Forulege.blog

HITZALDIA: ZERGA ARLOKO ARAUGINTZA ESKUMENAK BIZKAIKO LURRALDE HISTORIKOAN

Forulege 2024/03/12

Zuzenbidearen Euskal Akademiak parte hartzen du Deustuko Unibertsitateko Zerga Aholkularitzako Unibertsitate Masterrari buruzko III. jardunaldian. Itxaso Berrojalbiz Ogasun eta Finantza Saileko Foru diputatuak emango du hitzaldia, eta 2024ko martxoaren 2024an eginga da.  Blog honetara atxikitzen da ekitaldiaren programa eta izena emateko esteka.    Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

KODE ZIBILAREN ARGITARALDI BERRI ELEBIDUNA GAZTELANIA-EUSKARA

Forulege 2024/02/26

Iusplaza bildumaren barruan, Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak, Thomson Reuters-Aranzadi argitaletxearekin eta Euskal Herriko Notario Elkargoarekin batera, berebiziko ekimena ondu dute gizartearen esku jartzeko, modu inprimatu zein argitaraldi elektronikoan, Kode zibila gaztelaniaz eta euskaraz, eguneroko tresna izan nahi duena gizarte elebidun batentzat, eta bide beretik geroko ahaleginen aitzindari eta bultzagilea. Kode zibila 2023ko abenduaren 31an eguneratuta dago eta aurkibide analitiko bikoitzak ditu, gaztelania-euskara eta euskara-gaztelania.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

ZUZENBIDE PRIBATUARI BURUZKO HIRUGARREN JARDUNALDIA: "ETORKIZUNEKO GAKO PROFESIONALAK EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILEAN"

Forulege 2024/02/15

Datorren martxoaren 6an, asteazkena, 9:30etatk-18:30etara, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren XX. urteurrena dela eta, zuzenbide pribatuari buruzko hirugarren jardunaldia egingo da, "Etorkizuneko gako profesionalak euskal zuzenbide zibilean" izenekoa. Blog honi atxikita aurkitu daiteke programa eta izena-emateko esteka.    Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Ikerketa Erregistralen Katedraren Jardunaldia, "La Propuesta para la Modernización del Código Civil en materia de obligaciones y contratos" izenekoa

Forulege 2024/02/14

2024ko otsailaren 29an, osteguna, arratsaldeko 16etatik 19etara, Deustuko Unibertsitateko Auditorioan, Bilboko kanpusean, Ikerketa Erregistralen Katedraren Jardunaldia egingo da, "La Propuesta para la Modernización del Código Civil en materia de obligaciones y contratos" izenekoa. Jardunaldia Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak, Euskal Herriko Erregistratzaileek eta Erregistroen Fundazioak antolatzen dute.    Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

"Familia eta oinordetza zuzenbidea", bosgarren argitaraldia

Forulege 2024/02/01

Andres M. Urrutia Badiola, AVD-ZEAren burua eta notarioak eta Elixabete Piñol Olaeta, AVD-ZEAren buruordea, abokatua eta Deustuko Unibertsitatearen Zuzenbide Fakultatearen irakasleak, berrikitan argitaratu dute goian aipaturiko liburuaren bosgarren argitaraldia. Argitalpen berri honen hartzaileak dira unibertsitateko gradu eta master ikasketen ikasleak eta, era berean, zuzenbidearen jardule teoriko zein praktikoak, zuzenbide zibilaren arlo horietara euskaraz hurreratu nahi direnak. Liburuaren edukia eguneraturik dago azken lege eraldaketen arabera, bereziki desgaitasunari, etxe-animalien artatzeari eta gurasoekiko filiazioari buruzko legeria berriarekin; eta egileen aurretiazko eskarmentu akademiko zein lanbidekoa du oinarri. Orobat, Europa mailan unibertsitate irakaskuntzaren eskakizun berriei ere egokiturik dago, tresna eragingarria izan dadin. Zuzenbidearen Euskal Akademiaren Lanbideak sailean 6. zenbakia du liburu berriak eta Akademiaren babespean argitaratu da, Dykinson argitaletxearekin batera.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

2023ko irailaren 15eko Galiziako Auzitegi Nagusiaren Epaiari (2042/2023 errek. zk.) egindako iruzkina

Forulege 2024/01/23

Blog honetan atxikitzen dugu Francisco Javier Arrieta Idiakez jaunak, Euskal Zuzenbide Akademiaren zuzendaritza batzordeko kideak, 2023ko irailaren 15eko Galiziako Auzitegi Nagusiaren Epaiari (2042/2023 errek. zk.) egindako iruzkina, lan zuzenbideari buruzkoa. Dokumentua euskaraz idatzita dago.    Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

ADI! "EUSKARAREN KOOFIZIALTASUNAREN EGUNGO ERRONKAK EUSKAL ADMINISTRAZIO PUBLIKOARENTZAT" JARDUNALDIAN IZEN EMATEARI BURUZ

Forulege 2024/01/12

ADI!  Berriztu egin da "EUSKARAREN KOOFIZIALTASUNAREN EGUNGO ERRONKAK EUSKAL ADMINISTRAZIO PUBLIKOARENTZAT" jardunaldian parte-hartzeko esteka, atzo blog honen bidez jasotakoak arazoak zituelako.  Post honi atxikita dago jardunaldiaren programa eguneratua, esteka zuzenarekin.    Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

JARDUNALDIA: "EUSKARAREN KOOFIZIALTASUNAREN EGUNGO ERRONKAK EUSKAL ADMINISTRAZIO PUBLIKOARENTZAT"

