Formularioak

Ezkontide ez denari testamentu-ahalordea ematea, aurreneurrizko testamentua jasota

OHARRA.- Ikus 5.1 ereduaren inguruan egindako oharra.

Kasu honetan, testamentu-ahalordea ematen zaio testamentugilearen ezkontide edo izatezko bikotekideaz bestelakoari, eta zenbait muga daude ezarrita, ahalorde hori egikaritzeko epeari dagokionez (EHFZZLren 44. artikulua). Gainera, aurreneurrizko testamentua jasotzen da, komisarioak testamentu-ahalordea ez egikaritzeagatik, ahalorde hori azkentzen denerako.

Formularioa deskargatu

Abiword HTML Document

*GARREN ZENBAKIA.

*(e)n, nire egoitzan, *(e)ko *aren *(e)an, goizeko/arratsaldeko * orduak eta * minutu direnean.

Nire, *, *(e)ko Notario Elkargo Txit Prestuko kide naizen honen aurrean,

AGERTZEN DA:

* JAUNA/ANDREA, *(e)n jaioa, *(e)ko *aren *(e)an, hilda dauden * jaunaren/andrearen eta * jaunaren/andrearen semea/alaba, *(e)ko biztanlea, *(e)an egoitza duena, eta nortasun-agiriaren zenbakia * duena.

Bere inguruabar pertsonalak bere adierazpenetatik atera dira.

Badu, nire aburuz, testamentua egiteko behar adinako lege-gaitasuna. Bere azken nahia adierazten du, eta nik, notarioak, azken nahi hori idatziz jasotzen dut, haren ahozko jarraibideen arabera, hurrengo klausulekin bat etorriz.

KLAUSULAK:

LEHENENGOA.- Adierazten du ezkongabea dela eta ondorengorik ez duela.

BIGARRENA.- Adierazten du, halaber, Bizkaiko foru-legeriaren mende dagoela, jatorriaren ondorioz eta auzotasunaren ondorioz.

HIRUGARRENA.- * jaunari/andreari testamentu-ahalordea ematen dio, komisario izaeraz, eta, gehienez jota, * epean, testamentugilearen heriotza-datatik zenbatuta, bere ondasunak xeda ditzan, bere seme-alaba eta ondorengoen artean edo komisarioak berak egoki ikusten dituen pertsonen artean, batzuei gehiago eta beste batzuei gutxiago emanez, edo zati berdinetan, horretarako dohaintzak, legatuak, jaraunsle-izendapenak eta bazterketak eginez, Bizkaiko foru-zuzenbidearen arabera, behingoz nahiz behin baino gehiagotan, baita izaera ezeztagarriarekin ere.

LAUGARRENA.- Komisarioa aldi berean hil, lehenago hil edo ezgai bihurtzen bada, edo testamentugilea eta komisarioa, bi-biak, testamentu-ahalordea osorik nahiz zati batez erabili gabe hiltzen badira, edo, hala denean, jaraunslerik izendatu gabe, bere ondasun, eskubide eta akzio guztietan jaraunsle izendatzen du * jauna/andrea. Izendatua lehenago hilez gero edo ezgaia izanez gero, ordezpen arrunta gertatuko da, haren ondorengoen mesederako.

BOSGARRRENA.- Aurreko xedapenetatik beren-beregi baztertuta geratzen dira horietan aipatu gabe geratu direnak, Bizkaiko foru-legerian ezarritakoari helduta.

SEIGARRENA.- Beren-beregi ezeztatzen ditu beronen aurreko testamentu-xedapen guztiak.

Oso-osorik eta ahots ozenez testamentua irakurri diot agertzaileari, berak bere kabuz irakurtzeko duen eskubideari uko egin diolako, neronek eskubide hori duela ohartarazi eta gero; testamentugileak bere azken nahiarekin bat datorrela adierazten du eta sinatu egiten du.

Eta nik, notarioak, fede ematen dut:testamentugilea ezagutzeaz; irakurketaren ondoren, agertzailea testamentu honen edukiaz behar beste informatuta geratu izanaz; hark askatasunez adostasuna eman izanaz; egilespena haren borondateari, behar beste informatua, eta legezkotasunari egokitu izanaz; egilespen honetan egintza-batasuna eta Kode Zibilaren beste solemnitate guztiak betetzeaz; eta, halaber, jatorrizko honetan dagoen guztiaz, agiri hau idatzita dagoela *go/ko Foru Aldundiaren paper tinbreduneko * foliotan, * motakoak, zenbakiak * eta hurrenez hurreneko * direla.-

<< Atzera

Formularioak
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009. AVD-ZEA. Lege-oharra