Formularioak

Podere osoko gozamenduna izendatzea, senipartedunak baztertuz

OHARRA.- Podere osoko gozamenaren erakundea Aiarako Foruari baino ez dagokio, eta EHFZZLren 140. artikuluan eta ondorengoetan dago araututa.

Formularioa deskargatu

Abiword HTML Document

*GARREN ZENBAKIA.

*(e)n, nire egoitzan, *(e)ko *aren *(e)an, goizeko/arratsaldeko * orduak eta * minutu direnean.

Nire, *, *(e)ko Notario Elkargo Txit Prestuko kide naizen honen aurrean,

AGERTZEN DA:

* JAUNA/ANDREA, *(e)n jaioa, *(e)ko *aren *(e)an, hilda dauden * jaunaren/andrearen eta * jaunaren/andrearen semea/alaba, *(e)ko biztanlea, *(e)an egoitza duena, eta nortasun-agiriaren zenbakia * duena.

Bere inguruabar pertsonalak bere adierazpenetatik atera dira.

Badu, nire aburuz, testamentua egiteko behar adinako lege-gaitasuna. Bere azken nahia adierazten du, eta nik, notarioak, azken nahi hori idatziz jasotzen dut, haren ahozko jarraibideen arabera, hurrengo klausulekin bat etorriz.

KLAUSULAK:

LEHENENGOA.- Adierazten du bere ezkontzari, gaur egun berarentzat bakarra den horri, * lege-araubidea aplikatzen zaiola, eta ezkontza horretatik * seme-alaba izan dituela, *, * eta * izenekoak.

BIGARRENA.- Adierazten du Aiarako lurraren foru-legeria zibilaren mende dagoela, jatorriaren ondorioz eta auzotasunaren ondorioz.

HIRUGARRENA.- Bere ezkontidea, * jauna/andrea, podere osoko gozamendun izendatzen du.

LAUGARRENA.- Izendatua testamentugilea baino lehen hiltzen bada, edo ezin badu herentzia onartu edo ez badu onartu nahi, bere ondasun, eskubide eta akzio guztietan jaraunsle izendatzen du bere semea/alaba, * jauna/andrea; izendatuaren ondorengoen mesederako ordezpen arrunta gertatzen da, izendatua lehenago hiltzen bada edo ezgaia bada.

BOSGARRENA.- Aurreko xedapenetatik beren-beregi baztertuta geratzen dira horietan aipatu gabe geratu direnak, eta, orokorrean, herentziaren gainean edozein eskubide alegatzen dutenak, horietatik bakoitzari euro bat emanez, Aiarako lurraren foru-legeria zibilean ezarritakoarekin bat etorriz.

SEIGARRENA.- Beren-beregi ezeztatzen ditu beronen aurreko testamentu-xedapen guztiak.

Oso-osorik eta ahots ozenez testamentua irakurri diot agertzaileari, berak bere kabuz irakurtzeko duen eskubideari uko egin diolako, neronek eskubide hori duela ohartarazi eta gero; testamentugileak bere azken nahiarekin bat datorrela adierazten du eta sinatu egiten du.

Eta nik, notarioak, fede ematen dut:testamentugilea ezagutzeaz; irakurketaren ondoren, agertzailea testamentu honen edukiaz behar beste informatuta geratu izanaz; hark askatasunez adostasuna eman izanaz; egilespena haren borondateari, behar beste informatua, eta legezkotasunari egokitu izanaz; egilespen honetan egintza-batasuna eta Kode Zibilaren beste solemnitate guztiak betetzeaz; eta, halaber, jatorrizko honetan dagoen guztiaz, agiri hau idatzita dagoela *go/ko Foru Aldundiaren paper tinbreduneko * foliotan, * motakoak, zenbakiak * eta hurrenez hurreneko * direla.-

<< Atzera

Formularioak
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009. AVD-ZEA. Lege-oharra