Formularioak

Ezkondu ondorengo itunak, foru-komunikazioaren araubidea ezartzeko

OHARRA.- Ikus 10.4 ereduaren inguruan egindako oharra.

Eredu honetan, ezkontideek, foru-komunikazioaren araubide ekonomikoa aukeratzearekin batera, irabazpidezkoen sozietatea desegiten dute.

Formularioa deskargatu

CAPITULACIONES MATRIMONIALES

*GARREN ZENBAKIA.

*(e)n, nire egoitzan, (e)ko *aren *(e)an.

Nire, *, *(e)ko Notario Elkargo Txit Prestuko kide naizen honen aurrean,

AGERTZEN DIRA:

* eta *, adin nagusikoak, bizkaitar forugabeak, irabazpidezko sozietatearen lege-araubidepean ezkonduak, *(e)ko biztanleak, *(e)an egoitza dutenak, eta nortasun-agirien zenbakiak, hurrenez hurren, * eta * dituztenak.

Euren izen eta eskubidean PARTE HARTZEN DUTE.Euren nortasun-agiriak erakusten dizkidate, eta horien bitartez identifikatzen ditut. Badute, nire aburuz, EZKONTZAKO ITUNEN eskritura hau egilesteko behar den adinako lege-gaitasuna, eta, horretarako,

AZALTZEN DUTE:

I.- *(e)n ezkondu zirela, (e)ko *aren *(e)an. Ezkontza hori inskribatuta dago, (e)ko Erregistro Zibilean, * liburukian, * orrian. Ezkondu zirenean, bi-biak bizkaitar forugabeak ziren, eta ez zuten ezkontzako itunik egin. Hori dela eta, euren ezkontzaren araubide ekonomikoa irabazpidezkoen sozietatea da.

II.- Ezkontzaren araubide ekonomiko hori aldarazteko erabakia hartu dutela, eta, horretarako,

EGILESTEN DUTE:

LEHENENGOA.- Orain arte, ezkontide agertzaileen ezkontzari irabazpidezkoen sozietatea aplikatzen zitzaion. Orain, agertzaileok sozietate hori desegiten dute, eta, aurrerantzean, ondasunen foru-komunikazioari buruzko araubide ekonomikoa ezartzea ituntzen dute. Araubide horri Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Lege indarrekoa aplikatuko zaio, eta agertzaile biek hori onartu egiten dute.

BIGARRENA.- Egilesleok Erregistro Zibilaren arduradunari eskatzen diote euren arteko ezkontzaren araubide ekonomikoa aldatu dela erregistro horretan agertzea, ezkontzari buruzko inskripzioaren bazterrean oharra eginez.

Beren-beregi agerrarazten dut ezkontza bitartean ezkontzako araubide ekonomikoa aldarazteak ez diela kalterik egingo hirugarrenek orduko eskuratutako eskubideei.

Gainerako lege-erreserbak eta -ohartarazpenak egiten ditut, bereziki, Erregistro Zibilari dagozkionak.

Agertzaileei eskritura hau oso-osorik irakurtzen diet, eurek eurenez irakurtzeko eskubidea izanik, eskubide horri uko egiten diotelako, eta, honekin bat eginez, euren adostasuna adierazi eta sinatu egiten dute.

Oso-osoko irakurketaren ondoren, agertzaileak eskritura honen edukiaz behar beste informatuta geratu direlako, agertzaileek askatasunez emandako adostasunaz, egilespena haien borondatearekin bat egiteaz, borondate hori behar bezala informatu izanaz, legezkotasunarekin bat egiteaz, eta agerkari publiko honetan jasota dagoen guztiaz, dokumentua bera idatzita dagoela paper tinbreduneko * foliotan, * sailekoak, * zenbakia eta hurrenez hurreneko *ak, nik, notarioak, fede ematen dut.-

<< Atzera

Formularioak
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009. AVD-ZEA. Lege-oharra