zuzenbidearen Euskal Akademiako lehendakaria. Euskaltzainburua. Hitzaldian zehar, Ricardo de Angel Yagüez jaunaren hitzak irakurriko ditu. Zuzenbide Fakultateko katedradun emeritua eta omenduaren lankidea.
Emilio Olabarria Muñoz jn. Lan Zuzenbideko irakaslea (eszedentzian). Eusko Jaurlaritzako aholkularia.
Ekitaldiaren amaieran, senideei omenezko plaka bat emango zaie. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Udal gainbalioaren gaineko jardunaldia
Forulege
2022/10/14
UDAL GAINBALIOAREN GAINEKO JARDUNALDIA
Eguna: 2022ko urriaren 20
Ordua: 17:00etatik 19:00ak arte
Tokia: Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsua
Areto Nagusia
Uribitarte erranplak, 3
PROGRAMA
Hizlaria
"LA PLUSVALIA MUNICIPAL: Régimen Jurídico actual tras la Jurisprudencia del Tribunal Constitucional y perspectivas futuras" Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Se han publicado dos nuevas ediciones de Derecho Financiero y Tributario Foral Vasco
Forulege
2022/10/07
Irailean, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren “Lanbideak" bilduman, Euskal Finantza eta Zerga Zuzenbidearen bi edizio berri argitaratu dira. Euskadiko Finantza eta Tributuen Foru Zuzenbidea, Zati Orokorra 4. ed., Alberto Atxabal Rada eta José Javier García Rossek idatzia, 8. eta 10. zenbakiak, hurrenez hurren. Liburuaren bi edizioek, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurralde historikoetako finantza eta zerga-arloko azken arau-aldaketak, administrazio-ebazpenak eta jurisprudentzia-doktrina eguneratuak dituzte. Liburuak dendetan edo Dykinson argitaletxearen webgunean eros daitezke. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
"Leyes civiles vascas-Euskal lege zibilak" liburuaren bigarren edizioa.
Forulege
2022/09/21
IUSPLAZA bildumak berebiziko helburua du, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dauden lege testuen edukia euskaraz eta gaztelaniaz eskaintzea, behar den bezala eguneratuak eta haiei dagozkien aurkibide analitikok barneraturik. Xede horretarako erabili dira paperezko euskarria zein webgunea, www.iusplaza.com. Zuzenbidearen alorrean ari direnentzako zeregin horretan elkarrekin dihardute Zuzenbidearen Euskal Akademiak, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eta Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuak, Thomson Reuters Aranzadi argitaletxearen laguntzarekin. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Legelari gazteentzako "Adrián Celaya Ibarra" Zazpigarren Saria. Deialdia eta oinarriak
Forulege
2022/07/20
Academia Vasca de Derecho-Zuzenbidearen Euskal Akademiak legelari gazteentzako euskal zuzenbide publikoaren eta euskal zuzenbide pribatuaren arloko “Adrian Celaya Ibarra” Zazpigarren Sariaren deialdia egitea erabaki du. Belaunaldi berriengan Zuzenbidearen jarduna sustatzea du helburu sari horrek. Sariaren oinarriak barruratzen dira blog honetan. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Lege zibilak: ondasun higiezinak
Forulege
2022/05/31
Esan gabe doa, beraz, Iusplaza Bilduma honen bigarren liburuan bilbatu egin direla, erabilgarritasunaren indarrez, Estatuak berak emandako xedapenak eta orobat, Euskal Autonomia Erkidegoak azken urteetan eman eta argitaratu dituen xedapenak, ustez horiek batera ekartzea ezinbestekoa dela, nahiz jardule juridikoarentzat nahiz gai honetan jakin-mina duen herritar ororentzat.
Beste behin ere, Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak, Thomson Reuters Argitaletxearen eta Euskal Herriko Notario Elkargoaren laguntzarekin, ondu dute gizartearen esku jartzeko, lege-testuen liburu elebidun hau, gaztelaniaz eta euskaraz, eguneroko tresna izan nahi duena gizarte elebidun batentzat, eta bide beretik, geroko ahaleginen aitzindari eta bultzagilea. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter