Forulege.blog

Ricardo de Ángel Yagüez jauna (g.b.): goresmenak

Forulege 2024/04/18

Gema Tomás Matinez, Duestuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko dekanoak, berrikitan hil den Ricardo de Ánguel Yagüez (g.b) Akademiaren ohorezko bazkidea gogoratzen du lerro hauetan.       Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Ricardo de Ángel Yagüez jauna (g.b.): goresmenak

Forulege 2024/04/17

Gema Tomás Matinez, Duestuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko dekanoak, berrikitan hil den Ricardo de Ánguel Yagüez (g.b) Akademiaren ohorezko bazkidea gogoratzen du lerro hauetan.   Hileta elizkizuna gaur izango da, arratsaldeko 19.00tan, Deustuiko Unibertsitatean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Ricardo de Ángel Yagüez jauna (g.b.): goresmenak

Forulege 2024/04/16

Andres Urrutia Badiola jaunak, notarioak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendariak, berrikitan hil den Ricardo de Ánguel Yagüez (g.b) Akademiaren ohorezko bazkidea gogoratzen du lerro hauetan.     Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Ricardo de Ángel Yagüez jauna hil da (g.b.)

Forulege 2024/04/15

Ricardo de Ángel Yagüez jauna (g.b.), Zuzenbidearen Euskal Akademiaren ohorezko bazkidea, gaur goizean hil da. Familiarentzat gure doluminak. Gainerako informazioa jaso bezain laster, blog honen bidez zabalduko dugu.     Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

"ZERGA ARLOKO ARAUGINTZA ESKUMENAK BIZKAIKO LURRALDE HISTORIKOAN" HITZALDIARI BURUZKO AZALPEN LABURRA ETA ARGAZKI BATZUK

Forulege 2024/04/12

Joan den martxoaren 21ean, osteguna, Aholkularitza Fiskaleko Masterrak antolatzen duen III. Jardunaldia egin zen. Oraingo honetan, gonbidatu berezi bat izan zuen: Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Saileko diputatu den Itxaso Berrojalbiz Zabala andrea. Mahaian, Masterreko zuzendari José Javier García Ross jauna eta Deustuko Unibertsitateko Finantza Zuzenbideko katedradun Alberto Atxabal Rada jauna izan zituen lagun. Aretora ehun pertsona baino gehiago bertaratu ziren, interesez jarraitu zuten diputatuaren diskurtsoa, eta aktiboki parte hartu zuten ondorengo solasaldian. Ponentziak gai hauek jorratu zituen: Bizkaiko zerga-sistemaren hurrengo berrikuspena, erantzukizun berriak hartu beharra, baita Foru Aldundiaren presentzia areagotu beharra ere, gure zerga-sisteman eragina izan dezaketen gaiak eztabaidatzen direnean nazioarteko foroetan. Batez ere, Bizkaiko Lurralde Historikoan etorkizunean zerga-politika bultzatuko duten ildoak eta helburuak zehazteari buruz hitz egin zen.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Kaleratzearen deuseztasun objektiboak berez ez du sortzen kalte ordainik jasotzeko eskubiderik: 2023ko abenduaren 12ko Auzitegi Gorenaren epaiari ( 5556/2022 db. errek. zk.) egindako iruzkina.

Forulege 2024/03/26

Blog honetan atxikitzen dugu Francisco Javier Arrieta Idiakez jaunak, Euskal Zuzenbide Akademiaren zuzendaritza batzordeko kideak, 2023ko abenduaren 12ko Auzitegi Gorenaren 4. Salako epaiari (5556/2022 db. errek. zk.) egindako iruzkina, non adierazi den kaleratzearen deuseztasun objektiboa ez dela nahikoa kalte-ordainak jasotzeko eskubidea aitortzeko. Iruzkina euskaraz idatzita dago.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

HITZALDIA: ZERGA ARLOKO ARAUGINTZA ESKUMENAK BIZKAIKO LURRALDE HISTORIKOAN

Forulege 2024/03/12

Zuzenbidearen Euskal Akademiak parte hartzen du Deustuko Unibertsitateko Zerga Aholkularitzako Unibertsitate Masterrari buruzko III. jardunaldian. Itxaso Berrojalbiz Ogasun eta Finantza Saileko Foru diputatuak emango du hitzaldia, eta 2024ko martxoaren 2024an eginga da.  Blog honetara atxikitzen da ekitaldiaren programa eta izena emateko esteka.    Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

KODE ZIBILAREN ARGITARALDI BERRI ELEBIDUNA GAZTELANIA-EUSKARA

Forulege 2024/02/26

Iusplaza bildumaren barruan, Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak, Thomson Reuters-Aranzadi argitaletxearekin eta Euskal Herriko Notario Elkargoarekin batera, berebiziko ekimena ondu dute gizartearen esku jartzeko, modu inprimatu zein argitaraldi elektronikoan, Kode zibila gaztelaniaz eta euskaraz, eguneroko tresna izan nahi duena gizarte elebidun batentzat, eta bide beretik geroko ahaleginen aitzindari eta bultzagilea. Kode zibila 2023ko abenduaren 31an eguneratuta dago eta aurkibide analitiko bikoitzak ditu, gaztelania-euskara eta euskara-gaztelania.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

