Formularioak

Foru-deien ondoriozko akta, senide tronkeroek ez dutenean egikaritzen lehenespenez eskuratzeko eskubidea

OHARRA.- EHFZZLren 116. artikuluak arautzen du foru-deien ondoriozko akta; akta horretan, kasuan kasuko ediktuaz gain, hori argitaratzeko moduak agertu behar dira, diligentzia egokien bitartez. Kasu honetan, deia egin arren, ez da senide tronkerorik agertzen.

Formularioa deskargatu

ACTA DE REQUERIMIENTO

*GARREN ZENBAKIA.

*(e)n, nire egoitzan, (e)ko *aren *(e)an.

Nire, *, *(e)ko Notario Elkargo Txit Prestuko kide naizen honen aurrean,

AGERTZEN DA:

* JAUNA/ANDREA, adin nagusikoa, jaunarekin/andrearekin * araubidepean ezkondua, *(e)ko biztanlea, (e)an egoitza duena, eta nortasun-agiriaren zenbakia * duena.

Bere inguruabar pertsonalak bere adierazpenetatik atera dira.

Bere izen eta eskubidean parte hartzen du.

Nortasun-agiria erakusten dit, eta horrexen bitartez identifikatzen dut. Badu, nire ustez, gaitasun eta interes legitimo nahikoa, FORU-DEIEN AKTA honetan nire eskuespena eskatzeko, eta, horretarako,

AZALTZEN DU:

I.- Agertzaileak honako landa-finka hauen gaineko jabetza osoa duela, izaera pribatiboarekin*:

A.- *

INSKRIPZIOA.- *.

KATASTROKO BALIOA.- Ez da ageri.

B.- *

INSKRIPZIOA.- *.

KATASTROKO BALIOA.- Ez da ageri.

TITULUA.- *.

II.- Agertzaileak hirugarrenei saldu nahi dizkiela eskritura honen azalpen-zatiko aurreko atalaren A eta B letretan deskribatutako finkak.

III.- Eskritura publikoa *(e)n formalizatuko dela, akta hau eskuetsi duen notario jaun/andre berberaren aurrean.

Aurrekoa azalduta, agertzaileak

AGINDEIA EGITEN DIT:

Niri, notarioari, neuk *(e)ko Udaleko alkate jaunari/andreari, posta ziurtatuaz eta hartu izanaren adierazpenarekin, ediktua bidaltzeko, Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko 3/1992 Legearen V. tituluaren ondorioetarako; ediktu hori aipatuta dago, uztailaren 1eko lege horren 116. artikuluan.

Nik, notarioak, niri egindako agindeia onartzen dut, eta, beronen segidako diligentzietan, horrekin zerikusia duten gorabeherak agerraraziko ditut.

Nik agertzaileari akta hau irakurri diot oso-osorik, berari hau irakurtzeko duen eskubidea ohartarazi eta gero, berak horri uko egin diolako; beronen edukia berretsi eta sinatu egiten du.

Irakurketaren ondoren, agertzailea akta honen edukiaz behar beste informatuta geratu delako, eta jatorrizko honetan jasotzen denaz, berau luzatuta dagoela paper tinbreduneko * foliotan, * sailekoak, * zenbakia duena eta hurrenez hurreneko *ak, nik, notarioak, fede ematen dut.-

***DILIGENTZIA, EDIKTUA LUZATZEAGATIK, ETA, ONDOREN, EDIKTU HORI POSTA ZIURTATUAZ BIDALTZEAGATIK.

DILIGENTZIA.- *(e)ko *ren *(e)an, eta *(e)ko Udaleko alkate jaunari/andreari bidaltzekotan, luzatzen dut Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko uztailaren 1eko 3/92 Legearen 116. artikuluan aipatu ediktua; ediktu hori paper tinbreduneko * foliotan idatzita dago, * sailekoak, horien zenbakiak * eta hurrenez hurrenekoa direla.

Era berean agerrarazten dut, *(e)ko *ren *(e)ko * orduak eta * minutu zirenean, posta ziurtatuaz eta hartu izanaren adierazpenarekin, bidali diodala egintza honetan zein ediktu aipatu eta ediktu hori *(e)ko Udalari.Bidalketa horren inguruko egiaztagiriak * zenbakia du, eta, akta honen kopia luzatzean, kopia horri erantsiko zaio, bidalketa frogatzeko agiri gisa.

Eta beste gorabeherarik agerrarazteko ez dagoenez gero, bukatutzat jotzen dut diligentzia hau, luzatuta dagoena aurreko diligentziaren azken folio tinbreduna zein izan eta folio horren zati batean, * sailekoa eta * zenbakiduna, bai eta folio honetan ere. Diligentziaren eduki osoaren gainean, nik, notarioak, fede ematen dut.-

*** DILIGENTZIA, EDIKTUA EMAN ETA HARTU IZANAREN ONDORIOZ.

DILIGENTZIA.- Nik, notarioak, diligentzia hau jartzen dut, hurrengoa agerrarazteko: *(e)ko *ren *(e)an, posta-zerbitzuko langile batek eman dit aurreko diligentziak aipatzen duen abisua, hau da, hartu izanaren ondoriozko abisua. Hori agindei-emaileari emango diot, eta, abisuaren aurreko aldea eta atzeko aldea xerokopiatuta, hauxe da haren edukia hitzez hitz:

* EDIKTUAREN DESKRIPZIOA jarri hemen.

Jatorrizkoarekin bat dator eta horretara egiten dut igorpena.

Eta beste gorabeherarik agerrarazteko ez dagoenez gero, bukatutzat jotzen dut diligentzia hau, luzatuta dagoena aurreko diligentziaren azken folio tinbreduna zein izan eta folio horren zati batean, * sailekoa eta * zenbakiduna, eta hurrenez hurrenekoan. Diligentziaren edukiaren gainean, nik, notarioak, fede ematen dut.-

*** DILIGENTZIA, BEHIN EDIKTUA UDALAREN IRAGARKI-TAULAN 15 EGUN JARRITA EGON ONDOREN, EDIKTU HORI JASO IZANAGATIK, BERAREN IZAPIDETZA EGINDA DAGOELA.

DILIGENTZIA.- Agerrarazten dut *(e)ko *ren *(e)an, akta honetan zein ediktu aipatu eta foru-deien ediktu hori jaso dudala; ediktu horren gainean, diligentzia egokiak egin dituzte *(e)ko Udaleko idazkari eta alkate jaun-andreek. Bertan behar bezala egiaztatzen da ediktua jendaurrean jarrita egon dela, elkarren segidako hamabost egunetan. Horren ziurtagiria, ediktuarekin batera, matrize honi eransten diot.

Horren guztiaren gainean, nik, notarioak, diligentzia hau luzatzen dut paper tinbreduneko folio honetan, bertan aurreko diligentziaren zati bat ere badagoela; eta beronen edukiaren gainean fede ematen dut.-

**** DILIGENTZIA, BEHIN HAMAR EGUNAK IGAROTA, FORU-SAKARA SENIDERIK AGERTU EZ DELAKO.

DILIGENTZIA.- Aurtengo *ren *(e)an, diligentzia hau luzatzen dut, hurrengoa agerrarazteko: Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko 3/1992 Legearen 117. artikuluak aipatu bezala, ediktua argitaratu ondoren hamar egun igaro behar dira, eta horixe gertatu da; epe horretan ez da nire bulegoan senide tronkerorik agertu, lehenespeneko eskuraketa-eskubidea egikaritzeko asmoarekin.

Horren guztiaren gainean, nik, notarioak, diligentzia hau luzatzen dut, aurreko diligentzia zein folio tinbredunetan luzatu eta folio horren zati batean, * sailekoa eta * zenbakiduna, bai eta hurrenez hurrenekoan ere; eta beronen edukiaren gainean fede ematen dut.-

**** UDALARI BIDALITAKO EDIKTUA, UDALAK IRAGARKI-TAULAN JAR DEZAN.

EDIKTUA

NIK, *(e)KO NOTARIOAK, *(E)KO NOTARIO ELKARGO TXIT PRESTUKO KIDE NAIZENAK, HAUXE AGERRARAZTEN DUT:

Neronek *(e)ko *ren (e)an * protokolo-zenbakiarekin eskuetsitako akta horretan, agindeia egin zitzaidan, Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko uztailaren 1eko 3/1992 Legearen 116. artikuluarekin bat etorriz, *(e)ko alkate jaunari/andreari honako ediktu hau bidaltzeko:

EDIKTUA:

Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Legearen V. tituluan xedatutakoari helduta, * jaunaren/andrearen senide tronkeroei dei egiten zaie, jaun/andre horrek ondoren deskribatuko diren finkak besterendu nahi dituelako, finkok *(e)ko udal-mugartean daudela:

BESTERENTZAILEA:* JAUNA/ANDREA.

ZEIN FINKA BESTERENDU NAHI DEN:

A.- LANDA-FINKA: *

INSKRIPZIOA.- *.

KATASTROKO BALIOA.- Ez da ageri.

B.- *

INSKRIPZIOA.- *.

KATASTROKO BALIOA.- Ez da ageri.

TITULUA.- *.

Zein NOTARIOREN fedepean formalizatu nahi den besterentzea:berau sinatzen duena, *(e)n egoitza duena.

Eta ediktu hau luzatzen dut *(e)ko alkate jaunari/andreari bidaltzeko, horrek elizate horren udaletxeko iragarki-taulan jendaurrean jar dezan, elkarren segidako hamabost egunetan. Eta erregua egiten diot, gero niri berriro ediktua itzultzeko, eta aurrekoa bete dela egiaztatzeko, haren oinean sinatu edo ikus-onetsitako ziurtagiriaren bitartez. Ediktu hau luzatuta dago, (e)n, *(e)ko *ren *(e)an, paper tinbreduneko * foliotan, * sailekoak, zenbakiak * eta hurrenez hurreneko *ak direla.- Fede ematen dut.-

<< Atzera

Formularioak
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009. AVD-ZEA. Lege-oharra