Forulege.blog

KOOPERATIBAK: BAZKIDEEN PARTAIDETZA EKONOMIKOARI BURUZKO KONGRESUA

Forulege 2017/12/07

Kooperatiba Zuzenbidearen Nazioarteko Elkarteak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiak Kongresu bat antolatu zuten Deustuko Unibertsitatean azaroaren 29an eta 30ean. Kongresuaren leloa "Bazkideen partaidetza ekonomikoaren printzipioa. Printzipioaren aplikaziotik sor daitezkeen ondorio juridiko eta ekonomikoak" izan zen.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Euskal zuzenbide zibila eta zergari buruzko ikastaro praktikoaren 2. aldia

Forulege 2017/11/29

2015. urtean ezarri da Zuzenbide zibil beregaina Euskal Autonomia Erkidegoan. Horrek errotik aldatu ditu bertakoen igurikimenak, familia eta oinordetzaren gaineko harreman juridikoak antolatzeko orduan. Aurrekoaren ildotik, behar-beharrezkoa da jardule juridikoentzat lege-testu berrien ezagutza eta erabilera praktikoa. Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Bizkaiko Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren jarduera juridikoaren Eskolak, Deustuko Unibertsitatearen Zuzenbide Fakultatea, Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestua eta Jabetza Erregistratzaileen Elkargoaren lurraldeko dekanotza laguntzaile dituztela, ahalegin biziak egin dituzte Euskal zuzenbide zibilaren ikastaro praktikoa antolatzeko. Lehenengo txanda bukatu ondoren, bigarrena dator oraingoan, berritua eta gehitua. Ikastaro horrek 35 ordu izango ditu, 14 ekitalditan banatuta, 12 Euskal zuzenbide zibilari buruzkoak eta 2 zerga zuzenbideari buruzkoak. Ikastaroa urtarrilaren 15ean hasiko da eta martxoaren 2an bukatuko da. Helburua du jardule juridikoek, araubide berriaren alorretan segurtasun osoz jarduteko ezaupideak eta teknika erakustea, alor horiek, zibila eta zergari buruzkoak direla. Ekitaldien gaiak, matrikula eta ikastaroaren bestelako ezaugarriak blog honetan adierazten dira.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Kataluniako Kode zibilaren seigarren liburuaren aurkako konstituzio-kontrakotasun helegitean indarraldiaren etenaldia jaso da

Forulege 2017/11/28

Konstituzio Auzitegiak, 2017. urteko urriaren 3ko 131/2017 autoaren bitartez, jaso du indarraldiaren etenaldia, Kataluniako Kode zibilaren seigarren liburuaren aurka Madrilgo Gobernuaren presidenteak aurkeztutako konstituzio-kontrakotasun helegitean. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean auto hori.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

AGINDUA, 2017ko irailaren 22koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordeko bokalak izendatzen dituena

Forulege 2017/11/28

Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko ekainaren 25eko 5/2015 Legearen lehenengo xedapen gehigarriak xedatzen du Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordea sortzea, aholku-organo gisa, bi helburu betetzeko: Euskal Zuzenbide Zibilaren garapena sustatzea eta, zeregin horretan, Eusko Legebiltzarrari eta Eusko Jaurlaritzari aholku ematea. Ohargarria delakoan hona hemen Batzorde horren kideak izendatzeko agindua.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Ricardo de Ángel Yagüez jauna, Zuzenebidearen Euskal Akademiaren Ohorezko Bazkidea

Forulege 2017/11/24

Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritzak aho batez erabaki zuen atzoko bilkuran Ricardo de Ángel Yagüez jauna, Deustuko Unibertsitatearen Zuzenbide Fakultateko Katedradun emeritua eta legelari ospetsua, Akademiaren Ohorezko Bazkide izendatzea. Izendapen honen agiriak emango zaizkio ospakizun berezi batean, hurrengo hilabeteetan, aldez aurretik Akademiaren bazkideei adierazita. Zorionak Ricardo de Ángel jaunari, ondo merezitako izendapen honegaitik!   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Kooperatiben jardunaldia: "Bazkideen partaidetza ekonomikoaren printzipioa"

Forulege 2017/11/17

Kooperatiba Zuzenbidearen Nazioarteko Elkarteak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiak Kongresu bat antolatuko dute azaroaren 29 eta 30ean. Kongresuaren leloa "Bazkideen partaidetza ekonomikoaren printzipioa. Printzipioaren aplikaziotik sor daitezkeen ondorio juridiko eta ekonomikoak" da eta Deustuko Unibertsitatean egingo da. Kongresura etortzea doakoa da, baina aurretiaz izena eman behar da PDFren estekan klikatuta.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

ENZNren 2017ko urriaren 4ko ebazpena

Forulege 2017/11/02

Ohargarria delakoan, www.forulege.com blogean Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 2017ko urriaren 4ko ebazpena eskaintzen da, hain zuzen ere, aste honetan argitaratu dena (EAO, 2017-10-30). Bertan, Euskal zuzenbide zibilari buruzko 5/2015 Legearen indarraldian irekitako jarauntsietan, kontulari-banatzailearen zereginak zehazten dira, oinordetzaren esleipenari buruz.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

