faq

Zer dira itzulketak? Bizkaiko Foruak zein itzulketa-mota arautzen du?

Erreserbekin eta seniparteekin gertatzen den bezala, itzulketak ere testamentugilearen askatasunari jarritako mugak dira.  

Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Legeak, Bizkaiko lurraldean, bi itzulketa-mota arautzen ditu, eta biek ere eragina dute ondasun ez-tronkalen gainean.  Alde batetik, aipatu legearen 91. artikuluaren arabera, aurrekoek euren seme-alaba edo ondorengoei ondasun ez-tronkalak eman badizkiete, eta seme-alaba edo ondorengo horiek haiek baino lehen hil badira, ondorengorik utzi gabe, orduan aurrekoak dira ondasunon oinordeko, baldin eta dohaintzan emandako objektuak eurak oinordetzan badaude oraindik; besterendu badira, oinordeko izango dira, dohaintza-hartzaileak ondasun horien inguruan dituen akzio guztietan; eta, saldu badira, prezioan, eta, trukatu edo aldatu badira, ordezko moduan jasotako ondasunetan.  Eta, beste alde batetik, aipatu legearen 92. artikuluaren arabera, dohaintza-emaileari itzuliko zaizkio mantenu-zamarekin berak dohaintzan emandako ondasunak, baldin eta dohaintza-hartzailea hil bada, dohaintza-emailea bizirik dagoela, seme-alabarik edo ondorengorik utzi gabe; kasu horretan, dohaintza-hartzaileak ezin izango du, dohaintza-emailea bizirik dagoela, dohaintzan jasotako ondasunak besterendu, zamatu edota xedatu, doan, ez inter vivos ez mortis causa, haren seme-alaba edo ondorengoen mesederako ez bada.

<<Atzera
faq
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra