Formularioak

Testamentu mankomunatua

OHARRA.- Ikus Bizkaiko 4.1 ereduaren inguruan egindako oharra. Oraingo honetan berezitasuna da berau Gipuzkoako foru zibilaren mendeko gipuzkoarrei aplikatzea.

Formularioa deskargatu

Abiword HTML Document

*GARREN ZENBAKIA.

*(e)n, nire egoitzan, *(e)ko *aren *(e)an, goizeko/arratsaldeko * orduak eta * minutu direnean.

Nire, *, *(e)ko Notario Elkargo Txit Prestuko kide naizen honen aurrean,

AGERTZEN DIRA:

* JAUNA/ANDREA, *(e)n jaioa, *(e)ko *aren *(e)an, hilda dauden * jaunaren/andrearen eta * jaunaren/andrearen semea/alaba, eta * JAUNA/ANDREA, *(e)n jaioa, *(e)ko *aren *(e)an, hilda dauden * jaunaren/andrearen eta * jaunaren/andrearen semea/alaba, bi-biak *(e)ko biztanleak (Gipuzkoa), *(e)an egoitza dutenak, eta nortasun-agirien zenbakiak, hurrenez hurren, * eta * dituztenak.

Badute, nire aburuz, TESTAMENTU MANKOMUNATUA egiteko behar adinako lege-gaitasuna, eta euren azken nahia antolatzen dute, hurrengo klausulekin bat etorriz.

KLAUSULAK:

LEHENENGOA.- Adierazten dute euren arteko ezkontzari, gaur egun bientzat bakarra den horri, irabazpidezkoen lege-araubidea (edo kasuan kasukoa) aplikatzen zaiola, eta, ezkontza horretatik, * seme-alaba izan dituztela, *, * eta * izenekoak.

BIGARRENA.- Adierazten dute, halaber, bi-biek (edo ezkontideetatik batek) betetzen dituztela azaroaren 26ko 3/1999 Legearen aplikaziorako baldintzak, lege horrek Euskal Herriko foru-zuzenbide zibila aldarazi baitu, Gipuzkoako foru zibilari dagokionez. * eta * ezkontideak (edo, hala denean, ezkontide horietatik bat) * baserriaren eta horri dagozkion lurren titularrak dira, baserri hori Gipuzkoako lurralde historikoan dagoela.

HIRUGARRENA.- Bi testamentugileek elkarri legatuan ematen diote * baserriaren eta horri dagozkion lurren gaineko gozamen bizi artekoa, eta, horrez gain, herentziako gainerako osagaien gaineko gozamen unibertsala; elkar askatzen dute inbentarioa egiteko eta fidantza emateko betebeharretatik, eta elkarri ahalmena ematen diote, nork bere kabuz legatuaren gaineko edukitza eskuratzeko. Ondasun batzuen oinordetza-antolaketa Foru Zuzenbide Zibilari buruzko 3/92 Legearen mende geratzen dela kontuan hartuta, eta ondasun horiek alde batera utzita, gainerako ondasunetan semeetatik edo alabetatik batek ez badu onartzen klausula honetan xedatutakoa, horri ez zaio emango hobekuntzako herenetik eta xedapen askeko herenetik egokitu ahal zitzaiona; klausula honetan xedatutakoa errespetatzen dutenen zatiak, aldiz, gehiagotu egingo dira. Eta semeetatik eta alabetatik batek ere ez badu onartzen klausula honetan ezarritakoa, orduan ezkontideek elkarri legatuan ematen diote, nork bere aukera egin dezan, xedapen askeko herenaren gaineko jabetza osoa, betiere bakoitzak seniparte gisa lege-aginduz duen gozamen-kuotari kalterik egin gabe.

LAUGARRENA.- Lehenengo klausulan xedatutakoari kalterik egin gabe, eta, azaroaren 16ko 3/1999 Legeak Gipuzkoako foru zibila arautzeaz geroztik, lege horretan xedatutakoa oinarri hartuta, euren semeari/alabari, * jaunari/andreari, legatuan ematen dizkiote * baserrian dituzten eskubide guztiak, horren altzari eta tresna guztiekin batera, baserriari dagozkion lurrekin eta lur-zati erantsiekin batera, bai eta nekazaritzako ustiategiari lotutako gainerako ondasunekin batera ere.

BOSGARRENA.- Gainerako ondasun, eskubide eta akzio guztietan, jaraunsle unibertsal eta bakar izendatzen dituzte, zati berdinetan, euren seme-alabak, * jauna/andrea, * jauna/andrea eta * jauna/andrea.

SEIGARRENA.- Legatu-hartzaileen edo jaraunsleen ondorengoen mesederako ordezpen arrunta gertatuko da, legatu-hartzailea edo jaraunslea testamentugilea baino lehen hilez gero edo bi-biak aldi berean hilez gero, eta, bestela, gehiagotzeko eskubidea gertatuko da haien artean.

ZAZPIGARRENA.- Beren-beregi ezeztatzen dituzte beronen aurreko testamentu-xedapen guztiak.

ZORTZIGARRENA.- Ohartarazi egiten diet, egilesleak bizi diren artean, testamentu hau alde bakarrez ezeztatu edo aldaraziz gero, ezeztapen edo aldarazpen horrek eragina izango duela, beste ezkontideari sinesgarriro jakinarazten zaionetik aurrera bakarrik.Ohartarazi egiten diet, orobat, alde bakarreko aldarazpen edo ezeztapenaren betekizun eta ondorioei buruz.

Oso-osorik eta ahots ozenez testamentua irakurri diet agertzaileei, eurek beren kabuz irakurtzeko duten eskubideari uko egin diotelako, neronek eskubide hori dutela ohartarazi eta gero; testamentugileek euren azken nahiarekin bat datorrela adierazten dute, eta sinatu egiten dute.

Eta nik, notarioak, fede ematen dut:testamentugileak ezagutzeaz; irakurketaren ondoren, agertzaileak testamentu honen edukiaz behar beste informatuta geratu izanaz; haiek askatasunez adostasuna eman izanaz; egilespena haien borondateari, behar beste informatua, eta legezkotasunari egokitu izanaz; egilespen honetan egintza-batasuna eta Kode Zibilaren beste solemnitate guztiak betetzeaz; eta, halaber, jatorrizko honetan dagoen guztiaz, agiri hau idatzita dagoela *(e)ko Foru Aldundiaren paper tinbreduneko * foliotan, * motakoak, zenbakiak * eta hurrenez hurreneko * direla.-

<< Atzera

Formularioak
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009. AVD-ZEA. Lege-oharra