Formularioak

Bizkaitar forudunak bere kabuz ezkontideari emandako testamentu-ahalordea, aurreneurrizko testamentua jasota

OHARRA.- Ikus 5.1 ereduaren inguruan egindako oharra, betiere 4.2 ereduari lotuta.

Ezkontideek edo izatezko bikotekideek, bizkaitar forugabeak direnean ere, testamentu-ahalordea eman ahal diote elkarri (EHFZZLren 13. artikulua); alabaina, testamentu-xedapenei legeria zibil erkidea aplikatuko zaie. Azken Nahien Erregistro Nagusira bi testamentu-fitxa bidaltzen dira; bat egilesle bakoitzeko. Gainera, aurreneurrizko testamentua jasotzen da, komisarioak testamentu-ahalordea ez egikaritzeagatik, ahalorde hori azkentzen denerako.

Formularioa deskargatu

Abiword HTML Document

*GARREN ZENBAKIA.

*(e)n, nire egoitzan, *(e)ko *aren *(e)an, goizeko/arratsaldeko * orduak eta * minutu direnean.

Nire, *, *(e)ko Notario Elkargo Txit Prestuko kide naizen honen aurrean,

AGERTZEN DA:

* JAUNA/ANDREA, *(e)n jaioa, *(e)ko *aren *(e)an, hilda dauden * jaunaren eta * andrearen semea/alaba, *(e)ko biztanlea, *(e)an egoitza duena, eta nortasun-agiriaren zenbakia * duena.

Bere inguruabar pertsonalak bere adierazpenetatik atera dira.

Badu, nire aburuz, testamentua egiteko behar adinako lege-gaitasuna. Bere azken nahia adierazten du, eta nik, notarioak, azken nahi hori idatziz jasotzen dut, haren ahozko jarraibideen arabera, hurrengo klausulekin bat etorriz.

KLAUSULAK:

LEHENENGOA.- Bere ezkontzari, gaur egun berarentzat bakarra den horri, foru-komunikazioaren lege-araubidea (edo kasuan kasukoa) aplikatzen zaio. Ezkontza horretatik, * seme-alaba izan ditu, *, * eta * izenekoak.

BIGARRENA.- Adierazten du Bizkaiko foru-legeriaren mende dagoela, jatorriaren ondorioz eta auzotasunaren ondorioz.

HIRUGARRENA.- Aipatu ezkontideari, * jaunari/andreari, testamentu-ahalordea ematen dio, foru-komisario izaeraz, bere ondasunak xeda ditzan, bi-bion seme-alaba eta ondorengoen artean, batzuei gehiago eta beste batzuei gutxiago emanez, edo zati berdinetan, horretarako dohaintzak, legatuak, jaraunsle-izendapenak eta bazterketak eginez, Bizkaiko foru-zuzenbidearen arabera, behingoz nahiz behin baino gehiagotan, baita izaera ezeztagarriarekin ere.

Ahalorde hori alargunaren bizi osorako ematen da; baina, alarguna berriz ezkontzen bada edo izatezko bikotea eratzen badu, ezeztaturik geratuko da.

Alargunak, ahalordea erabiltzen ez duen bitartean, herentziako ondasunen administrazioari eta gozamenari eutsiko die.

Alargunak, era berean, bere buruari adjudikatu ahal izango dio herentziaren gaineko gozamen unibertsala, alargun dirauen artean edota izatezko bikotea eratzen ez duen bitartean.

LAUGARRENA.- Komisarioa aldi berean hil, lehenago hil edo ezgai bihurtzen bada, edo testamentugilea eta komisarioa, bi-biak, testamentu-ahalordea osorik nahiz zati batez erabili gabe hiltzen badira, edo, hala denean, jaraunslerik izendatu gabe, bere ondasun, eskubide eta akzio guztietan jaraunsle izendatzen du bere semea/alaba, *. Izendatua lehenago hilez gero edo ezgaia izanez gero, ordezpen arrunta gertatuko da, haren ondorengoen mesederako.

BOSGARRRENA.- Aurreko xedapenetatik beren-beregi baztertuta geratzen dira horietan aipatu gabe geratu direnak, Bizkaiko foru-legerian ezarritakoari helduta.

SEIGARRENA.- Testamentu honek indarrik gabe uzten ditu aurretiaz testamentugileak egindakoak.

Oso-osorik eta ahots ozenez testamentua irakurri diot agertzaileari, berak bere kabuz irakurtzeko duen eskubideari uko egin diolako, neronek eskubide hori duela ohartarazi eta gero; testamentugileak bere azken nahiarekin bat datorrela adierazten du, eta sinatu egiten du.

Eta nik, notarioak, fede ematen dut:testamentugilea ezagutzeaz; irakurketaren ondoren, agertzailea testamentu honen edukiaz behar beste informatuta geratu izanaz; hark askatasunez adostasuna eman izanaz; egilespena haren borondateari, behar beste informatua, eta legezkotasunari egokitu izanaz; egilespen honetan egintza-batasuna eta Kode Zibilaren beste solemnitate guztiak betetzeaz; eta, halaber, jatorrizko honetan dagoen guztiaz, agiri hau idatzita dagoela *(e)ko Foru Aldundiaren paper tinbreduneko * foliotan, * motakoak, zenbakiak * eta hurrenez hurreneko * direla.-

<< Atzera

Formularioak
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009. AVD-ZEA. Lege-oharra