faq
Bizkaiko Foruaren arabera antolatutako oinordetzen kasuan, ordezkapen-eskubidea aplikagarria al da?
Bai, ohituraz hori egiten zen, eta indarreko legearen arabera ere hori egiten da gaur egun. Legeria zibil erkidean gertatzen den bezala, ordezkapen-eskubidea ondorengoenganako lerroan aplikatzen da, gradu-mugarik gabe; eta alboko lerroan aplikatzen da, neba-arrebei neba-arreben seme-alabekin batera deitzen zaienean herentziara.