faq

  • Zer da hilburuko testamentua?

    Testamentua egiteko forma hori berezko zaio Bizkaiko foru-zuzenbide zibilari. Hori baliatuta, hur-hurreko heriotza-arriskuan dagoenak testamentua egilets dezake, hiru lekukoren aurrean, idatziz nahiz hitzez.  Testamentu hori eraginik gabe geratuko da, baldin eta, testamentugilea heriotza-arriskutik atera denetik, bi hil igaro badira.  Testamentugilea epe horretan hilez gero ere, testamentua eraginik gabe geratuko da, baldin eta, heriotzaren ondorengo hiru hileetan, egiaztarazi ez bada, prozesuko legeek ezarritako moduan.  Baldin eta, testamentugilea heriotza-arriskutik atera arren, beste testamentu bat egiteko ezgaiturik geratzen bada, egiaztarazte-epea hiru hilekoa izango da, hura egiletsi zenetik.  Behin testamentua epaiketa bidez egiaztarazi eta gero, notarioaren protokolora bilduko da.


<< Atzera

faq
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra