Formularioak

Ezkontzako itunak, foru-komunikazioaren araubidea desegin eta likidatuz

OHARRA.- Ikus 10.5 ereduaren inguruan egindako oharra. Eredu honetan, ezkontzaren araubide ekonomiko indarrekoa desegiteaz gain, beste araubide ekonomiko bat aukeratzen da.

Formularioa deskargatu

CAPITULACIONES MATRIMONIALES

*GARREN ZENBAKIA.

*(e)n, nire egoitzan, (e)ko *aren *(e)an.

Nire, *, *(e)ko Notario Elkargo Txit Prestuko kide naizen honen aurrean,

AGERTZEN DIRA:

* JAUNA/ANDREA eta * JAUNA/ANDREA, adin nagusikoak, bizkaitar forudunak, foru-komunikazioaren araubidepean ezkonduak, *(e)ko biztanleak, * (e)an egoitza dutenak, eta nortasun-agirien zenbakiak, hurrenez hurren, * eta * dituztenak.

Euren izen eta eskubidean PARTE HARTZEN DUTE.Euren nortasun-agiriak erakusten dizkidate, eta horien bitartez identifikatzen ditut. Badute, nire aburuz, EZKONTZAKO ITUNAK, ETA FORU-KOMUNIKAZIOA DESEGIN ETA LIKIDATZEKO eskritura hau egilesteko behar den adinako lege-gaitasuna, eta, horretarako,

AZALTZEN DUTE:

I.- (e)n ezkondu zirela, (e)ko *aren *(e)an. Ezkontza hori inskribatuta dago, (e)ko Erregistro Zibilean, * liburukian, * orrian. Ezkondu zirenean, bi-biak bizkaitar forudunak ziren, eta ez zuten ezkontzako itunik egin. Hori dela eta, euren ezkontzaren araubide ekonomikoa foru-komunikazioarena da.

II.- Foru-komunikazioaren ezkontza-sozietate horri honako ondasun hauek dagozkiola:

AKTIBOA:

1.- * euro; horixe da * zenbakidun kontuaren saldoa, kontu hori irekita dagoela * izeneko erakundeak *(e)n duen sukurtsalean.

2.- * izeneko ondasun higiezina.

TITULUA.- *.

INSKRIPZIOA.- (e)ko Jabetza Erregistroa, * liburukia, * liburua, * folioa, * finka-zenbakia, * inskripzioa.

ZAMAK ETA ERRENTAMENDUAK.- Ez du zamarik ez errentamendurik, alderdiak hala adierazita.

KATASTROKO DATUAK.- * zenbaki finkoa dagokio.

Matrize honi erantsi diot bide telematikoetatik finka honi buruz lortutako katastro-zedula.

BALIOA.- Finka horren balioa * da.

Aktiboaren balioa, guztira: *.

PASIBOA:

3.- 2. zenbakian deskribatutako ondasun higiezinaren gainean hipoteka bat dagoela kontuan hartuta, hipoteka-mailegu horretatik ordaintzeko dagoen saldoa; hipoteka-mailegu hori ondasun higiezina erosteko egunean bertan sinatu zen, * izeneko erakundearekin, * notario jaun/andre berberaren aurrean. Maileguaren printzipala * EUROKOA da.

Pasiboaren balioa, guztira: *.

Inbentarioaren balio garbia, hau da, aktiboari pasiboa kenduta, *(e)koa da. Foru-komunikazioaren ezkontza-sozietatea likidatzekotan, ezkontide bakoitzari ordaindu behar zaizkio sozietate horretan dituen eskubideak; inbentarioaren balio garbia zein izan eta horren erdia da eskubide horien balioa.

III.- Agertzaileek, ados jarrita, erabaki dutela euren arteko foru-komunikazioa likidatzea, eta, aurrerantzean, euren ezkontzari ondasunen erabateko banantze-araubidea ezartzea. Horretarako, honako itun hauek egin dituzte:

ITUNAK:

1.- Egilesleek ituntzen dute euren arteko ezkontza erabateko ONDASUNEN BANANTZE-ARAUBIDEpekoa izango dela gaurtik aurrera. Ezkontide bakoitzak bereak dituen ondasunen jabetza, administrazioa, gozamena eta xedapen askea izango ditu, eta bere egingo ditu bere ondasunen fruitu eta errentak, bai eta edozein tituluren bidez bere lan edo jarduera pertsonalaren bitartez lortzen dituen fruitu eta errentak ere.

