Forulege.blog
IUSPLAZA corpusak eduki berriak eskaintzen ditu
Forulege
2018/12/24
IUSPLAZA corpus linguistiko-juridikoak, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren www.iusplaza.com webgunean kokaturik dagoenak, testu juridikoen edukiak gehitu ditu. Eduki berriak barruraturik, corpusak 1.395 dokumentu eta 11.640.996 hitz kopurua ditu, jada sarean erabiltzailearen eskura daudenak. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean corpuserako esteka. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Francisco García-Escárzaga González: " Una respuesta ambivalente al impuesto sobre las hipotecas "
Forulege
2018/12/17
Francisco García-Escárzaga González jaunak, Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuaren abokatuak, Zuzenbide Fiskalean Masterdunak eta Deustuko Unibertsitatean Zuzenbide doktoreak, hipoteken gaineko zergari buruzko gaiak aztertzen ditu artikulu honetan. Gaurkotasun handiko gaiak direlakoan, hona hemen gure blogean. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Jardunaldia: "Enpresek eta administrazio publikoek nola lagun dezaketen norberaren, familiako eta laneko bizitza uztartzen, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eragingarria izan dadin, ardurakidetasuna oinarri"
Forulege
2018/12/11
Zuzenbidearen Euskal Akademiak, Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, jardunaldi bat antolatu dute abenduaren 18an. Jardunaldiaren leloa "Enpresek eta administrazio publikoek nola lagun dezaketen norberaren, familiako eta laneko bizitza uztartzen, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eragingarria izan dadin, ardurakidetasuna oinarri" da eta Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuaren egoitzaren Ekitaldi Aretoan egingo da. Blogera jardunaldiaren egitaraua eta izena ematea batzen dira. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
2019. urteko ikastaroa, Euskal zuzenbide zibila eta zergari buruzko ikastaro praktikoa Bilbon
Forulege
2018/11/29
2015. urtean ezarri da Zuzenbide zibil beregaina Euskal Autonomia Erkidegoan. Horrek errotik aldatu ditu bertakoen igurikimenak, familia eta oinordetzaren gaineko harreman juridikoak antolatzeko orduan. Aurrekoaren ildotik, behar-beharrezkoa da jardule juridikoentzat lege-testu berrien ezagutza eta erabilera praktikoa. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Jesús Fernández de Bilbao: "Deudas y herencia: una visión desde la Ley de Derecho civil vasco"
Forulege
2018/10/29
Jesús Fernández de Bilbao legelariak, Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuaren euskal zuzenbide zibila ikertzeko taldekideak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza kideak, Euskal zuzenbide zibilaren ikuspegitik, zorrei eta jarauntsiei buruz landu duen testua eskaintzen digu. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Legelari gazteentzako III. "Adrián Celaya" Sarien banaketa ekitaldia
Forulege
2018/10/23
Ostegunean, urriaren 18ean, Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren egoitzan Zuzenbidearen Euskal Akademiaren 2018/2019 ikasturtea irekitzeko ekitaldia egin zen.
Ikasturtea irekitzeko hitzaldiaren ondoren legelari gazteentzako III. "Adrián Celaya" Sarien banaketa ekitaldia egin zen. Epaimahaikoen ebazpena irakurri zuen Alkain Oribe andreak, Zuzenbidearen Euskal Akademia delakoaren zuzendaritza kideak. Sariak Adrian Celaya zenaren etxekoek eman zituzten. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
2018/2019 ikasturtearen irekiera ekitaldia Zuzenbidearen Euskal Akademian
Forulege
2018/10/23
Ostegunean, urriaren 18ean, Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren egoitzan (Bilbo, Henao kaleko 8. zk.) egin zen, bertan jendarte zabala zegoela, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren 2018/2019 ikasturtea irekitzeko ekitaldia. Ekitaldiaren mahaiburuak izan ziren, besteak beste, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua, Josu Erkoreka Gervasio jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko lehendakaria, Juan Luis Ibarra Robles jauna, Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren dekanoa, Diego María Granados Asensio jauna eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren lehendakaria, Andres Urrutia Badiola jauna. Ikasturtea irekitzeko hitzaldia Encarnación Roca Trías Konstituzio Auzitegiko magistratu eta buruorde andreak, eman zuen "Familia y derechos fundamentales" izenburuarekin. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
