Formularioak

Testamentu-ahalordea eta komisario bidezko testamentua

OHARRA.- Ikus Bizkaiko 5.1, 5.2, 5.3, 5.4 eta 5.5 ereduen inguruan egindako oharrak. Oraingo honetan berezitasuna da berau Gipuzkoako foru zibilaren mendeko gipuzkoarrei aplikatzea.

Formularioa deskargatu

Abiword HTML Document

*GARREN ZENBAKIA.

*(e)n, nire egoitzan, *(e)ko *aren *(e)an, goizeko/arratsaldeko * orduak eta * minutu direnean.

Nire, *, *(e)ko Notario Elkargo Txit Prestuko kide naizen honen aurrean,

AGERTZEN DA:

* JAUNA/ANDREA, *(e)n jaioa, *(e)ko *aren *(e)an, hilda dauden * jaunaren/andrearen eta * jaunaren/andrearen semea/alaba, *(e)ko biztanlea, *(e)an egoitza duena, eta nortasun-agiriaren zenbakia * duena.

Bere inguruabar pertsonalak bere adierazpenetatik atera dira.

Badu, nire aburuz, testamentua egiteko behar adinako lege-gaitasuna. Bere azken nahia adierazten du, eta nik, notarioak, azken nahi hori idatziz jasotzen dut, haren ahozko jarraibideen arabera, hurrengo klausulekin bat etorriz.

KLAUSULAK:

LEHENENGOA.- Familiakoen ardurapean uzten du hiletari eta arimaren aldeko otoitzei dagokiena.

BIGARRENA.- Adierazten du, *(e)n jaio zela, Gipuzkoako lurralde historikoan. Adierazten du, orobat, bere ezkontzari, gaur egun berarentzat bakarra den horri, irabazpidezkoen lege-araubidea (edo kasuan kasukoa) aplikatzen zaiola, eta ezkontza horretatik, * seme-alaba izan dituela, *, * eta * izenekoak.

Adierazten du, halaber, gipuzkoarra dela, azaroaren 26ko 3/1999 Legearen ondorioetarako, horrek aldarazi baitu Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Legea.

HIRUGARRENA.- Azaroaren 26ko 3/1999 Lege horrek Gipuzkoako foru zibila arautu zuela kontuan hartuta, eta lege horretan xedatutakoa oinarri izanik:

a) Bere ezkontideari, * jaunari/andreari, legatuan ematen dio * baserriaren eta horri dagozkion lurren gaineko gozamen bizi artekoa; inbentarioa egiteko eta fidantza emateko betebeharretatik askatzen du, eta ahalmena ematen dio, beraren kabuz legatuaren gaineko edukitza eskuratzeko.

b) Aipatu ezkontidea, * jauna/andrea, komisario izendatzen du, * eperako, uztailaren 1eko 3/1992 Legearen 164. artikuluaren babespean, lege horrek Euskal Herriko foru-zuzenbide zibila arautu duela kontuan hartuta. Horrela, komisarioak izango ditu foruaren arabera testamentugileari berari dagozkion ahalmen eta aukera berberak, betiere baserria, horri dagozkion lurrak eta nekazaritzako ustiategiari lotutako osagaiak oinordetza bidez eskualdatzeko.

c) Aipatu legearen 171. artikuluan ezarritako arrazoietatik edozeinen ondorioz, testamentu-ahalordea azkentzen denerako, *baserrian, horri dagozkion lurretan eta nekazaritzako ustiategiari lotutako osagaietan oinordeko izendatzen dubere semea/alaba, * jauna/andrea; horren ondorengoen mesederako ordezpen arrunta gertatuko da, oinordekoa testamentugilea baino lehen hilez gero edo bi-biak aldi berean hilez gero.

LAUGARRENA.- Testamentugilearen ondareko beste osagaiei dagokienez, hauxe agintzen du (*osagai horien inguruan ere, ezkontidea komisario izenda daiteke, Gipuzkoako foru zibilaren xedapenekin bat etorriz):

1.- Aipatu ezkontideari, bizi den artean, legatuan ematen dio herentziaren gaineko gozamen unibertsal eta bizi artekoa; inbentarioa egiteko eta fidantza emateko betebeharretatik askatzen du, eta ahalmena ematen dio, beraren kabuz legatuaren gaineko edukitza eskuratzeko. Baimena ematen dio, gainera, berak hala nahi badu, gozamenaren ordez hauxe aukeratzeko: xedapen askeko herenaren gaineko jabetza osoa, kasu horretarako testamentugileak legatuan ematen diona, eta, kontrakoa adierazi ezik, ulertuko da gozamena aukeratzen dela, betiere alargunari dagokion seniparte-kuotari kalterik egin gabe.

2.- Bere seme-alabak, * jauna/andrea eta * jauna/andrea, jaraunsle izendatzen ditu, zati berdinetan. Izendatu bakoitzaren ondorengoen mesederako ordezpen arrunta gertatuko da, izendatua testamentugilea baino lehen hilez gero edo bi-biak aldi berean hilez gero, eta, bestela, gehiagotzeko eskubidea gertatuko da izendatuen artean.

BOSGARRENA.- Beren-beregi ezeztatzen ditu beronen aurreko testamentu-xedapen guztiak.

Oso-osorik eta ahots ozenez testamentua irakurri diot agertzaileari, berak bere kabuz irakurtzeko duen eskubideari uko egin diolako, neronek eskubide hori duela ohartarazi eta gero; testamentugileak bere azken nahiarekin bat datorrela adierazten du eta sinatu egiten du.

Eta nik, notarioak, fede ematen dut:testamentugilea ezagutzeaz; irakurketaren ondoren, agertzailea testamentu honen edukiaz behar beste informatuta geratu izanaz; hark askatasunez adostasuna eman izanaz; egilespena haren borondateari, behar beste informatua, eta legezkotasunari egokitu izanaz; egilespen honetan egintza-batasuna eta Kode Zibilaren beste solemnitate guztiak betetzeaz; eta, halaber, jatorrizko honetan dagoen guztiaz, agiri hau idatzita dagoela *go/ko Foru Aldundiaren paper tinbreduneko * foliotan, * motakoak, zenbakiak * eta hurrenez hurreneko * direla.-

<< Atzera

Formularioak
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009. AVD-ZEA. Lege-oharra