Formularioak

Testamentu mankomunatua eta testamentu-ahalordea, ezkontide bizkaitar forudunen artean, aurreneurrizko testamentua jasota

OHARRA.- Testamentuaren formari dagokionez, hori agerkai bakar batean jasotzen da, eta, bertan, ezkontideek edo izatezko bikotekideek elkarri testamentu-ahalordea ematen diote. Ikus 4.1 eta 4.2 ereduen inguruan egindako oharrak. Azken Nahien Erregistro Nagusira bi testamentu-fitxa bidaltzen dira; bat egilesle bakoitzeko. Gainera, aurreneurrizko testamentua jasotzen da, komisarioak testamentu-ahalordea ez egikaritzeagatik, ahalorde hori azkentzen denerako.

Formularioa deskargatu

Abiword HTML Document

*GARREN ZENBAKIA.

*(e)n, nire egoitzan, *(e)ko *aren *(e)an, goizeko/arratsaldeko * orduak eta * minutu direnean.

Nire, *, *(e)ko Notario Elkargo Txit Prestuko kide naizen honen aurrean,

AGERTZEN DIRA:

* eta *, lehenengoa *(e)n jaioa, *(e)ko *aren *(e)an, eta hilda dauden * jaunaren eta * andrearen semea, eta bigarrena *(e)n jaioa, *(e)ko *aren *(e)an, eta hilda dauden * jaunaren eta * andrearen alaba, bi-biak *(e)ko biztanleak, *(e)an egoitza dutenak, eta nortasun-agirien zenbakiak, hurrenez hurren, * eta * dituztenak.

Badute, nire aburuz, TESTAMENTU MANKOMUNATUA egiteko behar adinako lege-gaitasuna, eta euren azken nahia antolatzen dute, hurrengo klausulekin bat etorriz.

KLAUSULAK:

LEHENENGOA.- Euren arteko ezkontzari, gaur egun bientzat bakarra den horri, foru-komunikazioaren lege-araubidea (edo kasuan kasukoa) aplikatzen zaio. Ezkontza horretatik, * seme-alaba izan dituzte, *, * eta * izenekoak.

BIGARRENA.- Biek adierazten dute Bizkaiko foru-legeriaren mende daudela, jatorriaren ondorioz eta auzotasunaren ondorioz.

HIRUGARRENA.- Elkarri testamentu-ahalordea ematen diote, bakoitzak, foru-komisario izaeraz, bestearen ondasunak xeda ditzan, bi-bion seme-alaba eta ondorengoen artean, batzuei gehiago eta beste batzuei gutxiago emanez, edo zati berdinetan, horretarako dohaintzak, legatuak, jaraunsle-izendapenak eta bazterketak eginez, Bizkaiko foru-zuzenbidearen arabera, behingoz nahiz behin baino gehiagotan, baita izaera ezeztagarriarekin ere.

Ahalorde hori alargunaren bizi osorako ematen da; baina alarguna bigarrenez ezkontzen bada edo izatezko bikotea eratzen badu, ahalordea ezeztaturik geratuko da.

Alargunak, ahalordea erabiltzen ez duen bitartean, herentziako ondasunen administrazioari eta gozamenari eutsiko die.

Alargunak, orobat, herentziaren gaineko gozamen unibertsala eratxiki ahal dio bere buruari, alargun dirauen artean edo izatezko bikotea eratzen ez duen artean.

LAUGARRENA.- Testamentugile bien kasuan, aldi berean hiltzeagatik, lehenago hiltzeagatik edo ezgai bihurtzeagatik, edo, besterik gabe, eurei emandako testamentu-ahalordea osorik nahiz zati batez erabili gabe hiltzen badira, edo, hala denean, jaraunslerik izendatu gabe, euren ondasun, eskubide eta akzio guztietan jaraunsle izendatzen dute euren semea/alaba, *. Izendatua lehenago hilez gero edo ezgaia izanez gero, ordezpen arrunta gertatuko da, haren ondorengoen mesederako.

BOSGARRRENA.- Aurreko xedapenetatik beren-beregi baztertuta geratzen dira horietan aipatu gabe geratu direnak, Bizkaiko foru-legerian ezarritakoari helduta.

SEIGARRENA.- Beren-beregi ezeztatzen dituzte beronen aurreko testamentu-xedapen guztiak.

Oso-osorik eta ahots ozenez testamentua irakurri diet agertzaileei, eurek beren kabuz irakurtzeko duten eskubideari uko egin diotelako, neronek eskubide hori dutela ohartarazi eta gero; testamentugileek euren azken nahiarekin bat datorrela adierazten dute, eta sinatu egiten dute.

Eta nik, notarioak, fede ematen dut:testamentugileak ezagutzeaz; irakurketaren ondoren, agertzaileak testamentu honen edukiaz behar beste informatuta geratu izanaz; haiek askatasunez adostasuna eman izanaz; egilespena haien borondateari, behar beste informatua, eta legezkotasunari egokitu izanaz; egilespen honetan egintza-batasuna eta Kode Zibilaren beste solemnitate guztiak betetzeaz; eta, halaber, jatorrizko honetan dagoen guztiaz, agiri hau idatzita dagoela *(e)ko Foru Aldundiaren paper tinbreduneko * foliotan, * motakoak, zenbakiak * eta hurrenez hurreneko * direla.-

<< Atzera

Formularioak
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009. AVD-ZEA. Lege-oharra