faq
Zer da foru-zuzenbide zibila?
Zuzenbide pribatuko arauen multzoetatik bat da. Arrazoi historikoak direla eta, arau-multzo hori oraindik indarrean dago lurralde jakin batzuetan. Gaur egun, multzo horrek arautzen ditu, batik bat, familia-zuzenbidearen arloko arazoak, oinordetza-zuzenbidearen arlokoak eta jabetza-eskubideari buruzkoak. Foru-zuzenbide zibilaren izatea Espainiako Konstituzioak berak babestu du, 149.1.8 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Foru-zuzenbide zibilarekin aurrez aurre jarrita, “zuzenbide zibil erkide” adierazmoldea erabiltzen da, Kode Zibilaren eta gainerako lege zibil orokorren edukia identifikatu nahi denean. Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean, zuzenbide zibil erkidearekin batera, hiru foru-zuzenbide zibil daude indarrean: Bizkaikoa, Aiarakoa eta Gipuzkoakoa, zeinek bere ezaugarri propioak dituela. Guztiak ere jasota daude Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko 3/1992 Legean.