Forulege 2024/01/11

Datorren otsailaren 2an, barikua, goizeko 9etatik arratsaldeko 14.00ak arte Bizkaiko Abokatuen Elkargoko Areto Nagusian, Zuzenbidearen Euskal Akademiak, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika sailak eta Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuak antolaturiko "Euskararen koofizialtasunaren egungo erronkak euskal administrazio publikoentzat" jardunaldia egingo da.    Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON

Forulege 2023/12/29

Forulege.bloga eta Iusplaza.bloga egiten ditugunok gabon zoriontsuak eta 2024. urte on bat opa dizkizuegu blogen berriak hartzen dituzuen guztioi. Eskerrik asko zuen partaidetzagatik eta aurrera egin dezagun elkarrekin.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

"HIZKUNTZA-ZUZENBIDEA. Euskararen erronkak Justiziaren administrazioan" jardunaldia egingo da 2023ko abenduaren 18an Sabino Arana fundazioan

Forulege 2023/12/13

Datorren 2023ko abenduaren 18an egingo da Euskaltzaindiak eta Sabino Arana fundazioak antolatutako "HIZKUNTZA-ZUZENBIDEA. Euskararen erronkak Justiziaren administrazioan" jardunaldi irekia. Sabino Arana fundazioaren egoitzan egingo da, Bilbon, Mandobide kaleko 6. zenbakian, 3. solairuan. Post honi dago atxikita jardunaldiaren egitaraua, zeinetan jardunaldiko parte-hartzaileak, hitzaldiak eta ordutegia agertzen diren.    Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

ALBERTO ATXABAL RADA IRAKASLEAK "EL RÉGIMEN TRIBUTARIO DEL DERECHO CIVIL VASCO" LIBURUA ARGITARATU DU

Forulege 2023/12/04

Alberto Atxabal Rada irakasleak, Zuzenbidearen Euskal Akademiako kideak, "El régimen tributario del Derecho Civil vasco" izeneko lana argitaratu du. Bertan, ikuspegi praktikotik, Euskal Zuzenbide Zibila zergapetzen duten zerga guztiak aztertzen ditu, eta, batez ere, testamentu-boterea eta egikaritzeko dagoen jarauntsia, ondasunen foru-komunikazioa, oinordetza-itunak, tronkalitatea eta ondasunen eta eskubideen eskualdaketen beste muga batzuk. Azterketak lurralde erkideko zerga-erregulazioa eta Euskal Autonomia Erkidegoko foru-erregulazioak jorratzen ditu.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

ZUZENBIDEAREN EUSKAL AKADEMIAREN 2023/2024 IKASTURTEAREN IREKIERA EKITALDIA

Forulege 2023/11/22

2023ko azaroaren 21ean, asteartea, 19: 00etan, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren 2023/2024 ikasturteari hasiera emateko ikasgaia eman zen Euskal Autonomia Erkidegoko Notarioen Elkargoaren egoitzan (Henao, 8). Ekitaldiaren buru izan ziren Luis Ángel Garrido Bengoechea jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako lehendakaria; Olatz Garamendi Landa, Eusko Jaurlaritzaren Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburua; Diego de Granados Asensio, Euskal Autonomia Erkidegoko Notarioen Elkargoko dekanoa; Fernando Rey Martínez jauna, Valladolideko Unibertsitateko Konstituzio Zuzenbideko katedraduna; eta Zuzenbidearen Euskal Akademiako presidentea, Andrés María Urrutia Badiola. Besteak beste, han izan ziren ere Bizkaiko Probintzia Auzitegiko lehendakaria, Reyes Goenaga Olaizola andrea; Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko dekanoa, Gema Tomás Martínez andrea; eta Adrían Celaya jaunaren familiaren ordezkariak, bai eta Abokatutzarenak, Notariotzarenak eta Jabetza-erregistratzaileenak ere.
  Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

2023/2024 IKASTURTEA IREKITZEKO EKITALDIA

Forulege 2023/11/10

  Zuzenbidearen euskal Akademiaren lehendakariak eta Euskal Herriko Notario Elkargoaren dekanoak
Atsegin handiz gonbidatzen zaituzte honako ekitaldi honetara
2023/2024 ikasturtea irekitzeko ekitaldia
Ekitaldia azaroaren 21a, asteartea, izango da, arratsaldeko 19:00etan
Euskal Herriko Notario Elkargoaren egoitzan (Henao kalea 8)   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

2023KO AZAROAREN 15EKO JARDUNALDIAN IZEN-EMATEA

Forulege 2023/10/30

Azaroaren 15ean Gasteizen egingo den jardunaldian izena emateko arazoak sortu dira. Hori konpontzeko, izapide hori egiteko beste bide batzuk jarri dira martxan.  Honako hauek izango dira: a) Hurrenez hurren adierazten den helbidearen bitartez protokolo@legebiltzarra.eus, izen-ematearen inprimakian ageri diren datuak helaraztea.    Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

ZUZENBIDE PRIBATURAREN II. JARDUNALDIA: ZUZENBIDE ZIBILA ETA LURRALDE-PARLAMENTUEN LEGEGINTZA-ESKUMENAK

Forulege 2023/10/27

2023ko azaroaren 15ean, asteazkena, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko II. jardunaldia egingo da Gasteizen, eta oraingo honetan, Zuzenbide zibilari eta lurralde-parlamentuen legegintza-eskumenei buruzkoa izango da. Jardunaldia Eusko Legebiltzarrak, Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta IVAP erakundeak antolatu dute, Euskal Autonomia Erkidegoko Notarioen Elkargoaren, Euskal Autonomia Erkidegoko Erregisltratzaileen eta Arabako Abokatuen Elkargo Ohoretsuaren laguntzarekin.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra