Formularioak

Jaraunslea izendatzea, senipartedunak baztertuz

OHARRA.- Aiarako Foruan, erabateko askatasuna dago jaraunslea izendatzeko, baina beharrezkoa da nahitaezko jaraunsle guztiak baztertzea; bazterketa hori esanbidezkoa nahiz isilbidezkoa izan daiteke, banakakoa nahiz baterakoa.

Formularioa deskargatu

Abiword HTML Document

*GARREN ZENBAKIA.

*(e)n, nire egoitzan, *(e)ko *aren *(e)an, goizeko/arratsaldeko * orduak eta * minutu direnean.

Nire, *, *(e)ko Notario Elkargo Txit Prestuko kide naizen honen aurrean,

AGERTZEN DA:

* JAUNA/ANDREA, *(e)n jaioa, *(e)ko *aren *(e)an, hilda dauden * jaunaren/andrearen eta * jaunaren/andrearen semea/alaba, *(e)ko biztanlea, *(e)an egoitza duena, eta nortasun-agiriaren zenbakia * duena.

Bere inguruabar pertsonalak bere adierazpenetatik atera dira.

Badu, nire aburuz, testamentua egiteko behar adinako gaitasuna. Bere azken nahia adierazten du, eta nik, notarioak, azken nahi hori idatziz jasotzen dut, haren ahozko jarraibideen arabera, hurrengo klausulekin bat etorriz.

KLAUSULAK:

LEHENENGOA.- Adierazten du bere ezkontzari, gaur egun berarentzat bakarra den horri, * lege-araubidea aplikatzen zaiola, eta ezkontza horretatik * seme-alaba izan dituela, *, * eta * izenekoak.

BIGARRENA.- Adierazten du Aiarako lurraren foru-legeria zibilaren mende dagoela, jatorriaren ondorioz eta auzotasunaren ondorioz.

HIRUGARRENA.- Bere ondasun, eskubide eta akzio guztietan, jaraunsle unibertsal eta bakar izendatzen du bere ezkontidea, * jauna/andrea.

LAUGARRENA.- Jaraunsle izendatua izan dena testamentugilea baino lehen hiltzen bada, edo ezin badu herentzia onartu edo ez badu onartu nahi, bere ondasun, eskubide eta akzio guztietan jaraunsle izendatzen du bere semea/alaba, * jauna/andrea; izendatuaren ondorengoen mesederako ordezpen arrunta gertatuko da, izendatua testamentugilea lehenago hiltzen bada edo ezgaia bada.

BOSGARRENA.- Aurreko xedapenetatik beren-beregi baztertuta geratzen dira horietan aipatu gabe geratu direnak, eta, orokorrean, herentziaren gainean edozein eskubide alegatzen dutenak, horietatik bakoitzari euro bat emanez, Aiarako lurraren foru-legeria zibilean ezarritakoarekin bat etorriz.

SEIGARRENA.- Beren-beregi ezeztatzen ditu beronen aurreko testamentu-xedapen guztiak.

Oso-osorik eta ahots ozenez testamentua irakurri diot agertzaileari, berak bere kabuz irakurtzeko duen eskubideari uko egin diolako, neronek eskubide hori duela ohartarazi eta gero; testamentugileak bere azken nahiarekin bat datorrela adierazten du eta sinatu egiten du.

Eta nik, notarioak, fede ematen dut:testamentugilea ezagutzeaz; irakurketaren ondoren, agertzailea testamentu honen edukiaz behar beste informatuta geratu izanaz; hark askatasunez adostasuna eman izanaz; egilespena haren borondateari, behar beste informatua, eta legezkotasunari egokitu izanaz; egilespen honetan egintza-batasuna eta Kode Zibilaren beste solemnitate guztiak betetzeaz; eta, halaber, jatorrizko honetan dagoen guztiaz, agiri hau idatzita dagoela *go/ko Foru Aldundiaren paper tinbreduneko * foliotan, * motakoak, zenbakiak * eta hurrenez hurreneko * direla.-

<< Atzera

Formularioak
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009. AVD-ZEA. Lege-oharra