2017/2018 ikasturtearen irekiera ekitaldia Zuzenbidearen Euskal Akademian

Forulege 2017/10/27

Asteazkenean, urriaren 25ean, Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren egoitzan (Henao kaleko 8. zk.) egin zen, bertan jendarte zabala zegoela, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren 2017/2018 ikasturtea irekitzeko ekitaldia. Ekitaldiaren mahaiburuak izan ziren, besteak beste, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua, Josu Erkoreka Gervasio jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko lehendakaria, Juan Luis Ibarra Robles jauna, Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren dekanoa, Diego María Granados Asensio jauna eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren lehendakaria, Andres Urrutia Badiola jauna. Ikasturtea irekitzeko hitzaldia Jesús Delgado Echeverría irakasle doktore jaunak, Zaragozako Unibertsitatearen Zuzenbideko Fakultateko katedradun emerituak, eman zuen "Vecindad civil: a propósito de una iniciativa de reforma" izenburuarekin.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

AVD-ZEA: 2017/2018 ikasturtea irekitzeko ekitaldia

Forulege 2017/10/09

Zuzenbidearen Euskal Akademiak urriaren 25ean izango du bere 2017/2018 ikasturtea irekitzeko ekitaldia Euskal Herriko Notario Elkargoaren egoitzan. Ikasturtea irekitzeko hitzaldia Jesús Delgado Echeverría irakasle doktore jaunak, Zaragozako Unibertsitatearen Zuzenbideko Fakultateko katedradun emerituak, emango du "Vecindad civil: a propósito de una iniciativa de reforma" izenburuarekin. Ikasturtea irekitzeko hitzaldiaren ondoren legelari gazteentzako II. "Adrián Celaya" Sariak emango dira. Ekitaldiaren egitaraua batzen da blog honetara.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

18/2017 Foru Araua, Arabako tributu-sistema Euskal Zuzenbide Zibiliari Legera egokitzekoa

Forulege 2017/10/09

Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko 2015ko ekainaren 25eko 5/2015 Legera egokitzeko irailaren 20ko 18/2017 Foru Araua argitaratu zen Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialaren 112. zenbakian, 2017. urteko irailaren 29koan. Ohargarria delakoan hona hemen gure blogean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Argitalpen berria: “Leyes civiles vascas-Euskal lege zibilak”

Forulege 2017/09/22

Zuzenbidearen Euskal Akademiak hasiera eman dio bilduma berri bati, hain zuzen ere IUSPLAZA izenekoari. Bilduma berriak berebiziko helburua du, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dauden lege testuen edukia euskaraz eta gaztelaniaz eskaintzea, behar den bezala eguneratuak eta haiei dagozkien aurkibide analitikoak barneraturik. Xede horretarako erabili dira paperezko euskarria zein webgunea, www.iusplaza.com. Zuzenbidearen alorrean ari direnentzako zeregin horretan elkarrekin dihardute Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak, Gomylex argitaletxearen laguntzarekin. Lehen zenbakiak egun indarrean dauden Euskal lege zibilak barneratzen ditu. Hona, beraz, liburuaren azala eta aurkibidea, orain blog honetara ekarri direnak.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

IEC‐ren KONGRESUA: KOOPERATIBETAKO BAZKIDEEN KUDEAKETA DEMOKRATIKOAREN PRINTZIPIOA

Forulege 2017/09/21

Deustuko Unibertsitateko Kooperatiba Ikaskuntzen Institutuak, Mondragon Unibertsitatearekin eta GEZKIrekin (Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboko Institutuarekin batera) batera, Kongresu bat antolatu dute Kooperatibetako bazkideen kudeaketa demokratikoaren printzipioari buruz, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluarekin eta Zuzenbidearen Euskal Akademiarekin elkar lanean. Kongresua Deustuko Unibertsitatearen Auditorioan egingo da iraileko 25 eta 26an. Sarrera doan da. Kongresuaren egitaraua batzen zaio blog honi.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

JADO, 27. zenbakia, Akademiaren aldizkaria argitaratu da

Forulege 2017/09/20

Zuzenbidearen Euskal Akademiak JADO aldizkariaren 27. zenbakia argitaratu du, 2015 eta 2016 urteei dagokiena. Akademiaren bazkideek laster jasoko dute aldizkariaren argitalpen inprimatua. Aldizkariak barruratzen ditu honi eransten zaion aurkibidearen artikuluak, horien egileak direla aditu batzuek, arlo desberdinetan. Zenbaki berean barruratzen dira legelari gazteentzako Adrian Celaya lehen sariaren irabazleen lanak. Blog honi batzen zaizkio aldizkariaren azala eta aurkibidea. Gogoratu behar da zenbaki horren argitaraldi elektronikoa laster izango dela guztion eskura Akademiaren webgunean: www.avd-zea.com   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Balear Uharteetako zuzenbide zibilaren bilduma aldatu da

Forulege 2017/09/15

Blog honen bidez zabaltzen da 7/2017 Legea, abuztuaren 3koa, Balear Uharteetako zuzenbide zibilaren bilduma eraldatzen duena.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Àpoca, butlletí Català d'informació notarial

Forulege 2017/09/13

Àpoca, butlletí Català d'informació notarial delakoak, Bartzelonako notarioa den Eladi Crehuet jaunaren zuzendaritzapean, 14. zenbakia argitaratu du. 14. zenbaki hau dagokio bigarren aldiari eta 2017. urteko udarena da. Atalez atal irakurrita, editorialekin batera datozkigu elkarpenak (ondare historiko eta ondare operistikoaren ingurukoa bereziki) albiste laburrak, notario-jarduerari buruzko kontuak eta umore ttanttak ere bai, era-erakoak.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

... 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra