Formularioak

Senipartea eta baserriaren gaineko oinordetza antolatzea

OHARRA.- EHFZZLren 153. artikuluak eta ondorengoek arautzen dituzte xedapen hauek.

Formularioa deskargatu

Abiword HTML Document

*GARREN ZENBAKIA.

*(e)n, nire egoitzan, *(e)ko *aren *(e)an, goizeko/arratsaldeko * orduak eta * minutu direnean.

Nire, *, *(e)ko Notario Elkargo Txit Prestuko kide naizen honen aurrean,

AGERTZEN DA:

* JAUNA/ANDREA, *(e)n jaioa, *(e)ko *aren *(e)an, hilda dauden * jaunaren/andrearen eta * jaunaren/andrearen semea/alaba, *(e)ko biztanlea, *(e)an egoitza duena, eta nortasun-agiriaren zenbakia * duena.

Bere inguruabar pertsonalak bere adierazpenetatik atera dira.

Badu, nire aburuz, testamentua egiteko behar adinako lege-gaitasuna. Bere azken nahia adierazten du, eta nik, notarioak, azken nahi hori idatziz jasotzen dut, haren ahozko jarraibideen arabera, hurrengo klausulekin bat etorriz.

KLAUSULAK:

LEHENENGOA.- Adierazten du bere ezkontzari, gaur egun berarentzat bakarra den horri, irabazpidezkoen lege-araubidea (edo kasuan kasukoa) aplikatzen zaiola, eta, ezkontza horretatik, * seme-alaba izan dituela, *, * eta * izenekoak.

BIGARRENA.- Bere ezkontideari legatuan ematen dio bere ondasun, eskubide eta akzio guztien gaineko gozamen bizi artekoa; ezkontidea askatzen du inbentarioa egiteko eta fidantza emateko betebeharretatik.

HIRUGARRENA.- Aurreko klausulan ezarritakoari kalterik egin gabe, eta Gipuzkoako Foru Zuzenbideari buruzko 3/1999 Legearen 154. artikuluan ezarri ondorioetarako, bere semeari/alabari, * jaunari/andreari aurrelegatuan ematen dizkio * baserrian eta lege horren 151. artikuluak aipatu gainerako ondasunetan berak dituen eskubide guztiak; izendatuaren ondorengoen mesederako ordezpen arrunta gertatuko da.

LAUGARRENA.- Gainerako ondasun, eskubide eta akzio guztietan, jaraunsle izendatzen du * jauna/andrea; izendatuaren ondorengoen mesederako ordezpen arrunta gertatuko da.

BOSGARRENA.- Jaraunsleetatik edozein ezkontidearen mesederako legatuaren kontra agertzen bada, hori egiten duenari bere kuota urrituko zaio eta seniparte hertsia baino ez du jasoko; legatu hori onartzen dutenen kuota, aldiz, gehiagotu egingo da.

SEIGARRENA.- Testamentugilearen ezkontideak ez du galduko baserriaren eta horri dagozkion lurren gaineko gozamen-eskubidea, berriz ezkontzen bada eta beste norbaitekin egitez ezkonduen antzeko bizimodua egiten badu.

ZAZPIGARRENA.- Beren-beregi ezeztatzen ditu beronen aurreko testamentu-xedapen guztiak.

Oso-osorik eta ahots ozenez testamentua irakurri diot agertzaileari, berak bere kabuz irakurtzeko duen eskubideari uko egin diolako, neronek eskubide hori duela ohartarazi eta gero; testamentugileak bere azken nahiarekin bat datorrela adierazten du eta sinatu egiten du.

Eta nik, notarioak, fede ematen dut:testamentugilea ezagutzeaz; irakurketaren ondoren, agertzailea testamentu honen edukiaz behar beste informatuta geratu izanaz; hark askatasunez adostasuna eman izanaz; egilespena haren borondateari, behar beste informatua, eta legezkotasunari egokitu izanaz; egilespen honetan egintza-batasuna eta Kode Zibilaren beste solemnitate guztiak betetzeaz; eta, halaber, jatorrizko honetan dagoen guztiaz, agiri hau idatzita dagoela *go/ko Foru Aldundiaren paper tinbreduneko * foliotan, * motakoak, zenbakiak * eta hurrenez hurreneko * direla.-

<< Atzera

Formularioak
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009. AVD-ZEA. Lege-oharra