faq
Legeria zibil erkideak onartzen al du oinordetza-ituna? Eta Gipuzkoako Foruak?
Legeria zibil erkidean, oinordetza antolatzen da, testamentuaren bidez edo legearen bidez; ez, ordea, kontratuaren bidez. Hortik ateratzen da kontratuzko oinordetza ez dela onargarria, eta, beraz, oinordetza-itunak deusezak direla, salbuespen jakin batzuk alde batera utzita. Foru-zuzenbide zibil desberdinetan, eta, bereziki, Gipuzkoako Foruan, oinordetza-itunek edo oinordetza-kontratuek eginkizun garrantzitsua betetzen dute, familia-ondarearen jarraitutasuna bermatzeko.