Formularioak

Foru-komunikazioaren ezkontza-sozietatea desegitea, eta herentzia onartu eta adjudikatzea, aldi berean testamentu-ahalordea egikarituta eta alargunari gozamen unibertsala emanda

OHARRA.- Kasu honetan, alargunak eta bi-bien seme-alaba nahiz ondorengoek foru-komunikazioaren ezkontza-sozietatea likidatzen dute, eta, horrez gain, hildakoaren herentzia onartzen dute, eta,  aldi berean, testamentu-ahalordea egikaritzen du alargunak. Horixe da kasurik ohikoena, Bizkaiko foru-zuzenbide zibilean.

Formularioa deskargatu

NUMERO

*GARREN ZENBAKIA.

*(e)n, nire egoitzan, (e)ko *aren *(e)an.

Nire, *, *(e)ko Notario Elkargo Txit Prestuko kide naizen honen aurrean,

AGERTZEN DIRA:

* JAUNA/ANDREA, adin nagusikoa, alarguna, *(e)ko biztanlea, (e)an egoitza duena, eta nortasun-agiriaren zenbakia * duena.

Eta * JAUNA/ANDREA, adin nagusikoa, ezkongabea, *(e)ko biztanlea, (e)an egoitza duena, eta nortasun-agiriaren zenbakia * duena.

Euren inguruabar pertsonalak haien adierazpenetatik atera dira.

Euren izen eta eskubidean PARTE HARTZEN DUTE.

Euren nortasun-agiriak erakusten dizkidate, eta horien bitartez identifikatzen ditut. Badute, nire ustez, behar adinako lege-gaitasuna, EZKONTZA-SOZIETATEA LIKIDATZEARI, ETA HERENTZIA ONARTU ETA ADJUDIKATZEARI buruzko eskritura hau formalizatzeko, eta, horretarako,

AZALTZEN DUTE:

I.- * jauna/andrea, * zenbakia duen nortasun-agiriaren titularra, *(e)n jaio eta bertako biztanlea zena, *(e)ko *aren *(e)an hil zen, *(e)n. Ezkonduta zegoen hemen agertzaile den * jaunarekin/andrearekin, berarentzat hori ezkontza bakarra zela, eta, ezkontza horretatik, hiru seme-alaba zituen, hemen agertzaile direnak, * jauna/andrea, * jauna/andrea eta * jauna/andrea.

Kausatzaile horrek bere ezkontideari testamentu-ahalordea eman zion, *(e)ko notario den * jaunak/andreak *(e)ko * aren (e)an * protokolo-zenbakiarekin eskuetsitako eskrituraren bitartez, honetara:

“Aipatu ezkontideari, * jaunari/andreari, testamentu-ahalordea ematen dio, bakoitzak, foru-komisario izaeraz, bere ondasunak xeda ditzan, bi-bion seme-alaba eta ondorengoen artean, edo bestelakoen artean, batzuei gehiago eta beste batzuei gutxiago emanez, edo zati berdinetan, horretarako dohaintzak, legatuak, jaraunsle-izendapenak eta bazterketak eginez, Bizkaiko foru-zuzenbidearen arabera, behingoz nahiz behin baino gehiagotan, baita izaera ezeztagarriarekin ere.

Ahalorde hori alargunaren bizi osorako ematen da; baina, alarguna berriz ezkontzen bada edo izatezko bikotea eratzen badu, ezeztaturik geratuko da.

Alargunak, ahalordea erabiltzen ez duen bitartean, herentziako ondasunen administrazioari eta gozamenari eutsiko die.

Alargunak, era berean, bere buruari adjudikatu ahal izango dio herentziaren gaineko gozamen unibertsala, alargun dirauen artean edota izatezko bikotea eratzen ez duen bitartean.

