Formularioak

Ondasun tronkalak besterentzeko eskritura, foru-deirik egin ez denean

OHARRA.- Ondasun tronkalak besterentzeko eskritura guztietan, agerrarazi behar da foru-deiak egin diren ala ez (EHFZZLren 122. artikulua).

Formularioa deskargatu

NUMERO

*GARREN ZENBAKIA.

*(e)n, nire egoitzan, (e)ko *aren *(e)an.

Nire, *, *(e)ko Notario Elkargo Txit Prestuko kide naizen honen aurrean,

AGERTZEN DIRA:

Alde batetik, * JAUNA/ANDREA eta * JAUNA/ANDREA, adin nagusikoak, foru-komunikazioaren araubidepean ezkonduak, *(e)ko biztanleak, *(e)an egoitza dutenak, eta nortasun-agirien zenbakiak, hurrenez hurren, * eta * dituztenak.

Eta, beste alde batetik, * JAUNA/ANDREA, adin nagusikoa, ezkongabea, *(e)ko biztanlea, (e)an egoitza duena, eta nortasun-agiriaren zenbakia * duena.

Eta * JAUNA/ANDREA, adin nagusikoa, ezkongabea, *(e)ko biztanlea, (e)an egoitza duena, eta nortasun-agiriaren zenbakia * duena.

Euren izen eta eskubidean PARTE HARTZEN DUTE.

Ezagutzen ditut, eta badute, nire aburuz, behar besteko lege-gaitasunik, SALEROSKETA-eskritura hau egilesteko, eta, horretarako,

AZALTZEN DUTE:

I.- * jaunak/andreak eta * jaunak/andreak honako finka honen gaineko jabetza osoa dutela:

*

TITULUA.- *.

ERREGISTROKO ERREFERENTZIA.- (e)ko Jabetza Erregistroa, * liburukia, * liburua, * folioa, * finka-zenbakia, * inskripzioa.

ZAMAK.- Ez du zamarik ez errentamendurik, eurek hala adierazita.

ERREGISTROKO INFORMAZIOA.- Notario Erregelamenduaren 175. artikuluak aipatzen duen erregistro-informazioari dagokionez, agerrarazten dut ezintasun teknikoak izan direla finkaren titulartasuna eta kargen egoera bide telematikoetatik egiaztatzeko, eta, ondorenez, informazio-ohar soila eskatu diodala, telefax bidez, *(e)ko *ren *(e)an, *(e)ko jabetza-erregistroari; eskaera-zenbakia * izan da. Bide berbera erabiliz, Jabetza Erregistroak ohar hori bidali du, Hipoteka Erregelamenduaren 354.a).4. artikuluak adierazitako epean.Ohar soil horretan jasotako datuen eta eskritura honetan ezarritakoen artean, ez da desadostasunik atzeman* (edo honako desadostasun hauek atzeman dira*). Dena den, ohartarazten dut desadostasuna izan daitekeela Erregistroko informazioaren eta Erregistroko liburuen artean, ezin izan baitira horiek bide telematikoetatik kontsultatu egilespen-unean.Telefax horren fotokopia eskritura honen matrizeari eransten diot, beronen osagai gisa.

KATASTROKO DATUAK.- * zenbaki finkoa dagokio.

Matrize honi erantsi diot bide telematikoetatik finka honi buruz lortutako katastro-zedula.

ERKIDEGOAREN GASTUAK.- Alderdi eskualdatzaileak adierazten duenaren arabera, eskualdatutako finka eguneraturik dago jabeen erkidegoko gastuen ordainketan. Hala eta guztiz ere, alderdi eskualdatzaileak ez du ekarri datu hori egiaztatzeko ziurtagiririk; Jabetza Horizontalari buruzko Legearen 9,1.e) artikuluko 4. paragrafoak ziurtagiri hori aipatu arren, alderdi eskuratzaileak beren-beregi askatu du alderdi eskualdatzailea ziurtagiri hori aurkezteko betebeharretik.

