faq

Zer dira erreserbak? Bizkaiko Foruak zein erreserba-mota arautzen du?

Itzulketekin eta seniparteekin gertatzen den bezala, erreserbak ere testamentugilearen askatasunari jarritako mugak dira.  

Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Legeak, Bizkaiko lurraldean, erreserba-mota desberdinak arautzen ditu: batzuk, tronkalak, eta beste batzuk, berriz, ez.   Erreserba tronkalak bi hauek dira:  irabazitako ondasunen erreserba eta komunikaziopeko ondasunen erreserba.  Erreserba ez-tronkalak, ostera, lau hauek dira:  lerro-erreserba deiturikoa, Kode Zibilean ezarritakoaren parekoa; alargun-erreserba, hori ere Kode Zibilean ezarritakoaren parekoa; ezkontza dela-eta dohaintzan emandako ondasunen erreserba; eta, orobat, komunikaziopeko ondasunak banatzean desberdintasunik egon ez dadin ezarritako erreserba.

<<Atzera
faq
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra