Forulege.blog

"Los Recursos especiales en materia de contratación Pública" jardunaldia

Forulege 2019/06/18

Joandako ekainaren 13an Bizkaiko Abokatuen Elkargoaren egoitzaren areto nagusian AVD/ZEAk antolatutako kontratazio publiko arloko errekurtso bereziei buruzko  jardunaldia ospatu zen. Jardunaldia AVD/ZEAko zuzendari batzordeko kide den Ignacio Javier Etxebarriak aurkeztu eta zuzendu zuen eta bertan Leire Bilbao, Getxoko Udaleko kontratazio arduradunak errekurtso berezien aplikazio eremuari buruz hitz egin zuen eta Begoña Arroitajauregi, Euskadiko Autonomi Erkidegoaren Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoaren  (KEAO) titularrak, KEAOren jarduerari buruz eta errekurtsoak  onartzeko  irizpidei buruz hitz egin zuen. Amaitzeko entzuleek  egindako galderekin hitz-trukaketa aberatsa gertatu zen. Blog honi batzen zaizkio jardunaldiaren argazkia eta aurkezpenak.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

"Los Recursos especiales en materia de contratación Pública" jardunaldia

Forulege 2019/06/06

Bizkaiko Abokatuen elkargo ohoretsuaren Foru zuzenbideari buruzko ikerketa taldeak, Zuzenbidearen Euskal Akademiarekin lankidetzan "Los Recursos especiales en materia de contratación Pública" izenburua duen jardunaldia antolatu du, hurrengo ostegunean, ekainak 13an, arratsaldeko 16.30etan Bilboko Abokatuen egoitzan.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

JADO aldizkariaren 28. zenbakiaren aurkezpena

Forulege 2019/06/04

Zuzenbidearen Euskal Akademiak JADO aldizkariaren 28. zenbakia aurkeztu zuen pasa den barikuan, maiatzaren 31ean, Bilboko Liburu Azokako karpan (Areatzan), 2017 eta 2018 urteei dagokiena. Blog honi batzen zaizkio aurkezpenaren argazki batzuk.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

JADO aldizkariaren 28. zenbakia

Forulege 2019/05/27

Zuzenbidearen Euskal Akademiak JADO aldizkariaren 28. zenbakia aurkeztuko du datorren barikuan, maiatzaren 31ean 11:30ean Bilboko Liburu Azokako karpan (Areatzan), 2017 eta 2018 urteei dagokiena. Blog honi batzen zaizkio gonbidapena eta aldizkariaren aurkibidea.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

JADO aldizkariaren aurkezpena, 28. zenbakia

Forulege 2019/05/21

Zuzenbidearen Euskal Akademiak atseginez gonbidatzen zaitu JADO 28 aldizkariaren aurkezpenera. Aurkezpena izango da maiatzaren 31ean 11:30ean Bilboko Liburu Azokako karpan (Areatza). Hizlariak: Andrés María Urrutia Badiola jauna, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren Lehendakaria   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Tronkalitatea eta oinordetza, epai berria

Forulege 2019/05/10

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak eman du berrikitan trokalitatearen aldetiko epai ohargarria. Blog honi eransten zaio eta horrekin batera ere, Espainiako Auzitegi Gorenak emandako Autoa, gai horretarako eskumenak Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiari dagokiola aldarrikatuz. Informazio hau zor diogu Gontzal Aizpuru Ondaro jaunari, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza kideari.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILAREN INGURUKO ERAKUSKETA ETA HITZALDIAK

Forulege 2019/04/03

Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren liburutegiak, Euskal zuzenbide zibilari buruzko erakusketa eta hitzaldiak antolatu dituzte. Informazio gehiago batzen da, ohar baten bidez, blog honetara, erakusketaren kartelarekin eta argazkiekin batera. Bihar, apirilaren 4an, familiako ondarearen antolaketari buruzko bigarren hitzaldia egingo da.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

"Ondareari buruzko zuzenbide berezia" argitaraldi berria

Forulege 2019/03/06

Andres M. Urrutia Badiola jaunak, AVD-ZEAren buruak, notarioa eta Deustuko Unibertsitatearen Zuzenbide Fakultateko irakasleak berrikitan argitaratu du goian aipaturiko libururen bigarren argitaraldia. Argitalpen berri honen hartzaileak dira unibertsitateko gradu eta master ikasketen ikasleak eta, era berean, zuzenbidearen jardule teoriko zein praktikoak, zuzenbide zibilaren arlo horietara euskaraz hurreratu nahi direnak. Liburuaren edukia eguneraturik dago azken lege eraldaketen arabera eta egilearen aurretiazko eskarmentu akademiko zein lanbidekoa du oinarri. Orobat, Europa mailan unibertsitate irakaskuntzaren eskakizun berriei ere egokiturik dago, tresna eragingarria izan dadin. Zuzenbidearen Euskal Akademiaren Lanbideak sailean 7. zenbakia du liburu berriak eta Akademiaren babespean argitaratu da.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

