Formularioak

Alderdi biek testamentu mankomunatua ezeztatzea

OHARRA.- EHFZZLren 50. artikuluak arautzen du ezeztapen hori.

Formularioa deskargatu

BI MILA ZAZPIREHUN ETA LAUROGEITA HAMAZORTZIGARREN ZENBAKIA

*GARREN ZENBAKIA.

*(e)n, nire egoitzan, (e)ko *aren *(e)an.

Nire, *, *(e)ko Notario Elkargo Txit Prestuko kide naizen honen aurrean,

AGERTZEN DIRA:

* JAUNA/ANDREA eta * JAUNA/ANDREA, adin nagusikoak, * araubidepean ezkonduak, *(e)ko biztanleak, * (e)an egoitza dutenak, eta nortasun-agirien zenbakiak, hurrenez hurren, * eta * dituztenak.

Euren inguruabar pertsonalak euren adierazpenetatik atera dira.

Euren izen eta eskubidean PARTE HARTZEN DUTE.

Euren nortasun-agiriak erakusten dizkidate, eta horien bitartez identifikatzen ditut. Badute, nire ustez, behar adinako lege-gaitasuna, TESTAMENTU MANKOMUNATUAREN EZEZTAPENERAKO eskritura hau formalizatzeko, eta, horretarako,

AZALTZEN DUTE:

I.- *(e)ko *aren *(e)an, testamentu mankomunatua egiletsi zutela, *(e)n, * notario jaun/andrearen aurrean, * protokolo-zenbakiarekin.

II.- Testamentu hori ezeztatzeko interesa dutela, eta, horretarako,

EGILESTEN DUTE:

Aipatu testamentuaren zati guztiak ezeztatu egiten dituztela eta eraginik gabe uzten dituztela haren klausula guztiak (edo, bestela, * klausula ezeztatzen dutela, gainerakoak indarrean utziz).

Agertzaileei eskritura hau oso-osorik irakurtzen diet, eurek eurenez irakurtzeko eskubidea izanik, eskubide horri uko egiten diotelako, eta, honekin bat eginez, euren adostasuna adierazi eta sinatu egiten dute.

Oso-osoko irakurketaren ondoren, agertzaileak eskritura honen edukiaz behar beste informatuta geratu direlako, agertzaileek askatasunez emandako adostasunaz, egilespena haien borondatearekin bat egiteaz, borondate hori behar bezala informatu izanaz, legezkotasunarekin bat egiteaz, eta agerkari publiko honetan jasota dagoen guztiaz, dokumentua bera idatzita dagoela paper tinbreduneko * foliotan, * sailekoak, * zenbakia eta hurrenez hurreneko *ak, nik, notarioak, fede ematen dut.-

<< Atzera

Formularioak
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009. AVD-ZEA. Lege-oharra