FORU-DEIAK.- Ez dira egin Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko uztailaren 1eko 3/1992 Legearen 116. artikuluan aipatutako foru-deiak, agertzaileen ustez beharrezkoa ez delako. Edonola ere, Bizkaiko foru-legeria zibil indarrekoaren ondoriozko ohartarazpenak egiten dizkiet alderdiei.

Eta, hori guztia azaldu eta gero,

EGILESTEN DUTE:

LEHENENGOA.- * jaunak/andreak eta * jaunak/andreak SALDU ETA ESKUALDATU EGITEN DUTE eskritura honen azalpen-zatian zein finka deskribatu eta finka horren gaineko jabetza osoa, zama eta errentamendurik gabe, finka horri dagozkion eskubide, erabilera, eranskin eta zortasun guztiekin batera, eta zerga eta erkidego-gastuen ordainketan eguneratuta, eta * jaunak/andreak eta * jaunak/andreak EROSI ETA ESKURATU EGITEN DUTE jabetza oso hori, erdi bana eta zati indibiso berdinetan.

BIGARRENA.- Kontratu honen prezioa *koa da. Alderdi saltzaileak aitortzen du diru-kopuru hori jasota daukala alderdi eroslearengandik egintza honen aurretik, eta, ondorenez, jasoagiri bete eta eragingarria ematen dio erosleari, kopuru horren gainean.

HIRUGARRENA.- Eskritura honen ondoriozko gastu guztiak alderdi eroslearen kontura izango dira, salbu eta Hiri Lurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zerga, hori, halakorik badago, saltzaileen kontura izango baita.

Lege-erreserbak eta -ohartarazpenak egiten ditut, bereziki zerga-ondorioetarako, arazo material, formal eta zehatzaileetan haiek dituzten betebehar eta erantzukizunei dagokienez, eta haien aitorpenen zehaztugabetasunak ekar ditzakeen ondorio guztiei dagokienez. Batez ere, honako ohartarazpen hauek egiten dizkiet:

a.- 7/94 Foru Arauaren ondoriozko betebeharrez, eragiketa hau haren mende baitago. Era berean, eskritura hau likidaziora aurkeztu behar da Kostu bidezko Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari dagokionez, eta horretarako epe jakin bat dago. Gainera, Hiri Lurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zerga ordaindu beharra dago. Ondasunak zerga horien ordainketari lotuta daude, eta erantzukizunak sor daitezke horretarako aurkezpena egin ezean. 8/1989 Legeak dituen ondorioez ere ohartarazten diet alderdiei.

b.- Toki Ogasunen Araubideari buruzko Legearen 65. artikuluaren arabera,  eskritura honen objektu den finka lotuta geratzen da Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren tributu-kuota oso-osorik ordaintzeari, Tributuen Lege Orokorrak ezartzen duenaren arabera, zerga horren ondorioz zorrak ordaintzeko daudenean; Katastroko erreferentzia ekarri ezean, zergaren ondoriozko aitorpena aurkeztu beharrak bere horretan dirau, legeak agindutako epean; eta, aipatu aitorpenak aurkeztu ezean eta aitorpenok epez kanpo nahiz okerretara egiteagatik sortuko liratekeen erantzukizunez ere ohartarazten diet.

        EUROkoak dira, 7/94 Foru Araua aplikatzearen ondorioz sor daitezkeenetatik aparte.

Agertzaileei eskritura hau oso-osorik irakurtzen diet, eurek eurenez irakurtzeko eskubidea izanik, eskubide horri uko egiten diotelako, eta, honekin bat eginez, euren adostasuna adierazi eta sinatu egiten dute.

Oso-osoko irakurketaren ondoren, agertzaileak eskritura honen edukiaz behar beste informatuta geratu direlako, agertzaileek askatasunez emandako adostasunaz, egilespena haien borondatearekin bat egiteaz, borondate hori behar bezala informatu izanaz, legezkotasunarekin bat egiteaz, eta agerkari publiko honetan jasota dagoen guztiaz, dokumentua bera idatzita dagoela paper tinbreduneko * foliotan, * sailekoak, * zenbakia eta hurrenez hurreneko *ak, nik, notarioak, fede ematen dut.-

<< Atzera

Formularioak
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009. AVD-ZEA. Lege-oharra