faq
Herentziatik zein zati dagokio ondorengoen seniparteari? Eta aurrekoen seniparteari?
Ondorengoen senipartea osatzen dute herentziaren lau bostenek; gainerako bostena xedapen askekoa da. Aurrekoen senipartea osatzen dute testamentugilearen ondasunen erdiek; beste erdiak xedapen askekoak dira, tronkalak ez badira behintzat.