Formularioak

Oinordetza-ituna, post mortem eragingarritasunarekin

OHARRA.- Ikus 9.1 ereduaren inguruan egindako oharra.

Oinordetza-itunak post mortem eragingarritasuna duenean (EHFZZLren 78. artikulua), izendatua ondasunen oinordekoa da; eta, oinordeko hori semea edo alaba baldin bada, bere eskubidea xedatu ahal du doan, inter vivos nahiz mortis causa, seme-alaba eta ondorengoen mesederako.

Formularioa deskargatu

NUMERO

*GARREN ZENBAKIA.

*(e)n, nire egoitzan, (e)ko *aren *(e)an.

Nire, *, *(e)ko Notario Elkargo Txit Prestuko kide naizen honen aurrean,

AGERTZEN DIRA:

Alde batetik, * JAUNA/ANDREA, *(e)n jaioa, *(e)ko *aren *(e)an, hilda dauden * jaunaren/andrearen eta * jaunaren/andrearen semea/alaba, eta * JAUNA/ANDREA, *(e)n jaioa, *(e)ko *aren *(e)an, hilda dauden * jaunaren/andrearen eta * jaunaren/andrearen semea/alaba, bi-biak ere adin nagusikoak, bizkaitar forudunak, foru-komunikazioaren araubidepean (edo kasuan kasuko araubidepean) ezkonduak, *(e)ko biztanleak, *(e)an egoitza dutenak, eta nortasun-agirien zenbakiak, hurrenez hurren, * eta * dituztenak.

Eta, beste alde batetik, * JAUNA/ANDREA, adin nagusikoa, *(e)ko auzotasun zibila duena, ezkongabea / ondasunen foru-komunikazioaren araubidepean (edo kasuan kasuko araubidepean) ezkondua / epaiketa bidez banandua / alarguna, *(e)ko biztanlea, *(e)an egoitza duena, eta nortasun-agiriaren zenbakia * duena.

Beren inguruabar pertsonalak haien adierazpenetatik atera dira.

Guztiek ere euren izen eta eskubidean PARTE HARTZEN DUTE.

Euren nortasun-agiriak erakusten dizkidate, eta horien bitartez identifikatzen ditut. Euren izen eta eskubidean parte hartzen dute. Badute, nire aburuz, lege-gaitasun nahikoa, POST MORTEM ERAGINGARRITASUNA DUEN OINORDETZA-ITUNAren eskritura hau egilesteko, eta, horretarako,

AZALTZEN DUTE:

I.- * jaunak/andreak eta * jaunak/andreak, gero aipatuko den tituluaren ondorioz, jarraian deskribatuko den finkaren gaineko jabetza osoa dutela:

*

INSKRIPZIOA.- (e)ko Jabetza Erregistroa, * liburukia, * liburua, * folioa, * finka-zenbakia, * inskripzioa.

TITULUA.- *.

KATASTROKO DATUAK.- * zenbaki finkoa dagokio.

Matrize honi erantsi diot bide telematikoetatik finka honi buruz lortutako katastro-zedula.

ZAMAK ETA ERRENTAMENDUAK.- Ez dute zamarik ez errentamendurik, alderdiek hala adierazita.

ERREGISTROKO INFORMAZIOA.- Ez zaio erregistroari eskatu Notario Erregelamenduaren 175. artikuluan aipatu informazioa, kasu hau salbuetsita dagoelako, artikulu horren 2. paragrafoko a) letrarekin bat etorriz.

II.- Eta, hori guztia azaldu eta gero,

EGILESTEN DUTE:

LEHENENGOA.- * jaunak/andreak eta * jaunak/andreak LAGA EGITEN DIOTE, huts, soilik, doan eta modu abdikatiboan, eta oinordetza-itun gisa, * jaunari/andreari, eta jaun/andre hori oinordeko izendatzen dute eskritura honen I. azalpen-zatian deskribatutako finkaren gaineko jabetza osoan; * jaunak/andreak esker onez onartzen ditu lagapen eta izendapen horiek, izaera pribatiboarekin/irabazpidezko izaerarekin.