2.- Ezkontide bakoitzaren ondasunek ez dute erantzukizunik izango beste ezkontideak egin nahiz ezkontide horren jarduerak eratorritako zor, betebehar eta erantzukizunetan, horiek familiaren mesederako badira ere, beste ezkontideak beren-beregi abala edo fidantza ematen ez duen bitartean.

3.- Ezkontideek ezkontzaren zamei aurre egingo diete euren baliabide ekonomikoen arabera, Kode Zibilaren 1.438. artikuluarekin bat etorriz.

Eta, aurreko guztia azaldu eta gero, agertzaileek

EGILESTEN DUTE:

LEHENENGOA.- * jaunak/andreak eta * jaunak/andreak euren ezkontzako foru-komunikazioaren sozietatea likidatzen dute, eta, likidazio horretan bakoitzari dagozkion eskubideak ordaintzeko, honako adjudikazio hauek egiten dituzte:

A.- * jaunari/andreari adjudikatzen zaio eskritura honen azalpen-zatiko II. atalaren 1. zenbakian aipatu kontuaren saldoa; horren balioa * (e)koa da.

B.- * jaunari/andreari adjudikatzen zaizkio eskritura honen azalpen-zatiko II. atalaren 2. zenbakian deskribatutako ondasun higiezina, eta eskritura honen azalpen-zatiko II. atalaren 3. zenbakian aipatu mailegua; adjudikatutakoaren balio garbia *(e)koa da.

Ezkontza-sozietatea desegin eta likidatzean, ezkontide bakoitzak sozietate horretatik hartzeko daukana beste horrenbestekoa da; ondorenez, bi-bien eskubideak ordainduta geratzen dira. Horregatik, agertzaileek adierazten dute ez dutela zer erreklamatu, eskritura honetan desegin eta likidatutako foru-komunikazioa dela eta.

Agertzaileei ohartarazten diet adjudikazioduna pasiboan subrogatzeak ez daukala ondoriorik hirugarrenen kontra, erakunde hartzekodunak beren-beregi subrogazio hori onartzen ez duen bitartean.

BIGARRENA.- Ezkontide-agertzaileek, behin euren arteko foru-komunikazioaren ezkontza-araubidea desegin eta likidatu ondoren, ituntzen dute une honetatik aurrera euren arteko ezkontzaren araubide ekonomikoa ondasunen erabateko banantzeari buruzkoa izatea, eskritura honen azalpen-zatian agertzen diren itunekin. Bi agertzaileek onartzen dituzte aipatu itunak.

HIRUGARRENA.- Egilesleok Erregistro Zibilaren arduradunari eskatzen diote euren arteko ezkontzaren araubide ekonomikoa aldatu dela erregistro horretan agertzea, ezkontzari buruzko inskripzioaren bazterrean.

Legezko erreserbak eta ohartarazpenak egiten ditut, beren-beregi Erregistro Zibilari dagozkionak.

Agertzaileei eskritura hau oso-osorik irakurtzen diet, eurek eurenez irakurtzeko eskubidea izanik, eskubide horri uko egiten diotelako, eta, honekin bat eginez, euren adostasuna adierazi eta sinatu egiten dute.

Oso-osoko irakurketaren ondoren, agertzaileak eskritura honen edukiaz behar beste informatuta geratu direlako, agertzaileek askatasunez emandako adostasunaz, egilespena haien borondatearekin bat egiteaz, borondate hori behar bezala informatu izanaz, legezkotasunarekin bat egiteaz, eta agerkari publiko honetan jasota dagoen guztiaz, dokumentua bera idatzita dagoela paper tinbreduneko * foliotan, * sailekoak, * zenbakia eta hurrenez hurreneko *ak, nik, notarioak, fede ematen dut.-

<< Atzera

Formularioak
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009. AVD-ZEA. Lege-oharra