ZUZENBIDE PRIBATUARI BURUZKO HIRUGARREN JARDUNALDIA: "ETORKIZUNEKO GAKO PROFESIONALAK EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILEAN"

Forulege 2024/02/15

Datorren martxoaren 6an, asteazkena, 9:30etatk-18:30etara, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren XX. urteurrena dela eta, zuzenbide pribatuari buruzko hirugarren jardunaldia egingo da, "Etorkizuneko gako profesionalak euskal zuzenbide zibilean" izenekoa. Blog honi atxikita aurkitu daiteke programa eta izena-emateko esteka.    Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Ikerketa Erregistralen Katedraren Jardunaldia, "La Propuesta para la Modernización del Código Civil en materia de obligaciones y contratos" izenekoa

Forulege 2024/02/14

2024ko otsailaren 29an, osteguna, arratsaldeko 16etatik 19etara, Deustuko Unibertsitateko Auditorioan, Bilboko kanpusean, Ikerketa Erregistralen Katedraren Jardunaldia egingo da, "La Propuesta para la Modernización del Código Civil en materia de obligaciones y contratos" izenekoa. Jardunaldia Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak, Euskal Herriko Erregistratzaileek eta Erregistroen Fundazioak antolatzen dute.    Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

"Familia eta oinordetza zuzenbidea", bosgarren argitaraldia

Forulege 2024/02/01

Andres M. Urrutia Badiola, AVD-ZEAren burua eta notarioak eta Elixabete Piñol Olaeta, AVD-ZEAren buruordea, abokatua eta Deustuko Unibertsitatearen Zuzenbide Fakultatearen irakasleak, berrikitan argitaratu dute goian aipaturiko liburuaren bosgarren argitaraldia. Argitalpen berri honen hartzaileak dira unibertsitateko gradu eta master ikasketen ikasleak eta, era berean, zuzenbidearen jardule teoriko zein praktikoak, zuzenbide zibilaren arlo horietara euskaraz hurreratu nahi direnak. Liburuaren edukia eguneraturik dago azken lege eraldaketen arabera, bereziki desgaitasunari, etxe-animalien artatzeari eta gurasoekiko filiazioari buruzko legeria berriarekin; eta egileen aurretiazko eskarmentu akademiko zein lanbidekoa du oinarri. Orobat, Europa mailan unibertsitate irakaskuntzaren eskakizun berriei ere egokiturik dago, tresna eragingarria izan dadin. Zuzenbidearen Euskal Akademiaren Lanbideak sailean 6. zenbakia du liburu berriak eta Akademiaren babespean argitaratu da, Dykinson argitaletxearekin batera.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

2023ko irailaren 15eko Galiziako Auzitegi Nagusiaren Epaiari (2042/2023 errek. zk.) egindako iruzkina

Forulege 2024/01/23

Blog honetan atxikitzen dugu Francisco Javier Arrieta Idiakez jaunak, Euskal Zuzenbide Akademiaren zuzendaritza batzordeko kideak, 2023ko irailaren 15eko Galiziako Auzitegi Nagusiaren Epaiari (2042/2023 errek. zk.) egindako iruzkina, lan zuzenbideari buruzkoa. Dokumentua euskaraz idatzita dago.    Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

ADI! "EUSKARAREN KOOFIZIALTASUNAREN EGUNGO ERRONKAK EUSKAL ADMINISTRAZIO PUBLIKOARENTZAT" JARDUNALDIAN IZEN EMATEARI BURUZ

Forulege 2024/01/12

ADI!  Berriztu egin da "EUSKARAREN KOOFIZIALTASUNAREN EGUNGO ERRONKAK EUSKAL ADMINISTRAZIO PUBLIKOARENTZAT" jardunaldian parte-hartzeko esteka, atzo blog honen bidez jasotakoak arazoak zituelako.  Post honi atxikita dago jardunaldiaren programa eguneratua, esteka zuzenarekin.    Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

JARDUNALDIA: "EUSKARAREN KOOFIZIALTASUNAREN EGUNGO ERRONKAK EUSKAL ADMINISTRAZIO PUBLIKOARENTZAT"

Forulege 2024/01/11

Datorren otsailaren 2an, barikua, goizeko 9etatik arratsaldeko 14.00ak arte Bizkaiko Abokatuen Elkargoko Areto Nagusian, Zuzenbidearen Euskal Akademiak, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika sailak eta Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuak antolaturiko "Euskararen koofizialtasunaren egungo erronkak euskal administrazio publikoentzat" jardunaldia egingo da.    Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON

Forulege 2023/12/29

Forulege.bloga eta Iusplaza.bloga egiten ditugunok gabon zoriontsuak eta 2024. urte on bat opa dizkizuegu blogen berriak hartzen dituzuen guztioi. Eskerrik asko zuen partaidetzagatik eta aurrera egin dezagun elkarrekin.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra