Formularioak

Oinordetza-ituna eta baserriaren gaineko antolaketa

OHARRA.- Ikus Bizkaiko 9.1 ereduaren inguruan egindako oharra. Oraingo honetan berezitasuna da berau Gipuzkoako foru zibilaren mendeko gipuzkoarrei aplikatzea.

Formularioa deskargatu

NUMERO

*GARREN ZENBAKIA.

(e)n, nire egoitzan, (e)ko *aren *(e)an.

Nire, *, *(e)ko Notario Elkargo Txit Prestuko kide naizen honen aurrean,

AGERTZEN DIRA:

Alde batetik, izendatzaile gisa, * JAUNA/ANDREA eta * JAUNA/ANDREA, adin nagusikoak, irabazpidezkoen lege-araubidepean (edo kasuan kasuko araubidepean) ezkonduak, *(e)ko biztanleak (Gipuzkoa), * (e)an egoitza dutenak, eta nortasun-agirien zenbakiak, hurrenez hurren, * eta * dituztenak.

Eta, beste alde batetik, izendatu gisa, * JAUNA/ANDREA, adin nagusikoa, ezkongabea / irabazpidezkoen lege-araubidepean (edo kasuan kasuko araubidepean) ezkondua / epaiketa bidez banandua / alarguna, *(e)ko biztanlea, *(e)an egoitza duena, eta nortasun-agiriaren zenbakia * duena.

Euren inguruabar pertsonalak beraien adierazpenetatik atera dira.

Guztiek ere euren izen eta eskubidean PARTE HARTZEN DUTE.

Ezagutzen ditut, eta badute, nire aburuz, behar besteko lege-gaitasunik, OINORDETZA-ITUNAren eskritura hau egilesteko, eta, horretarako,

AZALTZEN DUTE:

I.- * jaunak/andreak eta * jaunak/andreak Gipuzkoako auzotasun zibila dutela, * dela eta. Bi-biek ondoren deskribatuko den * baserriaren gaineko jabetza osoa dute, eta euren asmoa da baserri hori xedatzea, uztailaren 1eko 3/1992 Legearen 147. artikuluaren eta artikulu bateragarrien babespean, lege horrek Euskal Herriko foru-zuzenbide zibila arautu duen heinean:

*

INSKRIPZIOA.- (e)ko Jabetza Erregistroa, * liburukia, * liburua, * folioa, * finka-zenbakia, * inskripzioa.

TITULUA.- *.

KATASTROKO DATUAK.- * zenbaki finkoa dagokio.

Matrize honi erantsi diot bide telematikoetatik finka honi buruz lortutako katastro-zedula.

ZAMAK ETA ERRENTAMENDUAK.- Ez du zamarik ez errentamendurik, alderdiak hala adierazita.

ERREGISTROKO INFORMAZIOA.- Ez zaio erregistroari eskatu Notario Erregelamenduaren 175. artikuluan aipatu informazioa, kasu hau salbuetsita dagoelako, artikulu horren 2. paragrafoko a) letrarekin bat etorriz.

BALIOA.- Deskribatutako baserriaren balioa * da.

II.- Eta, aurreko guztia azaldu eta gero, aipatu oinordetza-itunaren kontratua egiten dute, hurrengo klausulen arabera.

KLAUSULAK:

LEHENENGOA.- * jaunak/andreak eta * jaunak/andreak euren semea/alaba, * jauna/andrea, oinordeko izendatzen dute, eta, Gipuzkoako foru zibilari dagokionez, Euskal Herriko Foru Zuzenbide zibilari buruzko Legearen 180. artikuluan xedatutakoaren babespean, unean bertan eskualdatzen diote eskritura honen azalpen-zatian deskribatutako finkaren gaineko jabetza osoa.

Xedatze- nahiz kargatze-egintzak baliozkoak izan daitezen, nahitaezkoa izango da izendatzaileak eta izendatua batera ados jartzea.

Finkaren balioa ez da zenbatuko herentzian, Kode Zibilaren 818. artikuluaren arabera seniparteak kalkulatzeko orduan, eskubide hori aitortzen baitu, Gipuzkoako foru zibilari dagokionez, Euskal Herriko foru-zuzenbide zibila aldarazi duen 3/1999 Legeak, azaroaren 16koak.

BIGARRENA.-* jaunari/andreari eskualdaketa egiten zaio, horren ondorengoen mesederako ordezkapen-eskubidearekin eta ordezpen arruntarekin.

HIRUGARRENA.- Izendatzaileek eskritura honetan egindako esleipena ezeztatu ahal izango dute, honako arrazoi hauek direla eta:

1).- Izendatuak ezduintasun- edo jaraunsgabetze-arrazoiren bat betetzea.

2).- Izendatuaren jokabideak familiaren bizikidetasun arrunta oztopatzea.

LAUGARRENA.- * jaunak/andreak onartzen du aurreko eskualdaketa, ezarri baldintzetan.

BOSGARRENA.- Alderdi eskualdatzaileak adierazten du eskritura honen objektu zein finka izan eta finka hori ez dela familiaren ohiko etxebizitza, Kode Zibilaren 1320. artikuluan xedatu ondorioetarako.

SEIGARRENA.- Izendatuak ordainduko ditu egilespen honen ondoriozko gastu eta zerga guztiak.

Lege-erreserbak eta -ohartarazpenak egiten ditut, bereziki zerga-ondorioetarako, arazo material, formal eta zehatzaileetan haiek dituzten betebehar eta erantzukizunei dagokienez, eta haien aitorpenen zehaztugabetasunak ekar ditzakeen ondorio guztiei dagokienez.Batez ere, honako ohartarazpen hauek egiten dizkiet:

a.- 7/94 Foru Arauaren ondoriozko betebeharrez, eragiketa hau haren mende baitago. Era berean, eskritura hau likidaziora aurkeztu behar da Kostu bidezko Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari dagokionez, eta horretarako epe jakin bat dago. Gainera, Hiri Lurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zerga ordaindu beharra dago. Ondasunak zerga horien ordainketari lotuta daude, eta erantzukizunak sor daitezke horretarako aurkezpena egin ezean. 8/1989 Legeak dituen ondorioez ere ohartarazten diet alderdiei.

b.- Toki Ogasunen Araubideari buruzko Legearen 64. artikuluaren arabera,  eskritura honen objektu den finka lotuta geratzen da Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren tributu-kuota oso-osorik ordaintzeari, Tributuen Lege Orokorrak ezartzen duenaren arabera, zerga horren ondorioz zorrak ordaintzeko daudenean; Katastroko erreferentzia ekarri ezean, zergaren ondoriozko aitorpena aurkeztu beharrak bere horretan dirau, legeak agindutako epean; eta, aipatu aitorpenak aurkeztu ezean eta aitorpenok epez kanpo nahiz okerretara egiteagatik sortuko liratekeen erantzukizunez ere ohartarazten diet.

        eurokoak dira. Horiei gehituko zaie aipatu errege-dekretuaren 4, 5 eta 7. zenbakiak, eta laugarren araua aplikatzearen ondoriozkoa, bai eta 7/94 Foru Araua aplikatzearen ondoriozkoa ere.

Agertzaileei eskritura hau oso-osorik irakurtzen diet, eurek eurenez irakurtzeko eskubidea izanik, eskubide horri uko egiten diotelako, eta, honekin bat eginez, euren adostasuna adierazi eta sinatu egiten dute.

Oso-osoko irakurketaren ondoren, agertzaileak eskritura honen edukiaz behar beste informatuta geratu direlako, agertzaileek askatasunez emandako adostasunaz, egilespena haien borondatearekin bat egiteaz, borondate hori behar bezala informatu izanaz, legezkotasunarekin bat egiteaz, eta agerkari publiko honetan jasota dagoen guztiaz, dokumentua bera idatzita dagoela paper tinbreduneko * foliotan, * sailekoak, * zenbakia eta hurrenez hurreneko *ak, nik, notarioak, fede ematen dut.-

<< Atzera

Formularioak
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009. AVD-ZEA. Lege-oharra