BIGARRENA.- Honetara egindako oinordetza-itunak post mortem eragingarritasuna izango du, eta, horren ondorioz, lagapen-hartzaile izendatua lagatzaile-izendatzaileen oinordeko bihurtuko da, berari eskualdatu zaizkion ondasunetan, Bizkaian indarrean dagoen foru-legeria zibilaren 78. artikuluarekin bat etorriz. Beren-beregi baztertuta geratzen dira izendatzaileen gainerako senideak. Izendatuak ezin izango ditu ondasunok eskualdatu, ez kostu bidez ez doan, lagatzaileen adostasuna izan ezik.

HIRUGARRENA.- Lagapen hau, izatez, oinordetza-ituna da eta post mortem eragingarritasuna du. Beronen balioa, guztira, * da.

LAUGARRENA.- Lagapen honen ondoriozko gastu eta zerga guztiak izendatuaren kontura izango dira.

BOSGARRENA.- Eskritura honetan jasotako oinordetza-ituna dela eta, beren-beregi eskatzen da urriaren 15eko 7/2002 Foru Arauan eta abenduaren 3ko 183/2002 Foru Dekretuan ezarritakoa aplikatzea, zerga-sortzapenari dagokionez.

Lege-erreserbak eta -ohartarazpenak egiten ditut, bereziki zerga-ondorioetarako, arazo material, formal eta zehatzaileetan haiek dituzten betebehar eta erantzukizunei dagokienez, eta haien aitorpenen zehaztugabetasunak ekar ditzakeen ondorio guztiei dagokienez. Batez ere, honako ohartarazpen hauek egiten dizkiet:

a.- 7/94 Foru Arauaren ondoriozko betebeharrez, eragiketa hau haren mende baitago. Era berean, eskritura hau likidaziora aurkeztu behar da Kostu bidezko Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari dagokionez, eta horretarako epe jakin bat dago. Gainera, Hiri Lurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zerga ordaindu beharra dago. Ondasunak zerga horien ordainketari lotuta daude, eta erantzukizunak sor daitezke horretarako aurkezpena egin ezean. 8/1989 Legeak dituen ondorioez ere ohartarazten diet alderdiei.

b.- Toki Ogasunen Araubideari buruzko Legearen 64. artikuluaren arabera, eskritura honen objektu den finka lotuta geratzen da Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren tributu-kuota oso-osorik ordaintzeari, Tributuen Lege Orokorrak ezartzen duenaren arabera, zerga horren ondorioz zorrak ordaintzeko daudenean; Katastroko erreferentzia ekarri ezean, zergaren ondoriozko aitorpena aurkeztu beharrak bere horretan dirau, legeak agindutako epean; eta, aipatu aitorpenak aurkeztu ezean eta aitorpenok epez kanpo nahiz okerretara egiteagatik sortuko liratekeen erantzukizunez ere ohartarazten diet.

        eurokoak dira. Horiei gehituko zaie aipatu errege-dekretuaren 4, 5 eta 7. zenbakiak, eta laugarren araua aplikatzearen ondoriozkoa, bai eta 7/94 Foru Araua aplikatzearen ondoriozkoa ere.

Agertzaileei eskritura hau oso-osorik irakurtzen diet, eurek eurenez irakurtzeko eskubidea izanik eskubide horri uko egiten diotelako, eta beronekin bat egin, euren adostasuna adierazi eta sinatu egiten dute.

Oso-osoko irakurketaren ondoren, agertzaileak eskritura honen edukiaz behar beste informatuta geratu direlako, agertzaileek askatasunez emandako adostasunaz, egilespena haien borondatearekin bat egiteaz, borondate hori behar bezala informatu izanaz, legezkotasunarekin bat egiteaz, eta agerkari publiko honetan jasota dagoen guztiaz, dokumentua bera idatzita dagoela paper tinbreduneko * foliotan, * sailekoak, * zenbakia eta hurrenez hurreneko *ak, nik, notarioak, fede ematen dut.-

<< Atzera

Formularioak
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009. AVD-ZEA. Lege-oharra