Ondorio horietarako, testamentugileak beren-beregi agerrarazi nahi du komisarioari dagozkion ahalmenak modurik zabalenean interpretatu behar direla. Horregatik, komisarioak orotariko administrazio-egintzak burutu ahal izango ditu, ondasun higiezinen gaineko errentamendua barne; era berean, xedatze-egintzak burutu ahal izango ditu, banku-saldoen gainean, akzioen gainean, funtsen gainean edo bestelako finantza-produktuen gainean, baldin eta halakoen titularra ahalorde-emailea bera bada. Edozein modutan ere, komisarioak iraunarazi beharko ditu herentziako ondasunak eurak edo horien subrogazioaren ondorioz lortutakoak, testamentugilearen jaraunsle edo oinordeko direnen mesederako.

Eskritura honen lehenengo kopia luzatzen denean, horrexeri erantsiko zaizkio kausatzailearen heriotza-ziurtagiria, Azken Nahien Erregistroko ziurtagiria, bai eta aipatu testamentuaren kopia kautoa ere.

II.- * jauna/andrea hiltzean, honako ondasun hauek geratu ziren:

A.- * izeneko ondasun higiezina.

INSKRIPZIOA.- (e)ko Jabetza Erregistroa, * liburukia, * liburua, * folioa, * finka-zenbakia, * inskripzioa.

ZAMAK ETA ERRENTAMENDUAK.- Zametatik aske eta errentaririk gabe.

TITULUA.- *.

KATASTROKO DATUAK.- * zenbaki finkoa dagokio.

Matrize honi erantsi diot bide telematikoetatik finka honi buruz lortutako katastro-zedula.

BALIOA.- Makineriaren balioa * da.

B.- * izeneko ondasun higiezina.

INSKRIPZIOA.- (e)ko Jabetza Erregistroa, * liburukia, * liburua, * folioa, * finka-zenbakia, * inskripzioa.

ZAMAK ETA ERRENTAMENDUAK.- Zametatik aske eta errentaririk gabe.

TITULUA.- *.

KATASTROKO DATUAK.- * zenbaki finkoa dagokio.

Matrize honi erantsi diot bide telematikoetatik finka honi buruz lortutako katastro-zedula.

BALIOA.- Makineriaren balioa * da.

C.- * izeneko nekazaritza-makineria.

BALIOA.- Makineriaren balioa * da.

D.- * euro; horixe da * zenbakidun kontuaren saldoa, kontu hori irekita dagoela * izeneko erakundeak *(e)n duen sukurtsalean.

III.- Eta, aurreko guztia azaldu eta gero, agertzaileek

EGILESTEN DUTE:

LEHENENGOA.- * jaunak/andreak, bere kabuz, eta, halaber, hildako ezkontidearen, * jaunaren/andrearen foru-komisario gisa, aipatu testamentu-ahalordea erabiliz, onartu egiten du haren ezkontidea, * jauna/andrea hiltzean gauzatutako foru-komunikazioa, eta bi-bien arteko ezkontza-sozietatea likidatzen du. Likidazio horren ondorioz, hemen agertzaile den * jaunari/andreari jabetza osoz dagokio eskritura honen azalpen-zatiko II. atalean deskribatutako ondasun guztien erdi indibisoa; beste erdi indibisoak * jaunaren/andrearen herentzia osatzen du. Herentzia horretan, hemen agertzaile den * jaunari/andreari gozamen unibertsala dagokio, lehen aipatu testamentuaren ondorioz.

BIGARRENA.- * jaunak/andreak bere testamentuan emandako testamentu-ahalordea erabiliz, eta eskritura honen azalpen-zatiko II. atalean deskribatutako ondasun guztien erdi indibisoari dagokionez, horrek eratzen baitu hildako * jaunaren/andrearen herentzia, hemen agertzaile den * jaunak/andreak dohaintzan ematen dio erdi horren gaineko jabetza soila hemen ere agertzaile den * jaunari/andreari, lehen aipatu seme/alaba horri, eta beren-beregi baztertzen ditu gainerako senideak, Bizkaiko foru-legerian ezarritakoarekin bat etorriz.

