Formularioak

Ezkontide batek besteak egindako xedatze-egintzak berresteko eskritura

OHARRA.- Bizkaiko foru-komunikazioan, xedatze-egintzetarako nahitaezkoa da bi ezkontideen adostasuna; hori dela eta, ezkontideetatik batek berretsi ahal ditu besteak burututako egintzak (EHFZZLren 99. artikulua).

Formularioa deskargatu

Akta Errigoiti

*GARREN ZENBAKIA.

*(e)n, nire egoitzan, (e)ko *aren *(e)an.

Nire, *, *(e)ko Notario Elkargo Txit Prestuko kide naizen honen aurrean,

AGERTZEN DA:

* JAUNA/ANDREA, adin nagusikoa, bizkaitar foruduna, ezkongabea / ondasunen foru-komunikazioaren araubidepean (edo kasuan kasuko araubidepean) ezkondua / epaiketa bidez banandua / alarguna, *(e)ko biztanlea, *(e)an egoitza duena, eta nortasun-agiriaren zenbakia * duena.

Bere inguruabar pertsonalak bere adierazpenetatik atera dira.

Agertzailea identifikatzen dut, aipatu nortasun-agiriaren bitartez.

Bere izen eta eskubidean parte hartzen du.

Badu, nire ustez, BERRESPEN-eskritura hau egiteko behar adinako lege-gaitasuna, eta, horretarako,

EGILESTEN DU:

Oso-osorik berresten duela *(e)ko *aren (e)an, * notario jaunak/andreak, * protokolo-zenbakiarekin eskuetsitako eskritura. Adierazten du badakiela zein den eskritura horren eduki osoa. Eskritura horretan, hemen agertzaile den * jaunaren/andrearen ezkontideak, * jaunak/andreak kostu bidez eskualdatu zion * izeneko ondasuna * jaunari/andreari, ondasun hori foru-komunikazioaren ezkontza-sozietatekoa zela.

Agertzaileari eskritura hau oso-osorik irakurri diot, berari irakurtzeko duen eskubidea ohartarazi eta gero, berak horri uko egin diola, beronen edukia berretsi eta sinatu egin du.

Oso-osoko irakurketaren ondoren, agertzailea eskritura honen edukiaz behar beste informatuta geratu delako, agertzaileak askatasunez emandako adostasunaz, egilespena haren borondatearekin bat egiteaz, borondate hori behar bezala informatu izanaz, legezkotasunarekin bat egiteaz, eta agerkai publiko honetan jasota dagoen guztiaz, dokumentua bera idatzita dagoela paper tinbreduneko * foliotan, * sailekoak, * zenbakia eta hurrenez hurreneko *ak, nik, notarioak, fede ematen dut.-

<< Atzera

Formularioak
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009. AVD-ZEA. Lege-oharra