faq
Bide-zorraren arauketak zein bereizgarri du Bizkaiko Foruan?
Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Legeak honako erregela hauek ezartzen ditu, Bizkaiko lurraldean, bide-zorrari buruz:
- Bide-zorra eskuratzen da, tituluaren bidez nahiz hogei urteko preskripzioaren bidez.
- Lur nagusiaren jabeak, kalte-ordain egokia emanez gero, galda dezake bide-zorrari zabalera handiagoa ematea, lur horren beharrizan guztiak asetzeko besteko neurrian.
- Bide-zorrean, lur nagusiaren jabeak ahalmena du, bere kontura irmotze-obrak egiteko, horiei egoki baderitze bide-zorra hobeto erabili ahal izateko; horretarako, aurretiaz jakinarazpena egin beharko dio zortasunpeko lurraren jabeari.