faq

Bizkaiko Foruak zein oinordetza-mota onartzen du? Ba al dago desberdintasunik, legeria zibil orokorrean onartutako oinordetza-motei begira?

Legeria zibil orokorrean, oinordetza antolatzen da, testamentuaren bidez edo legearen bidez; aurrenekoari testamentuzko oinordetza deritzo, eta hurrenari, abintestato oinordetza, testamenturik gabeko oinordetza edo oinordetza legitimo. Kode Zibilak, beraz, orokorrean debekatzen du oinordetza antolatzea oinordetza-kontratu edo oinordetza-itunaren bitartez; hortik ateratzen da kontratuzko oinordetza ez dela onargarria, eta, ondorenez, oinordetza-itunak deusezak direla, salbuespen jakin batzuk alde batera utzita.

Bizkaiko Foruan, oinordetza antolatzen da, testamentuaren bidez, legearen bidez eta kontratuaren bidez; gauzak horrela, oinordetza-itunek eginkizun garrantzitsua betetzen dute, familia-ondarearen jarraitutasuna bermatzeko.

<<Atzera
faq
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra