faq

  • Zertarako eta nola egiten dira foru-deiak?

    Bizkaiko Foruan, foru-deiak egitea da ondasun tronkalak besterentzeko borondatea iragarri eta ondasunok senide tronkeroei eskaintzea. Tronkalitatearen helburua da, izan ere, ondasunak familia tronkaletik ez ateratzea, familiakide guztien nahia kontuan hartu gabe. Hori dela medio, ondasunak kostu bidez eskualdatzeko, nahitaezkoa da, aldez aurretik, ondasunok senide tronkeroei eskaintzea, foru-deien bitartez; eta, senide tronkeroetatik batek ere ez baditu ondasunok eskuratu nahi, orduan arrotzei besterendu ahal izango zaizkie.

    Foru-deiak notario-aktan jasotzen dira, eta ediktuen bitartez gauzatu. Ediktuak honako hauek adierazi behar ditu: eskualdaketa egiteko borondatea nork izan eta horren inguruabarrak; zein finka besterendu nahi izan eta horren inguruabarrak; finka hori zein titulutatik eskuratu zen; finkak Katastroan zein balio duen, halakorik badago; zein notarioren fedepean formalizatu nahi den besterentzea; eta, orobat, finka Erregistroan identifikatzeko datuak, finkak halakorik baldin badu. Ediktua beti argitaratuko da, finka zein udalerritan egon eta bertako udaletxeko iragarki-taulan. Argitara eman daiteke, orobat, parrokia-elizan, akta eskuetsi duen notarioaren ustez hori egoki baldin bada.


<< Atzera

faq
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra