Formularioak

Foru-komunikazioa desegin eta likidatzeko eskritura, ezkontzako itunik egin gabe

OHARRA.- Ikus 10.6 ereduaren inguruan egindako oharra.

Formularioa deskargatu

NUMERO

*GARREN ZENBAKIA.

*(e)n, nire egoitzan, (e)ko *aren *(e)an.

Nire, *, *(e)ko Notario Elkargo Txit Prestuko kide naizen honen aurrean,

AGERTZEN DIRA:

* JAUNA/ANDREA eta * JAUNA/ANDREA, adin nagusikoak, bizkaitar forudunak, *(e)ko biztanleak, * (e)an egoitza dutenak, eta nortasun-agirien zenbakiak, hurrenez hurren, * eta * dituztenak.

Euren izen eta eskubidean PARTE HARTZEN DUTE.

Ezagutzen ditut, eta badute, nire aburuz, behar besteko lege-gaitasuna, EZKONTZA-SOZIETATEAREN LIKIDAZIOARI ETA ADJUDIKAZIOARI buruzko eskritura hau egilesteko, eta, horretarako,

AZALTZEN DUTE:

I.- Gaur bertan, *(e)n, berau sinatzen duen notario jaunaren/andrearen aurrean, eta beronen aurretixeko protokolo-zenbakiarekin, agertzaileek ezkontzako itunak egiletsi dituztela; itunotan, foru-komunikazioari buruzko ezkontza-araubide ekonomikoaren ordez, ondasunen banantze-araubidea ezarri dute.

II.- Foru-komunikazioari buruzko araubide azkendu horri zegozkiola, besteak beste, honako ondasun hauek:

AKTIBOA:

1.- Ondoren deskribatuko den etxebizitza:

*

INSKRIPZIOA.- (e)ko Jabetza Erregistroa, * liburukia, * liburua, * folioa, * finka-zenbakia, * inskripzioa.

KATASTROKO DATUAK.- * zenbaki finkoa dagokio.

Matrize honi erantsi diot bide telematikoetatik finka honi buruz lortutako katastro-zedula.

BALIOA.- Finka horren balioa * da.

2.- Ondoren deskribatuko den garaje-plaza:

*

INSKRIPZIOA.- (e)ko Jabetza Erregistroa, * liburukia, * liburua, * folioa, * finka-zenbakia, * inskripzioa.

KATASTROKO DATUAK.- * zenbaki finkoa dagokio.

Matrize honi erantsi diot bide telematikoetatik finka honi buruz lortutako katastro-zedula.

BALIOA.- Finka horren balioa * da.

TITULUA.- *.

ZAMAK ETA ERRENTAMENDUAK.- Ez dute zamarik ez errentamendurik, alderdiek hala adierazita.

Bi finka horiek honako honen osagaiak dira:

*

Aktiboaren balioa, guztira: *.

PASIBOA:

3.- 1. zenbakian deskribatutako etxebizitzaren gainean hipoteka bat dagoela kontuan hartuta, hipoteka-mailegu horretatik ordaintzeko dagoen saldoa; hipoteka-mailegu hori etxebizitza erosteko egunean bertan sinatu zen, * izeneko erakundearekin, * notario jaun/andre berberaren aurrean. Maileguaren printzipala * EUROKOA da.

Pasiboaren balioa, guztira: *.

Inbentarioaren balio garbia, hau da, aktiboari pasiboa kenduta, *(e)koa da. Foru-komunikazioaren ezkontza-sozietatea likidatzekotan, ezkontide bakoitzari ordaindu behar zaizkio sozietate horretan dituen eskubideak; inbentarioaren balio garbia zein izan eta horren erdia da eskubide horien balioa.

Eta, aurrekoa azaldu eta gero, agertzaileek

EGILESTEN DUTE:

LEHENENGOA.- * jaunak/andreak eta * jaunak/andreak euren ezkontzako foru-komunikazioaren sozietatea likidatu eta likidazio hori formalizatzen dute.

BIGARRENA.- Formalizatutako likidazio horretan agertzaile bakoitzari dagozkion eskubideak ordaintzeko, eta inbentariopeko ondasun higiezinak zatiezinak direla kontuan hartuta, aktiboa eta pasiboa, bi-biak, osorik adjudikatzen zaizkio * jaunari/andreari, eta ez zaio inolako ondasunik adjudikatzen * jaunari/andreari.

* jaunak/andreak adierazten du likidazioan berari dagozkion eskubideak ordainduta daudela, eta ez duela zer erreklamatu horien ondorioz. Edozein modutan ere, agerrarazten du neurriz beheko adjudikazioa dohaintza moduan hartu behar dela, eta, zehatzago esateko, balio berberarekin ezkontidearen mesederako egindako dohaintza moduan.

Agertzaileei ohartarazten diet adjudikazioduna pasiboan subrogatzeak ez daukala ondoriorik hirugarrenen kontra, erakunde hartzekodunak beren-beregi subrogazio hori onartzen ez duen bitartean.

HIRUGARRENA.- Eskritura honek eratortzen dituen gastu guztiak alderdi bien kontura geratzen dira, erdi bana.

Foru Ogasunari  salbuespen fiskala eskatzen diote, dela likidazioari eta adjudikazioari dagokienez, dela neurriz beheko adjudikazioaren gaineko dohaintzari dagokionez.

Lege-erreserbak eta -ohartarazpenak egiten ditut, bereziki zerga-ondorioetarako, arazo material, formal eta zehatzaileetan haiek dituzten betebehar eta erantzukizunei dagokienez, eta haien aitorpenen zehaztugabetasunak ekar ditzakeen ondorio guztiei dagokienez.Batez ere, honako ohartarazpen hauek egiten dizkiet:

a.- 7/94 Foru Arauaren ondoriozko betebeharrez, eragiketa hau haren mende baitago. Era berean, eskritura hau likidaziora aurkeztu behar da Kostu bidezko Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari dagokionez, eta horretarako epe jakin bat dago. Gainera, Hiri Lurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zerga ordaindu beharra dago. Ondasunak zerga horien ordainketari lotuta daude, eta erantzukizunak sor daitezke horretarako aurkezpena egin ezean. 8/1989 Legeak dituen ondorioez ere ohartarazten diet alderdiei.

b.- Toki Ogasunen Araubideari buruzko Legearen 64. artikuluaren arabera,  eskritura honen objektu den finka lotuta geratzen da Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren tributu-kuota oso-osorik ordaintzeari, Tributuen Lege Orokorrak ezartzen duenaren arabera, zerga horren ondorioz zorrak ordaintzeko daudenean; Katastroko erreferentzia ekarri ezean, zergaren ondoriozko aitorpena aurkeztu beharrak bere horretan dirau, legeak agindutako epean; eta, aipatu aitorpenak aurkeztu ezean eta aitorpenok epez kanpo nahiz okerretara egiteagatik sortuko liratekeen erantzukizunez ere ohartarazten diet.

        EUROkoak dira, 7/94 Foru Araua aplikatzearen ondorioz sor daitezkeenetatik aparte.

Agertzaileei eskritura hau oso-osorik irakurtzen diet, eurek eurenez irakurtzeko eskubidea izanik, eskubide horri uko egiten diotelako, eta, honekin bat eginez, euren adostasuna adierazi eta sinatu egiten dute.

Oso-osoko irakurketaren ondoren, agertzaileak eskritura honen edukiaz behar beste informatuta geratu direlako, agertzaileek askatasunez emandako adostasunaz, egilespena haien borondatearekin bat egiteaz, borondate hori behar bezala informatu izanaz, legezkotasunarekin bat egiteaz, eta agerkari publiko honetan jasota dagoen guztiaz, dokumentua bera idatzita dagoela paper tinbreduneko * foliotan, * sailekoak, * zenbakia eta hurrenez hurreneko *ak, nik, notarioak, fede ematen dut.-

<< Atzera

Formularioak
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009. AVD-ZEA. Lege-oharra