faq
Foru-zuzenbidea bakar eta erkidea da Arabako lurralde osoan?
Ez. Arabaren egoera anitza da oso: alde batetik, Laudio eta Aramaioko udalerrietan Bizkaiko Forua aplikatzen da, baldin eta auzotasun zibilak aplikazio hori eratortzen badu; beste alde batetik, Aiarako Lurrean, izen bereko forua aplikatzen da; eta, bukatzeko, lurralde historikoaren gainerako zatian, legeria zibil erkidea aplikatzen da.