faq
Zer da foru-saka?
Bizkaiko Foruarekin bat etorriz, foru-saka da senide tronkeroei dagokien eskubidea, forudunak izan nahiz forugabeak izan, ondasun tronkalak lehenespenez eskuratzeko, lege-aginduz ezarritako hurrenkeraren arabera, eta oinari begira zein lerrotakoak diren eta hurbiltasun-gradua zein den aintzakotzat hartuta, noiz eta ondasun tronkal horiek arrotzei besterendu nahi zaizkienean kostu bidez. Lehenespenez eskuratzea bidezkoa izango da, orobat, besterentzea egiten denean eskubidea zeinek egikaritu eta geroagoko lerroan dagoen senide tronkeroaren mesederako.