Formularioak

Testamentu mankomunatua, bat bizkaitar foruduna eta bestea bizkaitar forugabea denean

OHARRA.- Ikus 4.1 eta 4.2 ereduen inguruan egindako oharrak.

Oinarrizko bereizketa egitekotan, kontuan hartu behar da testamentu-xedapenei zein legeria aplikatzen zaien, legeria hori desberdina izan daitekeelako ezkontide bakoitzarentzat, norberaren auzotasunaren arabera (hau da, bizkaitar forudun edo forugabe izatearen arabera).

Formularioa deskargatu

Abiword HTML Document

*GARREN ZENBAKIA.

*(e)n, nire egoitzan, *(e)ko *aren *(e)an, goizeko/arratsaldeko * orduak eta * minutu direnean.

Nire, *, *(e)ko Notario Elkargo Txit Prestuko kide naizen honen aurrean,

AGERTZEN DIRA:

* eta *, lehenengoa *(e)n jaioa, *(e)ko *aren *(e)an, eta hilda dauden * jaunaren eta * andrearen semea, eta bigarrena *(e)n jaioa, *(e)ko *aren *(e)an, eta hilda dauden * jaunaren eta * andrearen alaba, bi-biak *(e)ko biztanleak, *(e)an egoitza dutenak, eta nortasun-agirien zenbakiak, hurrenez hurren, * eta * dituztenak.

Badute, nire aburuz, TESTAMENTU MANKOMUNATUA egiteko behar adinako lege-gaitasuna, eta euren azken nahia antolatzen dute, hurrengo klausulekin bat etorriz.

KLAUSULAK:

LEHENENGOA.- Euren arteko ezkontzari, gaur egun bientzat bakarra den horri, irabazpidezkoen lege-araubidea aplikatzen zaio. Ezkontza horretatik, * seme-alaba izan dituzte, *, * eta * izenekoak.

BIGARRENA.- Adierazten dute * jauna/andrea Bizkaiko foru-legeriaren mende dagoela, jatorriaren ondorioz eta auzotasunaren ondorioz, eta * jauna/andrea legeria zibil erkidearen mende dagoela, jatorriaren ondorioz eta auzotasunaren ondorioz.

HIRUGARRENA.- Euren ondasun, eskubide eta akzio guztietan, jaraunsle unibertsal izendatzen dute euren semea/alaba, *. * jaunaren/andrearen oinordetzari dagokionez, izendapenetik beren-beregi baztertuta geratzen dira horretan aipatu gabe geratu direnak, Bizkaiko foru-legerian ezarritakoari helduta. Eta, * jaunaren/andrearen oinordetzari dagokionez, beste seme-alabei, * jaunari/andreari eta * jaunari/andreari, seniparte hertsian dagokiena eratxikitzen zaie.

LAUGARRENA.- Beren-beregi ezeztatzen dituzte beronen aurreko testamentu-xedapen guztiak.

Oso-osorik eta ahots ozenez testamentua irakurri diet agertzaileei, eurek beren kabuz irakurtzeko duten eskubideari uko egin diotelako, neronek eskubide hori dutela ohartarazi eta gero; testamentugileek euren azken nahiarekin bat datorrela adierazten dute, eta sinatu egiten dute.

Eta nik, notarioak, fede ematen dut:testamentugileak ezagutzeaz; irakurketaren ondoren, agertzaileak testamentu honen edukiaz behar beste informatuta geratu izanaz; haiek askatasunez adostasuna eman izanaz; egilespena haien borondateari, behar beste informatua, eta legezkotasunari egokitu izanaz; egilespen honetan egintza-batasuna eta Kode Zibilaren beste solemnitate guztiak betetzeaz; eta, halaber, jatorrizko honetan dagoen guztiaz, agiri hau idatzita dagoela *(e)ko Foru Aldundiaren paper tinbreduneko * foliotan, * motakoak, zenbakiak * eta hurrenez hurreneko * direla.-

<< Atzera

Formularioak
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009. AVD-ZEA. Lege-oharra