faq
Nor dira senide tronkeroak?
Bizkaiko Foruarekin bat etorriz, eta tronkalitatearen ondorioz, onibarren titularrak horiek xedatu ahal izateko, senide jakin batzuen eskubideak errespetatu behar ditu; horregatik, senide horiei senide tronkero deritze. Hori abiapuntua izanik, senide tronkeroak hauexek dira:
- Ondorengoenganako lerroan, seme-alabak eta gainerako ondorengoak, baita adopzio bidezkoak ere. Lerro horretan, senidetasun tronkala gradu-mugarik gabe luzatzen da.
- Aurrekoenganako lerroan, onibarra zein lerrotatik etorri eta lerro horretako aurrekoak. Lerro horretan, senidetasun tronkala bukatzen da, onibarra lehendabizikoz eduki zuen aurreko horrekin.
- Bizirik dagoen aita edo ama, ezkontza bitartean erosi edo irabazitako ondasunei dagokienez, baldin eta seme-alaba erkideek ondasun horiek eskuratu badituzte, herentzia bidez, aurrez hildako ezkontidearengandik.
- Albokoenganako lerroan, onibar tronkala zein lerrotatik etorri (aitaren lerrotik edo amaren lerrotik) eta lerro horretan senide direnak. Lerro horretan, senidetasun tronkala odolkidetasuneko laugarren gradu zibilean bukatzen da, hori barne.