AVD-ZEA: 2018/2019 ikasturtea irekitzeko ekitaldia
Forulege
2018/10/02
Zuzenbidearen Euskal Akademiak urriaren 18an izango du bere 2018/2019 ikasturtea irekitzeko ekitaldia Euskal Herriko Notario Elkargoaren egoitzan. Ikasturtea irekitzeko hitzaldia Encarnación Roca Trías andreak, Konstituzio Auzitegiko magistratuak, emango du "Familia y derechos fundamentales" izenburuarekin. Ikasturtea irekitzeko hitzaldiaren ondoren legelari gazteentzako III. "Adrián Celaya" Sariak emango dira. Ekitaldiaren egitaraua batzen da blog honetara. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Euskal zuzenbide zibila eta zergari buruzko ikastaro praktikoa Donostian
Forulege
2018/09/25
2015. urtean ezarri da Zuzenbide zibil beregaina Euskal Autonomia Erkidegoan. Horrek errotik aldatu ditu bertakoen igurikimenak, familia eta oinordetzaren gaineko harreman juridikoak antolatzeko orduan. Aurrekoaren ildotik, behar-beharrezkoa da jardule juridikoentzat lege-testu berrien ezagutza eta erabilera praktikoa. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Praxis de Derecho civil vasco
Forulege
2018/09/06
Zuzenbidearen Euskal Akademiak Praxis de Derecho civil vasco liburua argitaratu du. Liburua Andres M. Urrutia Badiola jaunaren zuzendaritzapean egin da, jardule juridiko batzuen parte-hartzearekin. Liburu horren helbururik behinena da Euskal zuzenbide zibilaren aplikazioa erraztea eragile juridikoen aldetik, jardun praktikorako lanabesa eskainiz. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
2018ko uztailaren 5eko Konstituzio Auzitegiaren Epaia, Euskal zuzenbide zibilari buruzkoa
Forulege
2018/09/06
Konstituzio Auzitegiak ez du onartu Euskal zuzenbide zibilaren gurasoen banantze edo haustura kasuetako familia harremanei buruzko 7/2015 Legearen 11.3, 4 eta 5 artikuluen gainean jarritako konstituzio-kontrakotasun arazoa, 2764-2017 zenbakiarekin. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean Euskal zuzenbide zibilari buruzko Konstituzio Auzitegiaren epaia (EAO, 189. zk, 2018/08/06). Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
ENZNren 2018ko uztailaren 5eko ebazpena (Donostiako 1. zenbakidun jabetza erregistroa)
Forulege
2018/09/04
Ohargarria delakoan, www.forulege.com blogean Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 2018ko uztailaren 5eko ebazpena eskaintzen da, (EAO, 2018-07-19). Euskal zuzenbide zibilari buruzko 5/2015 Legearen indarraldian irekitako lege gatazkei, seniparteareri, bazterketari eta testamentuaren interpretazioari buruzkoa da ebazpen hori. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Euskal zuzenbide zibila eta zergari buruzko ikastaro praktikoa Donostian
Forulege
2018/07/26
2015. urtean ezarri da Zuzenbide zibil beregaina Euskal Autonomia Erkidegoan. Horrek errotik aldatu ditu bertakoen igurikimenak, familia eta oinordetzaren gaineko harreman juridikoak antolatzeko orduan. Aurrekoaren ildotik, behar-beharrezkoa da jardule juridikoentzat lege-testu berrien ezagutza eta erabilera praktikoa. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
ENZNren 2018ko ekainaren 11ko ebazpena
Forulege
2018/07/26
Ohargarria delakoan, www.forulege.com blogean Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 2018ko ekainaren 11ko ebazpena eskaintzen da, hain zuzen ere, EAO-ren 153. zk.-an argitaratu dena, 2018-06-25, izatezko bikote baten ondasunak jabetza erregistroan inskribatzeari buruzkoa, bikote horren ondasunen erregimen ekonomikoa irabazpidezkoa denean eta Euskal zuzenbide zibilaren menpe dagoenean. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
ENZNren 2018ko uztailaren 5eko ebazpena (Santoña-ko jabetza erregistroa)
Forulege
2018/07/23
Ohargarria delakoan, www.forulege.com blogean Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 2018ko uztailaren 5eko ebazpena eskaintzen da, hain zuzen ere, aurreko astean argitaratu dena (EAO, 2018-07-19). Euskal zuzenbide zibilari buruzko 5/2015 Legearen indarraldian irekitako senipartearen, jaraunsgabetzearen eta bazterketaren izaera juridikoari buruzkoa. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter