Formularioak

Foru-komunikazioaren ezkontza-sozietatea desegitea, eta herentzia onartu eta adjudikatzea, aurretiaz testamenturik egin gabe eta ondasun tronkalen gaineko gozamena kommutatuta

OHARRA.- Ikus 11.1 ereduaren inguruan egindako oharra.

Aldaki honetan jasotako aukerari helduta, alargunak ondasun tronkalen gainean gozamena duenean (EHFZZLren 58.1 eta 61. artikuluak), senide tronkeroek gozamen hori kommuta dezakete, eskudiruzko kapitalarekin, alargunak kapital hori askatasunez xeda ditzan (EHFZZLren 58.3 artikulua).

Formularioa deskargatu

BI MILA ZAZPIREHUN ETA LAUROGEITA HAMAZORTZIGARREN ZENBAKIA

*GARREN ZENBAKIA.

*(e)n, nire egoitzan, (e)ko *aren *(e)an.

Nire, *, *(e)ko Notario Elkargo Txit Prestuko kide naizen honen aurrean,

AGERTZEN DIRA:

* JAUNA/ANDREA, adin nagusikoa, alarguna, *(e)ko biztanlea, (e)an egoitza duena, eta nortasun-agiriaren zenbakia * duena.

* JAUNA/ANDREA, adin nagusikoa, ezkongabea, *(e)ko biztanlea, (e)an egoitza duena, eta nortasun-agiriaren zenbakia * duena.

* JAUNA/ANDREA, adin nagusikoa, ezkongabea, *(e)ko biztanlea, (e)an egoitza duena, eta nortasun-agiriaren zenbakia * duena.

Eta * JAUNA/ANDREA, adin nagusikoa, ezkongabea, *(e)ko biztanlea, (e)an egoitza duena, eta nortasun-agiriaren zenbakia * duena.

Euren inguruabar pertsonalak haien adierazpenetatik atera dira.

Euren izen eta eskubidean PARTE HARTZEN DUTE.

Euren nortasun-agiriak erakusten dizkidate, eta horien bitartez identifikatzen ditut. Badute, nire ustez, behar adinako lege-gaitasuna, EZKONTZA-SOZIETATEA LIKIDATZEARI, ETA HERENTZIA ONARTU ETA ADJUDIKATZEARI buruzko eskritura hau formalizatzeko, eta, horretarako,

AZALTZEN DUTE:

I.- * jauna/andrea, *(e)n jaio eta bertako biztanlea zena, *(e)ko *aren *(e)an hil zen, *(e)n. Ezkonduta zegoen hemen agertzaile den * jaunarekin/andrearekin, berarentzat hori ezkontza bakarra zela, eta, ezkontza horretatik, hiru seme-alaba zituen, hemen agertzaile direnak, * jauna/andrea, * jauna/andrea eta * jauna/andrea.

Kausatzaile horrek bere ezkontideari testamentu-ahalordea eman zion, *(e)ko notario den * jaunak/andreak *(e)ko * aren (e)an * protokolo-zenbakiarekin eskuetsitako eskrituraren bitartez. Testamentu-ahalorde hori baliatuta, ezkontideak haren ondasunak xedatu ahal zituen, * urteko epean, bi-bien seme-alaben artean, jaraunslea edo jaraunsleak izendatuz.

II.- Kausatzailearen ezkontideak, * jaunak/andreak, haren foru-komisario moduan jardunez, kargu horretarako izendatua izan baitzen aurreko testamentuan, nire aurrean egiletsi du, gaur bertan, bere azken testamentua. Testamentu horretan, kausatzailearen jaraunsle bakar eta unibertsal izendatu ditu, haren ondasun, eskubide, akzio eta betebehar orotan, jabetza osoz eta xedatze-ahalmen guztiekin, aipatu hiru seme-alabak, * jauna/andrea, * jauna/andrea eta * jauna/andrea, hiru zati indibiso berdinetan. Testamentugilearen alargunak bere buruarentzat erreserbatu du legez dagokion gozamen-kuota.

Eskritura honen lehenengo kopia luzatzen denean, horrexeri erantsiko zaizkio kausatzailearen heriotza-ziurtagiria, Azken Nahien Erregistroko ziurtagiria, bai eta aipatu testamentuen kopia kautoak ere.

III.- * jauna/andrea hiltzean, honako ondasun hauek geratu ziren:

A.- * izeneko ondasun higiezina.

INSKRIPZIOA.- (e)ko Jabetza Erregistroa, * liburukia, * liburua, * folioa, * finka-zenbakia, * inskripzioa.

ZAMAK ETA ERRENTAMENDUAK.- Zametatik aske, errentaririk gabe eta erkidegoko gastuen nahiz kontribuzioen ordainketan eguneratuta, eurek adierazten dutenaren arabera.

TITULUA.- *.

KATASTROKO DATUAK.- * zenbaki finkoa dagokio.

Matrize honi erantsi diot bide telematikoetatik finka honi buruz lortutako katastro-zedula.

BALIOA.- Makineriaren balioa * da.

B.- * izeneko ondasun higiezina.

INSKRIPZIOA.- (e)ko Jabetza Erregistroa, * liburukia, * liburua, * folioa, * finka-zenbakia, * inskripzioa.

ZAMAK ETA ERRENTAMENDUAK.- Zametatik aske, errentaririk gabe eta erkidegoko gastuen nahiz kontribuzioen ordainketan eguneratuta, eurek adierazten dutenaren arabera.

TITULUA.- *.

KATASTROKO DATUAK.- * zenbaki finkoa dagokio.

Matrize honi erantsi diot bide telematikoetatik finka honi buruz lortutako katastro-zedula.

BALIOA.- Makineriaren balioa * da.

C.- * izeneko nekazaritza-makineria.

BALIOA.- Makineriaren balioa * da.

D.- * euro; horixe da * zenbakidun kontuaren saldoa, kontu hori irekita dagoela * izeneko erakundeak *(e)n duen sukurtsalean.

IV.- LIKIDAZIOA.- Kausatzailearen eta egun haren alargun den * jaunaren/andrearen arteko ezkontza foru-komunikazioaren mende zegoen, eta araubide hori Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Legeak arautzen du; bada, ezkontza hori ondorengoekin desegin da. Bestalde, kausatzailea bera ere aipatu legeria horren mende zegoen, haren jatorriaren eta auzotasunaren ondorioz. Hori guztia dela eta, inbentariopeko ondasun guztien erdia, * balioa duena, hemen agertzaile den alargunari dagokio, foru-komunikazio deseginean horri dagozkion eskubideak ordaintzeko. Inbentariopeko ondasun guztien beste erdia, balio berekoa dena, hau da, * balioa duena, kausatzailearen herentziari dagokio. Haren testamentuan ezarritakoarekin bat etorriz, kausatzailearen herentzia honetara banatu behar da: alargunari dagokio, horren alargun-kuota ordaintzeko, kausatzailearen ondasunetatik erdien gaineko gozamena, eta, alargun geratu zenean, * urte zituenez gero, gozamen hori %*an kapitalizatu behar da, eta, ondorenez, *(e)ko kopurua dagokio alargunari; gainerakoa, hau da, *(e)ko kopurua, hildakoaren seme-alabei, * jaunari/andreari, * jaunari/andreari eta * jaunari/andreari dagokie, hiru zati indibiso berdinetan, eta, beraz, bakoitzari *(e)ko kopurua dagokio.

V.- ALARGUNAREN GOZAMENA KOMMUTATZEA.- Herentzia honen ondasunetatik batzuk tronkalak direnez gero, agertzaileek kommutatu egiten dute kausatzailearen alargun den * jaunaren/andrearen gozamena, Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Lege indarrekoaren 58. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz; eta, horrela, alargunari eskudiruz ematen diote *ko kapitala.

VI.- ADJUDIKAZIOAK.- Ezkontza-sozietatearen likidazioan eta kausatzailearen oinordetzan interesa dutenei ordaintzeko, bakoitzak hurrengoa jasoko du:

VI.A).- Kausatzailearen alargunak, * jaunak/andreak, hurrengoak jasoko ditu:

Foru-komunikazioan duen partaidetzaren ondorioz, *(e)ko kopurua.

Gozamenaren gaineko legatuaren ondorioz, *(e)ko kopurua.

GUZTIRA: *.

Eta, hori guztia ordaintzeko, hurrengoak adjudikatzen zaizkio:

a) *

b) *

GUZTIRA: *

Hartzeko zeukanaren bestekoa denez gero, ordainduta geratzen da.

VI.B).- Kausatzailearen seme/alaba den * jaunak/andreak haren herentzian jaso behar ditu *.

Eta, hori guztia ordaintzeko, hurrengoak adjudikatzen zaizkio:

a) *

b) *

GUZTIRA: *

Hartzeko zeukanaren bestekoa denez gero, ordainduta geratzen da.

VI.C).- Kausatzailearen seme/alaba den * jaunak/andreak haren herentzian jaso behar ditu *.

Eta, hori guztia ordaintzeko, hurrengoak adjudikatzen zaizkio:

a) *

b) *

GUZTIRA: *

Hartzeko zeukanaren bestekoa denez gero, ordainduta geratzen da.

VI.D).- Kausatzailearen seme/alaba den * jaunak/andreak haren herentzian jaso behar ditu *.

Eta, hori guztia ordaintzeko, hurrengoak adjudikatzen zaizkio:

a) *

b) *

GUZTIRA: *

Hartzeko zeukanaren bestekoa denez gero, ordainduta geratzen da.

VII.- Eta, aurreko guztia azaldu eta gero, agertzaileek, eskritura honen bitartez,

EGILESTEN DUTE:

LEHENENGOA.- Agertzaileek, * jaunak/andreak, * jaunak/andreak, * jaunak/andreak eta * jaunak/andreak, hilda dagoen * jaunaren/andrearen eta hemen agertzaile den * jaunaren/andrearen arteko ezkontza-sozietatea likidatzen dute, * jauna/andrea hiltzearen ondoriozko herentzia onartzen dute, eta eskritura honen azalpen-zatiko III. atalean deskribatutako ondasunak adjudikatzen dituzte, eskritura honen azalpen-zatiko IV, V eta VI. ataletan aipatu modu eta proportzioetan; aipatu ezkontza-sozietatean eta herentzian dituzten eskubideak ordainduta daudela adierazten dute.

BIGARRENA.- Ondorio fiskaletarako, agertzaileek agerrarazten dute egindako eskualdaketak salbuetsita daudela, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren ordainketatik.

HIRUGARRENA.- Ondasunen adjudikaziodunek ordainduko dituzte eskritura honen ondoriozko gastu eta zerga guztiak, bakoitzak izan duen adjudikazioaren arabera.

Lege-erreserbak eta -ohartarazpenak egiten ditut, bereziki zerga-ondorioetarako, arazo material, formal eta zehatzaileetan haiek dituzten betebehar eta erantzukizunei dagokienez, eta haien aitorpenen zehaztugabetasunak ekar ditzakeen ondorio guztiei dagokienez. Batez ere, honako ohartarazpen hauek egiten dizkiet:

a.- 7/94 Foru Arauaren ondoriozko betebeharrez, eragiketa hau haren mende baitago. Era berean, eskritura hau likidaziora aurkeztu behar da Kostu bidezko Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari dagokionez, eta horretarako epe jakin bat dago. Gainera, Hiri Lurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zerga ordaindu beharra dago. Ondasunak zerga horien ordainketari lotuta daude, eta erantzukizunak sor daitezke horretarako aurkezpena egin ezean. 8/1989 Legeak dituen ondorioez ere ohartarazten diet alderdiei.

b.- Toki Ogasunen Araubideari buruzko Legearen 64. artikuluaren arabera,  eskritura honen objektu den finka lotuta geratzen da Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren tributu-kuota oso-osorik ordaintzeari, Tributuen Lege Orokorrak ezartzen duenaren arabera, zerga horren ondorioz zorrak ordaintzeko daudenean; Katastroko erreferentzia ekarri ezean, zergaren ondoriozko aitorpena aurkeztu beharrak bere horretan dirau, legeak agindutako epean; eta, aipatu aitorpenak aurkeztu ezean eta aitorpenok epez kanpo nahiz okerretara egiteagatik sortuko liratekeen erantzukizunez ere ohartarazten diet.

        EUROkoak dira, 7/94 Foru Araua aplikatzearen ondorioz sor daitezkeenetatik aparte.

Agertzaileei eskritura hau oso-osorik irakurtzen diet, eurek eurenez irakurtzeko eskubidea izanik, eskubide horri uko egiten diotelako, eta, honekin bat eginez, euren adostasuna adierazi eta sinatu egiten dute.

Oso-osoko irakurketaren ondoren, agertzaileak eskritura honen edukiaz behar beste informatuta geratu direlako, agertzaileek askatasunez emandako adostasunaz, egilespena haien borondatearekin bat egiteaz, borondate hori behar bezala informatu izanaz, legezkotasunarekin bat egiteaz, eta agerkari publiko honetan jasota dagoen guztiaz, dokumentua bera idatzita dagoela paper tinbreduneko * foliotan, * sailekoak, * zenbakia eta hurrenez hurreneko *ak, nik, notarioak, fede ematen dut.-

<< Atzera

Formularioak
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009. AVD-ZEA. Lege-oharra