HIRUGARRENA.- * jaunak/andreak huts eta soilik onartzen du bere aita/ama den * jauna/andrea hiltzean eragindako dohaintza; bere buruari adjudikatzen dio eskritura honen azalpen-zatiko II. atalean deskribatutako ondasun guztien erdi indibisoaren gaineko jabetza soila; eta herentzia horretan bere eskubide guztiak ordainduta daudela adierazten du.

LAUGARRENA.- Ondorio fiskaletarako, agertzaileek agerrarazten dute egindako eskualdaketak salbuetsita daudela, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren ordainketatik.

BOSGARRENA.- Adjudikaziodunek ordainduko dituzte eskritura honen ondoriozko gastu eta zerga guztiak, bakoitzak izan duen adjudikazioaren arabera.

Azaroaren 14ko 20/2005 Legearekin bat etorriz, matrize honi eransten dizkiot Aseguruen Erregistroko ziurtagiria, bide telematikoetatik lortu dudana; horretan agertzen da kausatzaileak ez duela (*edo baduela) bere mesederako inolako asegururik.

Lege-erreserbak eta -ohartarazpenak egiten ditut, bereziki zerga-ondorioetarako, arazo material, formal eta zehatzaileetan haiek dituzten betebehar eta erantzukizunei dagokienez, eta haien aitorpenen zehaztugabetasunak ekar ditzakeen ondorio guztiei dagokienez. Batez ere, honako ohartarazpen hauek egiten dizkiet:

a.- 7/94 Foru Arauaren ondoriozko betebeharrez, eragiketa hau haren mende baitago. Era berean, eskritura hau likidaziora aurkeztu behar da Kostu bidezko Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari dagokionez, eta horretarako epe jakin bat dago. Gainera, Hiri Lurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zerga ordaindu beharra dago. Ondasunak zerga horien ordainketari lotuta daude, eta erantzukizunak sor daitezke horretarako aurkezpena egin ezean. 8/1989 Legeak dituen ondorioez ere ohartarazten diet alderdiei.

b.- Toki Ogasunen Araubideari buruzko Legearen 64. artikuluaren arabera,  eskritura honen objektu diren finkak lotuta geratzen dira Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren tributu-kuota oso-osorik ordaintzeari, Tributuen Lege Orokorrak ezartzen duenaren arabera, zerga horren ondorioz zorrak ordaintzeko daudenean; Katastroko erreferentzia ekarri ezean, zergaren ondoriozko aitorpena aurkeztu beharrak bere horretan dirau, legeak agindutako epean; eta, aipatu aitorpenak aurkeztu ezean eta aitorpenok epez kanpo nahiz okerretara egiteagatik sortuko liratekeen erantzukizunez ere ohartarazten diet..

        eurokoak dira. Horiei gehituko zaie aipatu errege-dekretuaren 4, 5 eta 7. zenbakiak, eta laugarren araua aplikatzearen ondoriozkoa, bai eta 7/94 Foru Araua aplikatzearen ondoriozkoa ere.

Agertzaileei eskritura hau oso-osorik irakurtzen diet, eurek eurenez irakurtzeko eskubidea izanik, eskubide horri uko egiten diotelako, eta, honekin bat eginez, euren adostasuna adierazi eta sinatu egiten dute.

Oso-osoko irakurketaren ondoren, agertzaileak eskritura honen edukiaz behar beste informatuta geratu direlako, agertzaileek askatasunez emandako adostasunaz, egilespena haien borondatearekin bat egiteaz, borondate hori behar bezala informatu izanaz, legezkotasunarekin bat egiteaz, eta agerkari publiko honetan jasota dagoen guztiaz, dokumentua bera idatzita dagoela paper tinbreduneko * foliotan, * sailekoak, * zenbakia eta hurrenez hurreneko *ak, nik, notarioak, fede ematen dut.-

<< Atzera

Formularioak
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009. AVD-ZEA. Lege-oharra