"Familia eta oinordetza zuzenbidea" argitaraldi berria

Forulege 2019/03/06

Andres M. Urrutia Badiola jaunak, AVD-ZEAren buruak, notarioa eta Deustuko Unibertsitatearen Zuzenbide Fakultateko irakasleak berrikitan argitaratu du goian aipaturiko liburuaren bigarren argitaraldia. Argitalpen berri honen hartzaileak dira unibertsitateko gradu eta master ikasketen ikasleak eta, era berean, zuzenbidearen jardule teoriko zein praktikoak, zuzenbide zibilaren arlo horietara euskaraz hurreratu nahi direnak. Liburuaren edukia eguneraturik dago azken lege eraldaketen arabera eta egilearen aurretiazko eskarmentu akademiko zein lanbidekoa du oinarri. Orobat, Europa mailan unibertsitate irakaskuntzaren eskakizun berriei ere egokiturik dago, tresna eragingarria izan dadin. Zuzenbidearen Euskal Akademiaren Lanbideak sailean 6. zenbakia du liburu berriak eta Akademiaren babespean argitaratu da.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Euskal zuzenbide zibil arloan kasazio helegitearen osagaiak

Forulege 2019/02/25

Blog honi eransten zaio Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren Arlo zibil eta Penaleko  Salak emandako autoa, 2019. urteko urtarrilaren 19koa. Bertan zehazten dira kasazio helegitea Salak onartzeko izan behar dituen osagaiak. Kontu esanguratsua da, aintzat harturik onarpen izapidetzan atzera botatzen diren helegiteen kopuru azpimarragarria.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Lur sailen itxitura eskubidea eta bide-zortasuna Euskal zuzenbide zibilaren legean

Forulege 2019/02/12

Jesús Fernández de Bilbao legelariak, Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuaren euskal zuzenbide zibila ikertzeko taldekideak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza kideak, Euskal zuzenbide zibilaren ikuspegitik, lur sailen itxitura eskubidea eta bide-zortasunari buruz landu duen testua eskaintzen digu. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

ENZNren 2018ko abenduaren 20ko ebazpena

Forulege 2019/02/06

Ohargarria delakoan www.forulege.com blogean Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 2018ko abenduaren 20ko ebazpena eskaintzen da (EAO, 2019-01-28). Bertan, beste behin ere, senipartedunen bazterketari buruzko arazoak argitzen dira, batik bat seniparte hertsiaren aldetik, Euskal zuzenbide zibilari buruzko 5/2015 Legearen barruan, bai xedapen iragankorren aldetik, bai lurraldeen arteko zuzenbide zibil aplikagarriaren ikuspegitik ere.   Irakurri [+]

(1) Iruzkin  Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Europar Batasunaren Erregelamenduak ezkontzaren erregimen ekonomikoari buruz eta erregistratutako bikoteei buruz

Forulege 2019/01/29

Gaur, 2019ko urtarrilaren 29an, indarrean jarriko dira Europar Batasunaren 2016/1103 eta 2016/1104 Erregelamenduak, ezkontzaren erregimen ekonomikoari eta erregistratutako bikoteei buruzkoak. Euren garrantzia dela eta, Francisco de Borja Iriarte Ángel jaunak, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren Zibil-Penal gelaren magistratuak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren kideak, ohar bat egin du gure blogean zabaltzeko, erregelamenduen testuekin batera.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON

Forulege 2018/12/31

Forulege.bloga eta Iusplaza.bloga egiten dugunok gabon zoriontsuak eta 2019. urte on bat opa dizkizuegu blogaren berriak hartzen dituzuen guztioi. Eskerrik asko zuen partaidetzagatik eta aurrera egin dezagun elkarrekin.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Jardunaldia: "Enpresek eta administrazio publikoek nola lagun dezaketen norberaren, familiako eta laneko bizitza uztartzen, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eragingarria izan dadin, ardurakidetasuna oinarri"

Forulege 2018/12/27

Deustuko Unibertsitateko Lanaren eta Gizarte Segurantzaren irakasle titular eta Zuzenbidearen Euskal Akademiako Zuzendaritza Batzako kide den Francisco Javier Arrieta Idiakezek "Enpresek eta administrazio publikoek nola lagun dezaketen norberaren, familiako eta laneko bizitza uztartzen, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eragingarria izan dadin, ardurakidetasuna oinarri" jardunaldiaren laburpena egin du. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

... 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra