Formularioak

Testamentu mankomunatua, bizkaitar forugabeen artean

OHARRA.- Ikus 4.1 ereduaren inguruan egindako oharra.

EHFZZLren 13. artikuluaren ondorioz, eredu hau aplikagarria da bizkaitar forugabeentzat, horiek elkarren ezkontide izan nahiz Eusko Jaurlaritzaren Izatezko Bikoteen Erregistroan inskribatutako bikotekideak izan. Edozein modutan ere, testamentu-xedapenei legeria zibil erkidea aplikatu beharko zaie (salbuespenez, tronkalitateari buruzko arauak aplikatu beharko dira, EHFZZLren 23, 24 eta 25. artikuluen ondorioz). Agerkaia bakarra izan arren, testamentugile bakoitzeko fitxa bat bidali beharko da Azken Nahien Erregistro Nagusira.

Formularioa deskargatu

Abiword HTML Document

*GARREN ZENBAKIA.

*(e)n, nire egoitzan, *(e)ko *aren *(e)an, goizeko/arratsaldeko * orduak eta * minutu direnean.

Nire, *, *(e)ko Notario Elkargo Txit Prestuko kide naizen honen aurrean,

AGERTZEN DIRA:

* eta *, lehenengoa *(e)n jaioa, *(e)ko *aren *(e)an, eta hilda dauden * jaunaren eta * andrearen semea, eta bigarrena *(e)n jaioa, *(e)ko *aren *(e)an, eta hilda dauden * jaunaren eta * andrearen alaba, bi-biak *(e)ko biztanleak, *(e)an egoitza dutenak, eta nortasun-agirien zenbakiak, hurrenez hurren, * eta * dituztenak.

Badute, nire aburuz, TESTAMENTU MANKOMUNATUA egiteko behar adinako lege-gaitasuna, eta euren azken nahia antolatzen dute, hurrengo klausulekin bat etorriz.

KLAUSULAK:

LEHENENGOA.- Euren arteko ezkontzari, gaur egun bientzat bakarra den horri, irabazpidezkoen lege-araubidea aplikatzen zaio. Ezkontza horretatik, * seme-alaba izan dituzte, *, * eta * izenekoak.

BIGARRENA.- Biek adierazten dute legeria zibil erkidearen mende daudela, jatorriaren ondorioz eta auzotasunaren ondorioz.

HIRUGARRENA.- Euren ondasun, eskubide eta akzio guztietan, jaraunsle unibertsal izendatzen dute euren semea/alaba, *, betiere beste seme-alabek, * jaunak/andreak eta * jaunak/andreak seniparte hertsia jasoko dutela. Izendatuak lehenago hilez gero edo ezgaiak izanez gero, ordezpen arrunta gertatuko da, haien ondorengoen mesederako.

LAUGARRENA.- Beren-beregi ezeztatzen dituzte beronen aurreko testamentu-xedapen guztiak.

Oso-osorik eta ahots ozenez testamentua irakurri diet agertzaileei, eurek beren kabuz irakurtzeko duten eskubideari uko egin diotelako, neronek eskubide hori dutela ohartarazi eta gero; testamentugileek euren azken nahiarekin bat datorrela adierazten dute, eta sinatu egiten dute.

Eta nik, notarioak, fede ematen dut:testamentugileak ezagutzeaz; irakurketaren ondoren, agertzaileak testamentu honen edukiaz behar beste informatuta geratu izanaz; haiek askatasunez adostasuna eman izanaz; egilespena haien borondateari, behar beste informatua, eta legezkotasunari egokitu izanaz; egilespen honetan egintza-batasuna eta Kode Zibilaren beste solemnitate guztiak betetzeaz; eta, halaber, jatorrizko honetan dagoen guztiaz, agiri hau idatzita dagoela *(e)ko Foru Aldundiaren paper tinbreduneko * foliotan, * motakoak, zenbakiak * eta hurrenez hurreneko * direla.-

<< Atzera

Formularioak
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009. AVD-ZEA. Lege-oharra