Formularioak

Bide-zorra eratzea Bizkaian

OHARRA.- Bizkaiko foru-zuzenbide zibilean, bide-zorraren arauketa berezia jasota dago EHFZZLren 128. artikuluan eta ondorengoetan.

Formularioa deskargatu

CONSTITUCION DE SERVIDUMBRE

*GARREN ZENBAKIA.

*(e)n, nire egoitzan, (e)ko *aren *(e)an.

Nire, *, *(e)ko Notario Elkargo Txit Prestuko kide naizen honen aurrean,

AGERTZEN DIRA:

* JAUNA/ANDREA eta * JAUNA/ANDREA, adin nagusikoak, * araubidepean ezkonduak, *(e)ko biztanleak, *(e)an egoitza dutenak, eta nortasun-agirien zenbakiak, hurrenez hurren, * eta * dituztenak.

Eta * JAUNA/ANDREA eta * JAUNA/ANDREA, adin nagusikoak, * araubidepean ezkonduak, *(e)ko biztanleak, *(e)an egoitza dutenak, eta nortasun-agirien zenbakiak, hurrenez hurren, * eta * dituztenak.

Euren izen eta eskubidean PARTE HARTZEN DUTE.

Aipatu nortasun-agiriak erakusten dizkidate eta horien bitartez identifikatzen ditut. Badute, nire ustez, BIDE-ZORRAREN ERAKETA-eskritura hau egilesteko behar adinako lege-gaitasuna, eta, horretarako,

AZALTZEN DUTE:

I.- * jaunak/andreak eta * jaunak/andreak honako finka hauen gaineko jabetza osoa dutela:

1.- *

INSKRIPZIOA.- * liburukia, * liburua, * folioa, * finka-zenbakia, *. inskripzioa.

KATASTROKO DATUAK.- * zenbaki finkoa dagokio.

Matrize honi erantsi diot bide telematikoetatik finka honi buruz lortutako katastro-zedula.

2.- *

INSKRIPZIOA.- * liburukia, * liburua, * folioa, * finka-zenbakia, *. inskripzioa.

KATASTROKO DATUAK.- * zenbaki finkoa dagokio.

Matrize honi erantsi diot bide telematikoetatik finka honi buruz lortutako katastro-zedula.

TITULUA.- *.

ZAMAK ETA ERRENTAMENDUAK.- Aurretiaz deskribatutako finkek ez dute zamarik ez errentaririk, jabeek adierazten dutenaren arabera.

II.- * jaunak/andreak eta * jaunak/andreak honako finka honen gaineko jabetza osoa dutela:

*

INSKRIPZIOA.- * liburukia, * liburua, * folioa, * finka-zenbakia, *. inskripzioa.

KATASTROKO DATUAK.- * zenbaki finkoa dagokio.

Matrize honi erantsi diot bide telematikoetatik finka honi buruz lortutako katastro-zedula.

TITULUA.- *.

ZAMAK ETA ERRENTAMENDU-EGOERA.- Ez du zamarik ez errentamendurik, haiek hala adierazita.

III.- Eta, hori azaldu eta gero,

EGILESTEN DUTE:

LEHENENGOA.- * jaunak/andreak eta * jaunak/andreak, eta * jaunak/andreak eta * jaunak/andreak BIDE-ZORRA eratzen dute, honako baldintza hauek direla medio:

1.- ZORPEKO LURRAK.- Zorpeko lurrak izango dira eskritura honen azalpen-zatiko I. atalaren 1 eta 2. zenbakietan deskribatutako finkak.

2.- LUR NAGUSIA.- Lur nagusia izango da eskritura honen azalpen-zatiko II. atalean deskribatutako finka.

3.- BIDE-ZORRAREN EDUKIA:Bide-zorraren edukia da, zorpeko lurretatik eta haien luzera osoan, pertsonek eta ibilgailuek bidea izatea, lur nagusiraino; bide horrek * metroko zabalera izango du.

4.- BIDE-ZORRAREN ONDORIOZKO GASTUAK:Lur nagusiaren jabeek eta zorpeko lurren jabeek ordainduko dituzte, erdi bana, bide-zorraren ondoriozko gastuak.

5.- BIDE-ZORRAREN BALIOA:Ondorio fiskaletarako, eratutako bide-zorraren balioa * EUROKOA da. Lur nagusiaren titularrek diru-kopuru hori ordaindu diete zorpeko lurren titularrei, gaur bertan, eskudiruz, eurek adierazten dutenaren arabera, baina ezin dute hori egiaztatu.

6.- LEGERIA APLIKAGARRIA: Aplikagarriak dira Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko 3/1992 Lege indarrekoaren 128.etik 130.erako artikuluak.

Agertzaileek ematen didate eta nik matrize honi eransten diot aireko planoa; plano horretan agertzen da aipatu bide-zorraren ibilbidea.

Era berean, agertzaileek emango didate eta nik, beronen ondoren diligentzia eginez, matrize honi erantsiko diot plano topografikoa; plano horretan agertzen da deskribatutako bidea, erregistroko nahiz katastroko finka guztiekin batera.

BIGARRENA.- Lur nagusiaren jabeek ordainduko dituzte egilespen honen ondoriozko gastu eta zerga guztiak.

        euro dira, gehi 7/94 Foru arauak ekar dezakeena.

Agertzaileei eskritura hau oso-osorik irakurtzen diet, eurek eurenez irakurtzeko eskubidea izanik, eskubide horri uko egiten diotelako, eta, honekin bat eginez, euren adostasuna adierazi eta sinatu egiten dute.

Oso-osoko irakurketaren ondoren, agertzaileak eskritura honen edukiaz behar beste informatuta geratu direlako, agertzaileek askatasunez emandako adostasunaz, egilespena haien borondatearekin bat egiteaz, borondate hori behar bezala informatu izanaz, legezkotasunarekin bat egiteaz, eta agerkari publiko honetan jasota dagoen guztiaz, dokumentua bera idatzita dagoela paper tinbreduneko * foliotan, * sailekoak, * zenbakia eta hurrenez hurreneko *ak, nik, notarioak, fede ematen dut.-

<< Atzera

Formularioak
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009. AVD-ZEA. Lege-oharra