faq
“Euskal Autonomia Erkidegoko foru-zuzenbide zibilaren iturriak” aipatzen direnean, zer esan nahi du adierazmolde horrek?
Bada, adierazmolde horrek bi esangura izan ditzake. Alde batetik, esamolde horrek aipatu nahi du zein organok ematen dituen antolamendu juridikoaren arauak (besteak beste, Eusko Legebiltzarrak, lurralde historiko desberdinetako batzar nagusiek...). Beste alde batetik, esamolde horrek aipatu nahi du zein egitatek, gizakiaren zein aitorpenek eta gizartearen zein usadio edo eginerek sorrarazten dituen arau juridikoak. Euskal Autonomia Erkidegoko foru-zuzenbideaz denaz bezainbatean, Eusko Legebiltzarraren 3/1992 Legeak hauxe ezartzen du: Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historikoen foru-zuzenbide zibila eratzen dute lege horren xedapenek, ohiturak (agerikoa ez bada, frogatu beharko dena) eta zuzenbidearen printzipio orokorretatik zeinek foru-zuzenbidea eratu eta printzipio horiek beroriek, betiere tradizioarekin bat etorriz.